Boligrafo gorria
    Hasiera »

    Top-5: Herri Harresi baterako kantak

    2013-04-17  //  Musika  //  2 iruzkin

    Ez dakit zehaztasunez zer ari den gertatzen Donostian uneotan, ez dakit noiz bidaliko dituzten agenteak atxiloketa exekutatzera, ez dakit lortuko duten horrelakorik ala kondenatuen babesean atera diren ehunka lagunek presondegiko mekanikaren hortzak saltaraziko dituzten.

    Dakidana da soinu bandatxo bat jarriko niokeela AskeGuneari. Herri Harresi baterako kanten nire Top-5a duzue jarraian.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Ihes egin behar ez dizun disko horietako bat

    2013-04-11  //  Musika  //  Iruzkin bat

    Aguxtin Alkhat eta diskoan lagundu dion taldea (argazkia: Rafoto).

    Ihes egin izeneko sei kantako EP bati buruz gaurkoan (barka beraz, titularreko originaltasun faltagatik). Entzuni esker izan dut Aguxtin Alkhat heletarraren estreinaldiaren berri eta, haren Bandcampean entzun ostean, arreta merezi duela iruditu zait.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Margaret Thatcher hil da: jarri musika apur bat

    2013-04-08  //  Musika  //  Iruzkin bat

     

    Hefner taldearen The day that Thatcher dies etorri zait burura Erresuma Batuko lehen ministro ohia hil dela jakin eta berehala.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Shakespearen diru-kontu ustelak argitara

    2013-04-08  //  Literatura  //  Iruzkinik ez

    Shakespearen diru-kontu ilunak argitaratu ditu Galesko unibertsitate batek.

    Iruzur fiskala, legalitatearen mugan dauden jarduera ekonomikoak, lukurreria… Ez da Jérome Cahuzac, ez da Luis Bárcenas, William Shakespeare da. Galesko Aberystwyth unibertsitateko ikerlariek argitaratu dutenaren arabera, idazle ingelesak gaur eguneraino iritsi diren obra unibertsalak idatzi bitartean modu ustel samarrean maneiatu zituen bere kontu ekonomikoak.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    BEZa igo eta antzokiak hustu

    2013-04-04  //  Ikus-entzunezkoak  //  Iruzkinik ez

    Espainiako Gobernuak antzokietako BEZa %21era igotzeak eragin kaltegarria izan du.

    Espainiako Gobernuak BEZa igotzeak arte eszenikoen sektorea itolarrian jarri du: Norka Chiapussok Artez aldizkarian idatzitako artikulu batek ematen du larritasunaren neurria. FAETEDAk (Espainiako Estatuko Antzerki eta Dantza Elkarteen Federazioa) zergaren inpaktua aztertzen duen txostena aurkeztu zuen martxoaren 21ean Chiapussok dioenez eta zenbakiak izutzekoak dira:

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    “Herrialde normal batean, ‘Twist’-en agerpenak gertakaria behar zuen izan”

    2013-04-02  //  Literatura  //  Iruzkinik ez

    Harkaitz Cano.

    Normalak izateak kezkatzen gaitu normalki, baina ez al da zenbaiten normalitatea apur bat anormala?

    Harkaitz Canoren Twist gaztelaniaz argitaratu zen duela hilabete inguru eta Kataluniako El Periodico egunkariko Ricard Ruiz Garzon kritikariari arreta deitu dio Espainiako Estatuko medio handiek eskaini dioten arretak. Hobe esanda, eskaini ez dioten arretak. Hara nola hasi zuen joan den asteazkenean liburuaren exegesia:

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Bi gomendio Nazioarteko Antzerki Egunerako: Dario Fo, Publikoari gorroto

    2013-03-27  //  Ikus-entzunezkoak  //  Iruzkinik ez

    Bat) Kontraerreformarekin konparatu du Dario Fo dramaturgoak gure garai hau, Commedia dell’Arteko aktoreen jazarpena gogorazten dio eta horregatik, abian den “sorgin ehiza handia” salatu du gaurko, Nazioarteko Antzerki Egunerako, prestatu duen testuan. Iñaki Iñurrietak euskaratu du eta Armiarma.com-en irakur dezakezue, edo ikus-entzun, hainbat aktorek prestatu duten bideoan.

      (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Telebista

    2013-03-26  //  Ikus-entzunezkoak  //  Iruzkinik ez

     

    Begiratu niri. Begiratuidazu! Begiratuidazu! Begiratuidazu! Begiratu egidazu! Ez begiratu hara! Han ez dago ezer ikusteko! Begiratuidazu! Begiratuidazu! Begiratuidazu! Niri begira al zaude? Mundu guztia niri begira al dago? Mundu guztiaren arreta daukat? Ez pentsatu gaizki, ez dizut bizitza kendu nahi. Zer behar duzu? Zer? Zer? Zer? Komunera? Ondo. Zoaz. Itzuli. Begiratuidazu.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Murrizketa gehiago EAEko Kultura Sailean: Musikene, Etxepare eta Balenciaga

    2013-03-25  //  Kulturgintza  //  4 iruzkin

    %23ko murrizketa izango du Etxeparek aurrekontu proiektuaren arabera

    Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kulturako aurrekontuen murrizketa andanaren berri dakar gaur El Diario Vascok. Batzuk aurreratu genizkizuen joan den astean. Beste batzuk, esanguratsuak, jarraian zerrendatuta:

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Makina-erremintaren herriko politika kulturala

    2013-03-22  //  Kulturgintza  //  2 iruzkin

    Azpiegiturak eta “ukigarria” dena lehenetsi dela uste du Iñaki Martinez de Albenizek. Guggenheim paradigmatikoa da alderdi horretatik.

    EAEko kultur politikari buruzko analisia egin du Iñaki Martinez de Albeniz soziologoak Compostelako unibertsitateak argitaratzen duen RIPS aldizkarian. Bere hipotesia da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako politika kulturalaren bereizgarria, kulturaren zentraltasun eza dela. Labur esateko, politika kulturala gehiago dela politikoa, kulturala baino –“politiko” hitza Carl Schmitten zentzuan ulertuta, hau da, “lagunak” vs. “etsaiak”–.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    2 / 42«Aurrekoa1234102030Hurrengoa»

    Gorka Bereziartua Mitxelena

    2005ean hasi nintzen blog hau egiten. Literatura egiten saiatu nintzen. Gero kazetaritza. Ez dut ez bata ez bestea lortu. Oraindik. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

    Jarraitu @boligorria

    @boligorria(r)en Txioak

    Atalak

    • Artea
    • Azpiegiturak
    • Bilardorekin hizketan
    • Buletin informatiboak
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskadi Irratiko Arratsean saioan irakurriak
    • Euskalerria Irratirako Burutazioak
    • Euskara
    • Gaur egungo teknologiak
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Historia
    • Ikus-entzunezkoak
    • Jazzaldia 2011
    • Kirola
    • Kulturgintza
    • Literatura
    • Mokaduak
    • Musika
    • Nazioartea
    • Politika
    • Primavera Club 2011
    • Primavera Sound 2011
    • Zinemaldia 2012

    Azken bidalketak

    • Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • Emokumeak
    • Usopop 2013 (kronika berantiar bat)
    • Bigott Sarako Usopop jaialdian
    • Omar Jerez edo ETAren biktimen nahi gabeko parodia

    Iruzkin berriak

    • Literatura desikasten | elearazi --> Rollo pedagogikoa
    • leire narbaiza --> Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • Gorka Bereziartua --> Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • leire narbaiza --> Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • Julen --> Emokumeak

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Abuztua 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Azaroa 2007
    • Iraila 2007
    • Azaroa 2006
    • Iraila 2006
    • Abuztua 2006

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA