Denok batera: "Europak arnas hartu du Greziako emaitzarekin"
Ali Baba eta berrogei lapurren ipuina Euskal Herriko prentsa erregionalak berridatzi beharko balu, Ali Baba eta berrogei europazaleak titulatuko luke. Edo beharbada Ali Baba eta berrogei moderatuak. Hedabidetik hedabidera, pribatutik publikora, lapurrari zeinahi adjektibo edergarri jartzen ikusiko dituzu, saihestu nahian benetan den hori, lapurra, letra larriz idaztea. Bota errepasoa Greziako hauteskundeen karietara idatzi dituzten titularrei eta ulertuko duzue zertaz ari...
Read MoreIraultzak eta istiluak ez dira herrialde arabiarretako kontua bakarrik
Oso interesgarria izaten ari da azken hilabeteotan, Tunisiako eta Egiptoko erregimenak erori ostean, Europako eta AEBetako medio handiak nola ari diren herrialde arabiarrei buruzko mezua egoera berrira egokitzen. 2011ko urtarrilera arte “aliatu estrategiko” ziren agintariak diktadore bihurtu dira bat-batean; baina haien kontra matxinatzeko arrazoi bakarra demokrazia lortzea da, kausa sozialik ez da existitzen; funtsean, saltzen den ideia zera da: “gu bezalakoak izan nahi dute” eta...
Read MoreBen Ali: PSOEren eta PSen adiskide tunisiarra
Gaitzekoa ari da izaten Tunisiako errebolta eta telebista, irrati, egunkari guztiak ari dira matxinadaren berri ematen azken egunetan. “Herritarrak altxa dira! Ihes egin du Zine el-Abidine Ben Ali diktadoreak!” diote ozen. Baina, hedabide handiekin maiz gertatzen den moduan, zenbait detaile interesgarri bigarren planoan geratzen dira, ez kasualitatez; orain arte agintari europarrek mediterraneoko tiranoarekin izan duten adiskidetasuna, kasu. Beharrik Pascual Serrano bezalako kazetariak ere...
Read MoreZergatik eduki du Egiptok Rafah-ko pasabidea itxita?
Goizean leitu dut Jesus Torquemadak EiTB.com-en Gazako blokeoaz egin duen analisia. Ez nago oso ados analistaren esaldiren batekin [1], baina bete-betean jo duela iruditzen zait Rafah-ko pasabidea afera honetako puntu berotzat jotzean. Torquemadak dio, Israelek Gaza blokeatuta eduki arren, pasabide hori zabaltzea Egiptoren esku dagoela. Beraz, zergatik izan du Egiptok pasabidea zarratuta? “Hamas Egiptoko Musulman Anaien aliatua da, Mubarak presidente egiptoarra agintetik bota nahi du horrek,...
Read MoreErresuma Batuko Lehen Ministro izateko, Oxforden ikasi behar da
Edo komeni. Azken 65 urteetan britainiarren patua gidatu duen pertsonen zerrenda begiratzea besterik ez dago. Bi baino ez dira salbatzen: Winston Churchill eta John Mayor, biak ere karrera akademikoa bukatu gabeak. Gainontzean, denek daramate Dominus Illuminatio Mea curriculumean zigilatuta. Beheko taulan izen guztiak. Hauteskundeak Irabazlea Unibertsitatea 1945 Clement Attlee Oxford 1950 Clement Attlee Oxford 1951 Winston Churchill Graduatu gabea 1955 Anthony...
Read MoreTxakur bera dabil manifestazio guztietan
Kaputxadunen artean sartu zen, haien lagun egin, eta geroztik Greziako kale-istilu guztietan dabil txakur bera. 2008an atera zioten lehen argazkia maskararik gabe, baina duela gutxi argazki sorta bat Interneten zabaldu zen arte, inor ez zen jabetu polizia azaltzen den bakoitzean bera ere urruti gabe ibiltzen dela. Dena dela, ez daitezela larritu protestari greziarrak (baten batek blog hau irakurtzen badu, bederen): txakur hau beraien laguna baita, eta manifestazioetako maskota ofiziala bihurtu...
Read More

Iruzkin berriak