Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
“Enpresek abandonatutako tripulazioak hor egon dira beti, Bilbon, Pasaian zein Bokalen. Nahikoa da begiak izatea ikusteko. Ez da oraingoa, eta unibertsala da”. Asteartean irakurritako albiste batek ekarri dizkit gogora Iñigo Aranbarrik Zamaontzia nobela argitaratu zuenean esandako hitz horiek: “Baionako portua: Guimaraesko marinelak etxera itzuliko dira”. Astebetekoa behar zuen egonaldiak, bi edo hirukoa gehienez. Hamar hilabete pasa dituzte portutik atera ezinda. Ontziaren jabea,...
Read MoreRollo pedagogikoa
Interesgarria Jon Artanok gaurko Berrian idatzi duen artikulua, Idurre Alonsok EKT graduondokoan esandakoak bilduz. Euskal literatura irakasten duenak aurkitzen dituen trabak kontatzen ditu, hizkuntza eta literatura irakasgai berean sartu beharra, adibidez; garaiak, egileak, obrak buruz ikasteko derrigortasuna; edo liburuei buruzko test gorrotagarri horiek. Makalune horiek azpimarratzearekin ados nago, baina artikuluko azken bi paragrafoetan laprast egin dut. Azkoitiko ikerketa baten berri...
Read MoreShakespearen diru-kontu ustelak argitara
Iruzur fiskala, legalitatearen mugan dauden jarduera ekonomikoak, lukurreria… Ez da Jérome Cahuzac, ez da Luis Bárcenas, William Shakespeare da. Galesko Aberystwyth unibertsitateko ikerlariek argitaratu dutenaren arabera, idazle ingelesak gaur eguneraino iritsi diren obra unibertsalak idatzi bitartean modu ustel samarrean maneiatu zituen bere kontu ekonomikoak. Gari erreserbak gorde zituen espekulatzeko eta maileguak emanez aberastu zen, inguruan jendea gosez hiltzen ari zen garai berean....
Read More“Herrialde normal batean, ‘Twist’-en agerpenak gertakaria behar zuen izan”
Normalak izateak kezkatzen gaitu normalki, baina ez al da zenbaiten normalitatea apur bat anormala? Harkaitz Canoren Twist gaztelaniaz argitaratu zen duela hilabete inguru eta Kataluniako El Periodico egunkariko Ricard Ruiz Garzon kritikariari arreta deitu dio Espainiako Estatuko medio handiek eskaini dioten arretak. Hobe esanda, eskaini ez dioten arretak. Hara nola hasi zuen joan den asteazkenean liburuaren exegesia: “Herrialde normal batean, Twisten agerpenak gertakaria behar zuen izan....
Read MoreBi emakume, elkarrekin hizketan, ez gizonei buruz: uste baino zailagoa fikzioan
Merezi du gaiak leku bat, martxoaren 8an tankerakoak mainstream bihurtu eta martxoaren 9an berriz ere mapatik erabat desagertu baino lehen: ezagutzen duzue Bechdel Testa? Diagonaleko artikulu bati esker izan nuen haren berri. Fikziozko lanetan genero desbideratzeak neurtzeko balio duen hiru puntuko galdetegi sinple-sinplea da. 1) Istorioan agertzen al dira bi emakume gutxienez? (Rol esanguratsuren bat dutenak, izena eta abar). 2) Hitz egiten al dute emakumeek elkarrekin? 3) Solasaldian, gizon...
Read MoreZer irakurri behar zuten Audenen ikasleek
Unibertsitateko literatura ikasgaia gogorra dela pentsatzen duzu, e? Agian hau irakurri ondoren ez zaizu hainbesterako irudituko. W. H. Auden Michigango Unibertsitateko irakasle izan zen 1941-1942 ikasturtean eta duela gutxi argitaratu da seihileko batean, “Patua eta gizabanakoa Europako literaturan” izeneko kurtsoan erabili zuen programa. 6.000 orrialde baino gehiago irakurtzea eskatzen zuen Audenek, tartean Danteren Komedia jainkotiarra, Melvilleren Moby Dick eta Dostoievskiren Karamazov...
Read More

Iruzkin berriak