Edozein igandetan bezala
Etxeko taldearentzat hil ala bizikoa da irabaztea eta kontrarioak ez dira egunpasa etorri Espainiaren bihotzetik. Tentsioa egongo da, zaletuak odola irakiten norgehiagokaren aurretik, bitartean, ondoren. Bi taldeen jarraitzaileak harmaila berean eserita eta, horrelakoetan ohikoa denaren kontra, zelaia ez dago poliziaz josita, ez baita inolako istilurik espero. Ez baikara larunbateko Barça-Madril futbol partiduaz ari, igandean jokatutako Hernani-Alcobendas errugbi partiduaz baizik. Eta badago...
Read MoreZergatik ez zituen Podolskik golak ospatu?
Ez esan Eurokopako atzoko Alemania-Polonia partiduak ez zeukala morborik futbol kontuetaz landa: esatariek ez zuten kirolean hain ohikoa den gerra hizkera erabili badaezpada. II. Mundu Gerra tabua ote oraindik? Batek daki. Beharbada hankasartzeren bat egiteko beldurra izango da. Poloniarrenak ziren harmailak eta kameren arreta (askoren ustez 1982ko Boniek eta enparauen taldeaz geroztik herrialdeak izan duen talderik onena da aurtengoa). Zelaian ordea, beste hark esan bezala, betikoa; futbola...
Read More

Iruzkin berriak