Pantaila handia ere abordatu dute
Donostiako jaiak eraldatu dituen fenomenoa ez zuen inork kontatuko gaur aipatzera goazen dokumentala egin izan ez balute. Hortik hasi behar Izan Piratari buruzko iruzkina, ohitu egin baikara zenbait ekimen establishmentaren hedabideetan modu aski sektarioan isilarazita ikustera, hanka puntetan pasatzeko zaratatsuegi bihurtzen diren arte. Herritar askoren ekarpen ekonomikoek egin dute posible joan den larunbatean Antzoki Zaharrean estreinatu ahal izatea. Sarrera polita 18:00etako pasean,...
Read MoreBEZa igo eta antzokiak hustu
Espainiako Gobernuak BEZa igotzeak arte eszenikoen sektorea itolarrian jarri du: Norka Chiapussok Artez aldizkarian idatzitako artikulu batek ematen du larritasunaren neurria. FAETEDAk (Espainiako Estatuko Antzerki eta Dantza Elkarteen Federazioa) zergaren inpaktua aztertzen duen txostena aurkeztu zuen martxoaren 21ean Chiapussok dioenez eta zenbakiak izutzekoak dira: • 1.798.394 ikusle galdu dira urtebetean (%31,43 gutxiago). • 600 lanpostu galdu dira. • Enpresen diru-sarrerak %32,98...
Read MoreBi gomendio Nazioarteko Antzerki Egunerako: Dario Fo, Publikoari gorroto
Bat) Kontraerreformarekin konparatu du Dario Fo dramaturgoak gure garai hau, Commedia dell’Arteko aktoreen jazarpena gogorazten dio eta horregatik, abian den “sorgin ehiza handia” salatu du gaurko, Nazioarteko Antzerki Egunerako, prestatu duen testuan. Iñaki Iñurrietak euskaratu du eta Armiarma.com-en irakur dezakezue, edo ikus-entzun, hainbat aktorek prestatu duten bideoan. Bi) Donostia Antzerki Sariaren aurtengo edizioa irabazi ostean, Victoria Eugenia antzokian Publikoari gorroto...
Read MoreTelebista
Begiratu niri. Begiratuidazu! Begiratuidazu! Begiratuidazu! Begiratu egidazu! Ez begiratu hara! Han ez dago ezer ikusteko! Begiratuidazu! Begiratuidazu! Begiratuidazu! Niri begira al zaude? Mundu guztia niri begira al dago? Mundu guztiaren arreta daukat? Ez pentsatu gaizki, ez dizut bizitza kendu nahi. Zer behar duzu? Zer? Zer? Zer? Komunera? Ondo. Zoaz. Itzuli. Begiratuidazu. Be-gi-ra-tui-da-zu! Etengabe arreta eskatzen duen gaixo egoista urduri eta antsietatez betea da telebista....
Read MorePlentzia, beltza eta laburra
Zinema beltza, laburra eta ezohikoa: duela bi urte moto istripuz hil zen Alex Aranaren omenez Plentzian antolatzen den Mikrofilm lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu zen duela aste batzuk eta hala jarraituko du, zabal-zabalik, maiatzaren 6ra bitartean. Bigarren aldia da Nazioarteko Metraje Laburreko Filmen Lehiaketa antolatzen dutena eta aurtengo edizioa girotzeko kontzertua antolatu zuten joan den asteburuan Bilboko Kafe Antzokian HEX, The Baker Brothers eta Go Chic taldeekin...
Read MoreBi emakume, elkarrekin hizketan, ez gizonei buruz: uste baino zailagoa fikzioan
Merezi du gaiak leku bat, martxoaren 8an tankerakoak mainstream bihurtu eta martxoaren 9an berriz ere mapatik erabat desagertu baino lehen: ezagutzen duzue Bechdel Testa? Diagonaleko artikulu bati esker izan nuen haren berri. Fikziozko lanetan genero desbideratzeak neurtzeko balio duen hiru puntuko galdetegi sinple-sinplea da. 1) Istorioan agertzen al dira bi emakume gutxienez? (Rol esanguratsuren bat dutenak, izena eta abar). 2) Hitz egiten al dute emakumeek elkarrekin? 3) Solasaldian, gizon...
Read More

Iruzkin berriak