Etxekoak kanporatzen
Gure artean daude. Geroz eta gehiago dira. Kezkatzen hasia naiz ez ote gaituzten jango. Azkenaldian nonahi, kalean, tabernan, erosketak egiten aurkitzen ditut eta, zer nahi duzue esatea, ez naiz ohitzen, deseroso sentitzen naiz inguruan ditudanean, mehatxua dira gure gizartearentzat. Berdin zait euskaraz ari baldin badira ere, nahiago nituzke nigandik urrun. Ozen hizketan, eskua luzatu eta besoa hartu, mundu guztia beraien legera bizi behar dela pentsatzen. Euskotar pedigria duten arrazistez...
Read More#15M Euskal Herrian: artikulazioa, ez identifikazioa
Eszeptizismoa sanoa da, ezaren gudaz ezetza bakarrik sortzea ordea, gaixotasuna. Atzo gauean Donostiako akanpadan izan nintzen eta han hitz egin ziren gai guztien artetik autokritika batzordean sortutako eztabaida batek deitu zidan arreta. Kexu zen nire alboko gaztea, Donostian Madrilgo agenda erreproduzitzen ari direlako, baita dena elebitan egitea onartu ostean, erabakia betetzen ari ez direlako ere. Ondoren: hika-mika beroa, ondorio zehatzik ez eta Ana Malagonek asteartean zioen moduan,...
Read MoreLiverpoolen ere, hondakinak atez ate
Herri txikietarako baietz, baina bizilagun kopuru jakin batetik gora ezinezkoa zela, ez zuela funtzionatuko, atez ateko hondakin bilketa herri handietara eta hirietara eramatea ezinezkoa zela; horrelakoak entzun behar izan ditugu azken urteotan, bilketa eredu eraginkorrena Usurbilen, Hernanin eta Oiartzunen martxan jarri aurretik, bitartean eta ondoren. Oraindik ere, tartean-tartean baten batek errepikatuko dizu kontu bera, inork Donostian-edo atez atekoa abiarazi beharko litzatekeela iradoki...
Read MoreXXI. mendeko euskaldunaren bila
Nahi dutena esango dute kaskezurra Sabino Aranaren Albiako lorategietako estatua bezain harrizkoa dutenek: zerbait mugitzen ari da eta esparru guztietan hasi da nabaritzen, baita pentsamenduaren alorrean ere. Herenegun EHUn euskal nazionalismoari buruzko masterra, atzo Lapiko Kritikoko eztabaidak eta konturatzerako, bihar bertan (esateko modu bat da) UEUn ikastaro bat, Euzkadi euzkotarron aberria ote den galdezka datorrena, ondoren euskal identitatea “zer den” izendatzea baino, “zelan...
Read MoreTwitter: denbora galtzea, arrakastaren giltza
Nicholas Negroponte Internet munduko guruak El País egunkari espainiarrari: “Ez dut uste Twitterrek asko iraungo duenik”. Zeresana eman dute hitz horiek, iragarle fina dela erakutsi baitzuen Negropontek 1995ean argitaratutako Being digital liburuan —besteak beste, pantaila ukigarriak eta tinta elektronikoa aurreikusi zituen—. Oraingoan arrazoirik ote duen, hori beste errota bateko ura da. Denbora asko galtzen dela esanda iragarri baitu Negropontek Twitterren gainbehera. Mezu laburrak...
Read MoreHaitiko katastrofearen “irudirik onenak”
Halaxe irakurtzen zen atzo El País-en edizio digitalean: “Las mejores imágenes de la catástrofe”. 24 ordu beranduago kendu dute, baina Floren Aoizek harrapatu eta blogean jarri du. Gaur El País pornografia emozional bete-betean ari da, nazioarteko komunitatearen lana goratuz, gorpuei tiritak jartzea zein den ona azpimarratuz. Atzokoa gordeko dut nik ordea: gutxitan erakusten du egunkari nagusietako batek hain klaro, pose humanitarioaren atzean ezkutatzen duen haragi gosea. Saltzen...
Read More

Iruzkin berriak