Metallicak asmatu behar musikaren Interneteko negozio-ereduarekin
Paradoxikoa denik ez didazue ukatuko, Metallica izango da seguruenik Interneten negozio-eredu onena aurkitu duen taldea: duela gutxi izan dut LiveMetallica.com webgunearen berri. Euren kontzertu guztiak MP3, FLAC eta ALAC formatuan sareratzen dituzte eta 7,5 euroan eros ditzakezu –edo, nahiago baduzu, kanta bakoitza deskargatu euro bat baino gutxiagoren truke–. 2010ean jarri zuten martxan eta hiru urratseko estrategia darabilte kontzertuetara doan jendeari zuzeneko hori bera formatu...
Read MoreTwitter: denbora galtzea, arrakastaren giltza
Nicholas Negroponte Internet munduko guruak El País egunkari espainiarrari: “Ez dut uste Twitterrek asko iraungo duenik”. Zeresana eman dute hitz horiek, iragarle fina dela erakutsi baitzuen Negropontek 1995ean argitaratutako Being digital liburuan —besteak beste, pantaila ukigarriak eta tinta elektronikoa aurreikusi zituen—. Oraingoan arrazoirik ote duen, hori beste errota bateko ura da. Denbora asko galtzen dela esanda iragarri baitu Negropontek Twitterren gainbehera. Mezu laburrak...
Read MoreGarai bateko bideojokoen nostalgia, eta haien arrakastaren arrazoiak
Bideojokoen fededunok: hemen da zuen Biblia. Vintage games Bill Loguidice-ek eta Matt Barton-ek idatzia, historiako joko garrantzitsuenez ari da. Hatz-markarik uzten ez dutenen espeziekoentzat ezinbesteko irakurgaia, goitik behera eta ezkerretik eskuinera aztertu ditu 1960ko hamarkadatik hona zeresana eman duten jokoak: Pac-Man-etik Final Fantasy VII-ra; Tetris-etik Super Mario 64-ra; Spacewar!-etik Tony Hawk’s Pro Skater-era… Ez da, hasieran pentsatu litekeen moduan, nostalgia...
Read MoreFrantzian deskarga ez da errenta; jokoa aldiz, bai
Esango didazue orain ere ari naizela idia oiloarekin gurutzatzen, barka beraz: 2010ean Frantziako Gobernuak Internet bidezko jokoa legeztatuko du, eta bitxia egin zait. Bitxia, Hadopi legearekin musika deskargak gillotinatuko dituztela ikusten ari garen sasoi honetan. Eremu basa izan da Internet urte askoan; gorbatak geroz eta gehiago ari dira sartzen, arbolak bota eta ordena ezartzen. Arrunt eskuinekoa den ordena, esan beharrik ez dago. Ikusi bestela nork jasotzen duen egurra, eta nor den...
Read MoreNola hitz egin iPod Touch batetik telefonotik bezala
iPhone du izena telefonoak, ezta? Beste baliabide asko ere baditu, baina “phone” izenak esaten digu telefono bat dela. iPod Touch-a beste gauza bat da, balio du Internetera konektatzeko, musika eta bideoak ikusteko, baina hitz egiteko ez. Ez, ezta? Ba beharbada, eta hori da nobedadea, bai. Slashdot-en atzo irakurri genuenez uste baino errazagoa da iPod Touch bat telefono bihurtzea; eta VoIP teknologiaren bidez, ez litzateke kontraturik beharko telefonoz hitz egiteko. Kontua da, labur...
Read MoreBill Gates afaltzera ez gonbidatzeko arrazoi batzuk
Microsoft afaltzera etorri da, ate handian egin diote ongi etorria. Gaur aurkeztuko dituzte enpresa horrek Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzarekin elkarlanean euskaratu dituen produktu batzuk Miramongo Parke Teknologikoan. Azken aldian Euskal Herriko hainbat erakunde publiko eta enpresa ahalegin handia egiten ari dira multinazionala lotara ere gera dadin (BiscayTIK proiektuaren esleipena eta Arrasaten zabalduko den ikerketa gunea dira beste bi adibide). Ahalegin horiek...
Read More

Iruzkin berriak