Segregazio linguistikoa liburu dendako erakusleihoan
Donostiako San Martin Merkataritza gunetik pasa eta J.K. Rowlingen nobela berria ikusi dut FNACeko eskaparatean. Ez neukan leitzeko gogo handirik eta gogo txikiak berriz, denak uxatu zizkidan Michiko Kakutanik The New York Timesen egin zion “zipli-zapla” estiloko kritikak. Zergatik idatzi hari buruz orduan? Ez interes literarioagatik, paisaia linguistikoak ere kezkatzen nauelako baizik. Rowlingen The Casual Vacancy sei ontzako mokordoa izango da apika, baina korrokoi euskaldunak ez dira...
Read MoreElebakarrak, eleanitzak, idazleak eta bertsolariak
Ez dakit nork asmatu zuen zazpi Euskal Herrien kontua, baina afera kulturaletan behintzat, bete-betean huts egin zuen. Euskal Herriak bi dira gurean. Bi eta kito. Bata, bertsolariena eta bestea, idazleena. Eta gerra hotzean bizi dira, agente doble, infiltratu eta tentsio uneekin. Azken kapitulua Twitterren ikusi berri dut Beñat Sarasolaren eta Aitor Sarriegiren artean, Juan Garziaren artikulu baten harira. Hona hemen eztabaidako pasarte batzuk. [View the story "Sarasola - Sarriegi" on...
Read MoreUkabila altxa beharko dugu
Seguru ezagutzen duzuela Rosa Parksen historia. 1955eko abenduaren 1ean, lege arrazista desobedituz, uko egin zion autobuseko bere lekua gizon zuri bati lagatzeari eta atzeko eserlekura joateari; preso eraman zuten eta Eskubide Zibilen Aldeko Mugimendua piztu zuen ekintza xume horrek. Seguru ez duzuela ezagutzen Olatz Berrojalbizen historia. 2006ko otsailaren 18an ertzainek identifikatzeko eskatu zioten eta agenteekin euskaraz hitz egin nahi izan zuelako atxilotu zuten. Bietako baten jarrera...
Read MoreSukaldatu? Sukalda tu padre!
Mutila telebista aurrean ETB1 ikusten. Estitxu Fernandez entzuten du, “sukaldatu” aditza erabiltzen. Casus belli. Twitterrera doa: “Zalantza bat: ‘sukaldatu’ aditzak niri bakarrik egiten dit min belarrian?”. Ez, ez da bakarra: zortzi lagunek altxatu dituzte beraien ahotsak aditz aberrantearen kontra. Batek dio ohitzen hasia dela, kontrakanpainaren bat egin beharko dela. Esan eta egin: eslogana pentsatu eta zero koman abian da mugimendua. “Sukaldatu? Sukalda tu padre!”....
Read MoreSarde batekin albiste-gorotzak mugitzen
Badira egun batzuk ederrak: esnatzen zara txorien kantarekin, gosari oparo bat trankil hartu, kaleko jendeari diosal irribarretsuak eginez lanerako bidea hartu… Eta mahaian esertzean, titular batek gorotz beroa botatzen dizu aurpegira. Akabo zure egunaren distira; hatzamar puntekin aurpegitik simaurra kendu behar izan nuen atzo, nazka pixka batekin eta haserre samar, EiTB.com-eko titular bat irakurri ondoren: “Euskara da munduko hizkuntza zailena”. Behin notizia usain altuko materia...
Read More

Iruzkin berriak