Boligrafo gorria
    Hasiera » Euskalerria Irratirako Burutazioak
    urr23 0

    Patxi Lopez (apetaz aukeratutako instanteak)

    Posted in Euskalerria Irratirako Burutazioak, Politika

    Patxi Lopez PPrekin pakturik ez zuela egingo esaten eta Patxi Lopez PPrekin paktua sinatzen. Patxi Lopez Gernikan poesia errezitatzen. Patxi Lopez Ajuria Enean. Patxi Lopez erdaraz. Patxi Lopez euskaraz-edo. Patxi Lopez euskaltegitik hanka egiten. Patxi Lopez “lehendakari lasaia” eta Patxi Lopez “leindiekaria”. Arkimedesen printzipioa zein den jakin ez, Patxi Lopez. Patxi Lopez iPhone berriarekin. Patxi Lopez bekain urduriarekin. Patxi Lopez gazte garaiak gogoratzen. Patxi Lopez...

    Read More
    eka05 0

    Espainiaren erreskatea edo hildako katuarena

    Posted in Euskalerria Irratirako Burutazioak

    Halako batean iragarriko duten Espainiaren erreskatea zera da, lagunari katua utzi zion horren istorioaren oso antzekoa. Badakizue nola den: Mikel oporretara doa eta katua kolega bati uzten dio zaindu dezan. Josuk, hori baita kolegaren izena, hurrengo egunean bertan etxeko hautsak xurgagailuarekin garbitzen ari dela, pitxitxi gaixoa aurretik eramango du eta ez da egongo modurik zakar poltsatik ateratzean animaliaren zazpi bizietako bakar bat ere berreskuratzeko. E-maila idazten hasiko da...

    Read More
    mai21 0

    Igandean idatzia, astelehenean irakurtzeko

    Posted in Euskalerria Irratirako Burutazioak

    Igandeak aharrausi egiteko sortu zituen jainkoak. Gauzak oso gaizki joan arren, igandeak sortu ziren, baita ere, pijamaren azpitik bizkarrean hazka egiteko. Jainkoak mundu bat sortu zuen ustelkeriaz betea, eta zazpigarren egunean deskantsatu egin zuen, hau da, irratia itzali zuen, periodikoak salako mahaiaren alde batera bultzatu hankak gainean luzatzeko; eta ez zuen Teleberria ikusi ere egin, sofan zurrungaka. Egun oso bat hartu zuen jainkoak, sortu zuen gauza itsusi hartaz ahazteko. Zerua...

    Read More
    mai08 1

    Lanpostu bat

    Posted in Euskalerria Irratirako Burutazioak

    Pentsatu honetan: lanpostu bat ematen dizutenean, infernu txiki gogaikarri bat ematen dizute, produkzio kateko begi izateko aukera; ziega bat, ateak irekita. Ez dizute lanpostua bakarrik ematen, ongi etorri Jauregi & Jauregira, kafe asko eta soldata gutxi, hitz egingo dugu oporrez; ez dizute goizero loa izorratzen dizun esnatu beharra bakarrik ematen. Ematen dizute –eta badakite, okerrena da badakitela–, eguna hiru zortzikotan banatzeko obligazioa, denbora ordenatu beharra; ordena...

    Read More
    mar27 0

    Galdera batzuk Okzitaniako Tolosako gertakariez

    Posted in Euskalerria Irratirako Burutazioak

    Mohamed Merah-ren jazarpenaren, setioaren eta hilketaren ondotik etorri den harrabots mediatikoan, badira egin gabe gelditu diren galderak. Kazetaritza profesionalean sinesten dut, baina bakoitzari berea, prentsa profesionalaren orrialdeetan inon ez ditut aurkitu Raskolnikov-en blogekoak bezalako itaun zorrotzak. Aurrena galdetu du, nola ote den posible poliziak fitxatutako tipo batek zazpi lagun hil ahal izatea, hilketatik hilketara astebete baino gehiagoko tartearekin; eta nola fitxatutako...

    Read More
    Aza28 0

    Esaldia

    Posted in Euskalerria Irratirako Burutazioak

    Hauteskundeak esaldi batekin irabazten dira egun, politika yankeea imitatzeko joeraren ajeak. Gantxoa daukan zerbait esan ezazu, iltzatu daitezela lau bost sei berba inkontziente kolektiboan, eta irabaziko duzu seguru. “Ekonomia da, ergela!” zioen Clintonek. “Yes, we can” Obamak. Martxoaren 11ko atentatuen ondoren, Rubalcabaren uppercut dialektiko batek (PPren dorpeziarekin batera) aupatu zuen PSOE boterera: “Espainiak ez du merezi gezurrak esaten dizkion gobernurik”. Bi kontzeptu...

    Read More
    1 / 51234Hurrengoa»

    Gorka Bereziartua Mitxelena

    2005ean hasi nintzen blog hau egiten. Literatura egiten saiatu nintzen. Gero kazetaritza. Ez dut ez bata ez bestea lortu. Oraindik. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

    Jarraitu @boligorria

    @boligorria(r)en Txioak

    Atalak

    • Artea
    • Azpiegiturak
    • Bilardorekin hizketan
    • Buletin informatiboak
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskadi Irratiko Arratsean saioan irakurriak
    • Euskalerria Irratirako Burutazioak
    • Euskara
    • Gaur egungo teknologiak
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Historia
    • Ikus-entzunezkoak
    • Jazzaldia 2011
    • Kirola
    • Kulturgintza
    • Literatura
    • Mokaduak
    • Musika
    • Nazioartea
    • Politika
    • Primavera Club 2011
    • Primavera Sound 2011
    • Zinemaldia 2012

    Azken bidalketak

    • Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • Emokumeak
    • Usopop 2013 (kronika berantiar bat)
    • Bigott Sarako Usopop jaialdian
    • Omar Jerez edo ETAren biktimen nahi gabeko parodia

    Iruzkin berriak

    • Literatura desikasten | elearazi --> Rollo pedagogikoa
    • leire narbaiza --> Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • Gorka Bereziartua --> Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • leire narbaiza --> Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • Julen --> Emokumeak

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Abuztua 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Azaroa 2007
    • Iraila 2007
    • Azaroa 2006
    • Iraila 2006
    • Abuztua 2006

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA