Abertzaleen mehatxupeko arrisku-narrazioa: genero literario baten zenbait ezaugarri
Hernanikoa naiz eta hasieran sutu egiten nintzen horrelakoak irakurtzean. Eta ez debalde, maiz bizi naizen herria zelako artikuluaren jo-puntua. Espainiako prentsak gure inguru “gatazkatsu”-enetan barneratuta idazten dituen erreportaje sentsazionalistez ari naiz. Pancorbotik beherako kazetari batek inguruotan goiz bateko buelta eman ondoren, ikuspegi ezin distortsionatuagoa eskaintzen duen artikulua egitea ez da kontu berria, baina herritar arruntari orain arte bi aukera bakarrik geratzen...
Read MoreMuseoa masturbatzen duten bola txinatarrak
Aitortu behar dut: albistea limoi-ur parrastada bezala sartu zitzaidan begitik. Batere graziarik ez zidala egin, alegia. Guggenheimek –eta museoaren izena diogunean, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia diogu– Anish Kapoorren Arbola altua eta begia eskultura erostea erabaki du hiru milioi euro eta erdiren truke (leku batzuetan lau milioi euro ere irakurri dut; ez zait tontakeria iruditzen milioi erdi euroren gorabehera eta kopuru bata ala bestea ordainduko den baieztatzerik izan...
Read MoreGram Parsonsenak, horiek bai lagunak
Historia on bat kontatzen hasteko ezinbesteko aitzakia bilatzea izaten da kontakatilu eta kazetari askok mundu honetan daukaten kezka nagusia. Eta, berez hain gaizki ikusiak dauden bi talde horietan nire burua sailkatzeko inolako erreparorik ez dudanez, aitzakia baten bila pasa ditut egunak, baita aurkitu ere, non eta, apenas ezagutzen dudan musikari baten azkeneko diskoa zabaltzen duen kantan: Emmylou Harrisek The road izeneko abestia aukeratu du Hard Bargain, estudioko 26. laneko lehen...
Read MoreUrrezko Aroaren konplexuaz
Woody Allenen Gauerdia Parisen filma ikusi duenak jakingo du zertaz ari naizen “Urrezko Aroaren konplexua”-ri buruz hitz egiten badut, gaitz hori sufritzen baitu protagonistak: emaztegaiarekin eta haren gurasoekin Parisera joan da, baita erabat fazinatuta geratu ere. Horraino kontua ez da berriegia: maila sozio-kultural altuko yankee askok daukate hexagonoko hiriburuaren ikuspegi idealizatu samarra eta pelikula askok heldu diote topikoari, zuzenean ala zeharka. Baina Gil-ek (hori baita...
Read MoreProsa purpuraren kontra
Sortzaileak zerbait poetikoa idatzi nahi du, bizi dugun ilusioz beteriko garai hau ilustratzeko. Hasi da ordenagailuko teklak jotzen eta inspiratuta sentitzen da, leherketa txikiak sentitzen ditu hesteetan. Lerroak, bata bestearen atzetik, krispetak bezala ari zaizkio ateratzen. Gaur egun handia da, idazten ari denak jende asko hunkituko du, ziur. Hunkitu bakarrik? Mozkortu egingo da herria zuri gainean beltz paratzen ari den letra horiekin. Lortu du oreka, intimitatetik abiatuta sentimendu...
Read MoreCopylefta eta anonimotasuna #M15-eko kanpaldietan eta Bilduren aldeko eserialdian
Benetan, nik kultura-gai arrunt bati buruz jardun nahi nuen. Saiatu ere, saiatu nintzen, baina ezin kontzentratu kalea erakusten didan leihotik sartzen zen burrunbarekin. Iluntzean soinua baretuko zela espero nuen, baina keba, arratsaldekoa bezain zaratatsua ez izan arren, jendea bazebilen ibili, eta nik entzun egiten nuen, entzun. Azkenerako, erretiratu erretxin baten rola jokatzea beste erremediorik ez neukala ikusita, plazara irten nuen, txapinak eta pijama uniforme, gazte asaldatu koadrila...
Read More

Iruzkin berriak