Bilardo bere harrimenean
Dena zegoen ohikoaren antipodetan astelehen goizean. Egunkariek Reala igoko dela esaten zuten letra larriz, Bilardo Txartelen zegoen ni iritsi nintzenerako; ni berriz, bakarrik joan ordez, lagun batekin eseri nintzen zaharraren parean. Eta gosaria bukatu zenean, behingoagatik, Bilardo zegoen zur eta lur. Xabier Letona ARGIAko zuzendaria bainuen lagun. Eta elkarrizketa ere, ohiko futbol kontuetatik urrundu eta kazetaritzara hurbildu zen. Pase labur batzuk, zelaierdikeria apur bat eta kornerren...
Read MoreAstore kamisetak eta kapitalismo globalaren galdera izugarriak
Elastiko gorri hori ezaguna egiten zait, nahiz eta jende finagoari —sabelaz (ere) ari naiz— jantzita ikusi izan diodan. Argi dago, sufritzen ari da ehun bermiloia Bilardoren gilborraren kontra. A, bai, Ipar Koreako selekzioarena da. Zaharrak uxuala barratik mahaira garraiatu du, eta patrikatik prentsako adabaki bat atera. — Bale, Bilardo, badakit gaur zertaz hitz egin nahi duzun. Irakurria bainuen artikulua, berak jarri aurretik begi aurrean El Paíseko orria lau toles. — Orain Euskal...
Read MoreAsteburuko futbol albistea
Duela bi astekoaren aldean, umore onez agurtu nau Bilardok. Udaberria, ostera. Eta hori, Camp Noun ez zuela ondo pasatzeko aukera handirik izan… Edo hala uste nuen. — Izugarri gozatu nian Mourinhoen defentsarekin. Hamarrekin, Barça osoa kontra, eta hala ere eutsi. — Baina uste nuen Guardiolaren aldekoa zinela… — Guardiola hobea zela esan nian. Ni inoiz ez nauk jarriko inoren alde. — Baina catenaccio hori… Sartu dut hanka ipurmasaileraino: Bilardok azalpen...
Read MorePep eta Mou (eta astelehenetako opariak)
Uste nuen eguzkitik babesteko zeuzkala betaurrekoak, baina kendu zituenean ia mahairaino iritsi ziren begi-zuloak, zimur, zimel, ubel. Atzo goizean Bilardori begiratzean galdera bat izango nuen aurpegian, ezer esan aurretik bota baitzidan erantzuna. — Adin batetik aurrera ezin duk… ezin duk, adin batetik aurrera. Ez dago oso animoso, zerbait gertatuko zitzaion, gizon hau, ez dakit. Asteazkenekoa atera diot, Bartzelona eta Interren artekoa, ea ikusteko intentziorik baduen. — Itsua...
Read MoreZenbat dakiten Salamancan euskal literaturaz
Izorratu egiten dit, hori da egia: gosaltzeko eseri, Bilardo oraindik ailegatu gabe, telebistan Esperanza Aguirre hizketan eta Txarteleko kafetegiko periodiko guztiak besteren esku. Horrelako momentuetan norbaiti labana sartuko nioke bizkarrean edozein egunkari, berdin du, El Mundo, zeinahi, eskura edukitzeagatik. Ni ere, Jose A. Perez bezala, aurreneko kafearen ostean adiskidetzen naiz giza-eskubideekin. Azkenean El Diario Vasco libratu da. Hartu dut eta hasi naiz Realaren partiduaz...
Read MoreBEC protestodromo bihurtuta
Umore trumoitsua gaurko gosarian. Ez da bakarrik Realak galdu zuelako; ozpindu egiten naiz Real Madridek sei gol sartzen dituenean; eta duela bi aste Bilardok egin zidan jokaldia oraindik ez dut ahaztu. Zaharra sartu da, panorama ikusi du, uxuala eskatu, eta hasi zait hizketan… saskibaloiaz. Espainiako Errege Kopako finala ikusi al nuen. Nik ezetz. — Eta txistuak? — Zer edo zer aditu dut. — Aditzeko modukoa izan zuan. — Aha. — … zer duk? — Zuk jakingo duzu. Puska batean...
Read More

Iruzkin berriak