Omar Jerez edo ETAren biktimen nahi gabeko parodia
Omar Jerez du izena eta performance bat egin berri du Donostian ETAren biktimak “omentzeko”: bonba auto batetik aterata balego legez jantzi eta gorpu bat besoetan daramala paseatu da Parte Zaharreko kaleetatik, zenbait kazetariren laguntzarekin eta bizilagunen indiferentzia totalaren erdian. Zalantza sortu zait, ea nahita ere ekintza artistiko memeloagorik egiterik posible ote den. ETA babesten dutenei “heriotza muturren aurrean” jartzea izan da, El Mundori azaldu dionez,...
Read MoreEusebi delako bat
Iraultzaren plaza Bartzelonako Gràcia auzoan: badator gizon zahar bat gurpildun aulkian, aspertu itxurako gazte batek bultzatuta, paperak banatzen eskura dauzkan pertsona guztiei. Guri ere eman digu bi marrazkik edertutako orri horietako bat, gizarte-laguntzaileak ziztuan eraman baino lehen. Harrituta gaudela ikusirik esplikatu digu pastiza lagunak: “Eusebi da, marrazkiak egiten ditu eta jendeari banatzen aritzen da. Iban del Campok dokumentala egin zuen berari buruz”. Eta...
Read MoreDottore Amorek maitasuna berrasmatu nahi du
Denbora neraman hango eta hemengo hormetan bihotz horiek ikusten. Pintatuta batzuetan, itsatsita besteetan. Donostiako Egia auzoko kaleetan barrena; Hernanin, Portu auzotik udaletxe atzera doazen eskailerak igotzen. Eta haien egilearekin hitz egin nahi, zenbat gustatzen zaizkidan esateko. Hemen azalduko ez ditudan bideak erabiliz lortu dut Dottore Amoreren atzean dagoen artistarekin kontaktatzea. Bere izena, “i.” da –zertarako behar duzu datu gehiago, blog hau irakurtzera sartu zaren...
Read MoreMuseoa masturbatzen duten bola txinatarrak
Aitortu behar dut: albistea limoi-ur parrastada bezala sartu zitzaidan begitik. Batere graziarik ez zidala egin, alegia. Guggenheimek –eta museoaren izena diogunean, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia diogu– Anish Kapoorren Arbola altua eta begia eskultura erostea erabaki du hiru milioi euro eta erdiren truke (leku batzuetan lau milioi euro ere irakurri dut; ez zait tontakeria iruditzen milioi erdi euroren gorabehera eta kopuru bata ala bestea ordainduko den baieztatzerik izan...
Read MoreCopylefta eta anonimotasuna #M15-eko kanpaldietan eta Bilduren aldeko eserialdian
Benetan, nik kultura-gai arrunt bati buruz jardun nahi nuen. Saiatu ere, saiatu nintzen, baina ezin kontzentratu kalea erakusten didan leihotik sartzen zen burrunbarekin. Iluntzean soinua baretuko zela espero nuen, baina keba, arratsaldekoa bezain zaratatsua ez izan arren, jendea bazebilen ibili, eta nik entzun egiten nuen, entzun. Azkenerako, erretiratu erretxin baten rola jokatzea beste erremediorik ez neukala ikusita, plazara irten nuen, txapinak eta pijama uniforme, gazte asaldatu koadrila...
Read MoreKultura-guneei buruzko inkestek (eta inkestek, oro har) zerbaiterako balio ote duten
Enteratu ez baldin bazarete ere, hauteskunde kanpaina hasi da. Maiatzaren 22ra bitartean inkestak barra-barra publikatuko dira eta berotu ederra eman beharko dio telefonoaren kobrezko hariari Antoniak, Lorentxak edo Mari Joxek, kalera ateratzeko zorian tele-operadore batek urrundik lakioa bota eta ez baita ausartuko esaten –kortesia eta errespetua beti aurretik; horren zibikoak gara, izan ere–, pitokeria hutsa iruditzen zaizkiola boto-asmoari buruzko galdeketa horiek; pentsatzen duela,...
Read More

Iruzkin berriak