Salinger, pribatuan

Gorka Bereziartua
0

 
Iheskor fama zuen JD Salinger idazle estatubatuarrak, bere bizimodu pribatua ezkutatzeko lan handiak hartu behar izan zituen, eta horrexegatik sortu du beharbada hainbesteko ikusmina berari buruz Shane Salernok egin duen dokumentalak.
Irailaren 6an estreinatuko dute AEBetan eta Salingerren lagunek, hainbat aktorek eta idazlek parte hartuko dute.
Ekoiztetxea bantatzen da, filmak inoiz ikusi gabeko materialak eskainiko dituelako; eta trailerrak behintzat, ez du batere itxura txarrik, nahiz eta Salernoren orain arteko azken lanak —Oliver Stonek zuzendutako Savages ardi kakaren gidoia kometitu zuen, ekoizle exekutiboa izateaz gain—, edozeini zalantzak piztuko lizkiokeen.
Dena den, aitzakia paregabea eskaintzen du udan Zekale artean harrapaka aritzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA