Zertan da Alberdania argitaletxea?

Gorka Bereziartua
5

Inazio Mujika eta Jorge Giménez, Donostian egindako aurkezpen batean (argazkia: Noticias de Gipuzkoa).

Gaur eman du albistea Xabier Mendiguren Elizegi Elkar argitaletxeko editoreak Twitterren: orain arte Alberdaniako editorea izan den Inazio Mujika Iraola Ereinentzat lanean ari da. Nontzeberrin irakur daitekeenez, Fermin Etxegoienen azken liburua aurkeztu du.
Azken hilabeteetan han-hemenka ibili da Alberdania ez zegoela egoera onean. Gainera, 1993an Mujikarekin batera editoriala sortu zuen Jorge Giménez urtarrilean Eusko Jaurlaritzan hasi zen lanean Hizkuntza Politikako Ikerketa eta Koordinazio zuzendari.
Juan Luis Zabala Berriako kazetariak hitz egin du Mujikarekin eta Alberdania ez dela itxi baieztatu dio, baina editoriala martxan jarri zuten bi kideak bestelako zereginetan ari direla ikusita eta udaberrian libururik argitaratu ez dutela kontuan izanda, etorkizuna ez dago batere argi.

5 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA