Emokumeak

Gorka Bereziartua
7

Emoak ez du sekulako predikamendurik izan inguruotan, musikan bederen (euskaraz egin den literatura existentzialista erraz kabitzen baita emo avant la lettre etiketapean), baina azken asteotan pare bat argitalpenen berri izan dugu, tribu horretako jende tristaberak ere alaitzeko modukoak.
Larry Birdek Soundclouden jarri du taldearen lehenbiziko demoa. Sei kanta, aurreneko entzunaldian Mineral gogorazi didatenak. Hardcore potentzia, azukre puntua duten melodiak eta konplexutasuna. Buelta asko emango dizkiodala uste dut. Zuek ere, plazer baduzue…

Hardcoretik abiatu zen beste talde batek, Mantisak, bigarren diskoa argitaratu du. AEBetako rock alternatiboak hedabide handiak mukurutu zituenean hartu zuen soinu estandarretik gertu dabilela iruditu zait. Hondarra izeneko singlea behean ikus dezakezuen bideokliparekin aurkeztu dute.

7 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA