Boligrafo gorria
    Hasiera » Gizartea » Etxekoak kanporatzen
    urt28 3

    Etxekoak kanporatzen

    Atalak: Gizartea, Hedabideak

    EusKKKalduna naiz eta arraro nago.

    Gure artean daude. Geroz eta gehiago dira. Kezkatzen hasia naiz ez ote gaituzten jango. Azkenaldian nonahi, kalean, tabernan, erosketak egiten aurkitzen ditut eta, zer nahi duzue esatea, ez naiz ohitzen, deseroso sentitzen naiz inguruan ditudanean, mehatxua dira gure gizartearentzat. Berdin zait euskaraz ari baldin badira ere, nahiago nituzke nigandik urrun. Ozen hizketan, eskua luzatu eta besoa hartu, mundu guztia beraien legera bizi behar dela pentsatzen.

    Euskotar pedigria duten arrazistez ari naiz.

    Ana Urkizak Deian zutabe bat idatzi du eta ulertarazi dit zergatik daukaten izen hori horrelako pieza periodistikoek, zementuzko zutoin baten kontra muturrez jota ez bainuen min handiagoa hartuko.

    Esaldi batzuek XIX. mendean idatziak dirudite (“Kirol medikuek dakite ondo azaltzen haien hanketako zuntzak eta baita hezurdura ere, europarrenekin konparatuta, nola diren ezberdinak. Lohi artean ibiltzeko aproposagoak, diotenez”). Artikulu osoak beldurra izerditzen du, afrikarra mehatxuarekin identifikatuz. Eta zalantza daukat bukaeran egiten den entrenamendurako deia ez ote dagoen Sturmabteilung estiloko zerbaiten premia aldarrikatzetik urrats bakarrera.

    Kanpokoak etxeratu? Eta etxeko batzuk kanporatzen baditugu?


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    3 Iruzkin

    1. Liz | 2013 Otsaila 1 at 18:12

      Niri ere Urkizaren artikulua ez zait batere gustatu (batez ere, elkarren antzik ez duten bi gai koktel berean nahasten dituelako), baina mundu osoko gizataldeen artean diferentzia fisiko nabarmenak badaudela esateak ez du zertan “XIX. mendeko” kutsua eduki beharrik. Afrikar jatorriko beltzek kaukasikoek baino masa muskular handiagoa omen dute, eta ekialdeko asiarrek txikiagoa europako zuriek baino. Antza denez, ezaugarri fisiko horiek badute nolabaiteko eragina kirol profesionalaren munduan.

      Bestalde, merezi du ikustea Lasarteko krossaren historia osoan izan diren irabazleen zerrenda: asko, beharbada gehienak, atzerritarrak, eta ez denak afrikatik etorritakoak.

      Erantzun
    2. horiduketa | 2013 Otsaila 1 at 19:12

      Liz, eta mendialdeko etiope baten, itsasoko eritreo baten, pigmeo baten, Cameruneko oihaneko baten eta bosquimano baten artean nork du masa muskular handiagoa? eta poloniar baten, kazajo baten eta euskaldun baten artean? zertaz ari gara?

      Erantzun
    3. Etxekalte Kanpozale | 2013 Otsaila 18 at 14:41

      Sentitzen dut Urtzi, baina arrazoi du Urkizak. Darwin aspaldi ohartu zen. Bere prestutasun fisiko partikularretik gure paradisuan integatzeko aukera ematen dio Naturak arraza bakoitzari. Galdetu bestela Günther Wallraft.i Fisiologikoki egokiago dira turkiarrak Alemanian tanke toxikoak garbitzeko lan-segurtasun eta osasunerako inolako babes neurririk gabe. Maghrebtar nerabeek kamioipeetan lapazorri gisa itsatsita eusteko dohaia, Algecirastik honaino…! hori bai integrazioa. Errumaniar eta portugaldar igeltseroak San Mames Barrian egunean 14 orduz lan egin dezakete, opor edo jaiegunetan atseden hartu beharrik gabe gainera, halajaina!. Olinpiada horretan gureak egin du. Aspaldi utzi genion halako proba fisiko “primario”tan trebatzeari. Larru beltzekoek gainezka egingo digute: zula dezagun etxepean bunkerra, erosi hamabost urterainoko jaki desidratatuen pack.a eta arma gaitezen hezurretaraino. Apalduko ditugu bai azkenean, halafede! Guk emango diegu bai… integrazioa.

      Erantzun

    Trackbacks/Pingbacks

    1. The war against cliché | zuzeu.com - [...] To, hainbertze urtez neure burua ispiluan ikusten, eta haren artikulua irakurri arte ez naiz ohartu.Arrazista izatea leporatu diote Urkizari. ...

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Gorka Bereziartua Mitxelena

    2005ean hasi nintzen blog hau egiten. Literatura egiten saiatu nintzen. Gero kazetaritza. Ez dut ez bata ez bestea lortu. Oraindik. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

    Jarraitu @boligorria

    @boligorria(r)en Txioak

    Atalak

    • Artea
    • Azpiegiturak
    • Bilardorekin hizketan
    • Buletin informatiboak
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskadi Irratiko Arratsean saioan irakurriak
    • Euskalerria Irratirako Burutazioak
    • Euskara
    • Gaur egungo teknologiak
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Historia
    • Ikus-entzunezkoak
    • Jazzaldia 2011
    • Kirola
    • Kulturgintza
    • Literatura
    • Mokaduak
    • Musika
    • Nazioartea
    • Politika
    • Primavera Club 2011
    • Primavera Sound 2011
    • Zinemaldia 2012

    Azken bidalketak

    • Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • Emokumeak
    • Usopop 2013 (kronika berantiar bat)
    • Bigott Sarako Usopop jaialdian
    • Omar Jerez edo ETAren biktimen nahi gabeko parodia

    Iruzkin berriak

    • leire narbaiza --> Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • Gorka Bereziartua --> Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • leire narbaiza --> Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • Julen --> Emokumeak
    • Julen --> Emokumeak

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Abuztua 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Azaroa 2007
    • Iraila 2007
    • Azaroa 2006
    • Iraila 2006
    • Abuztua 2006

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA