Boligrafo gorria
    Hasiera » Literatura » Nabokov estreinakoz euskaraz Armiarman
    urt17 0

    Nabokov estreinakoz euskaraz Armiarman

    Atalak: Literatura

    Vladimir Nabokov (argazkia: William Claxton)

    Jasone Larrinagaren itzulpenari esker irakur dezakegu Armiarma.com webgunean Vladimir Nabokovek Euskal Herrian kokatu zuen ipuin bat, Lehen amodioa. Jakina da Nabokov birritan izan zela Miarritzen udako oporretan, 1907an lehenbizi eta 1909an bigarren aldiz, eta bigarren bisita horrek eragindako liluraren gainean eraikitako narrazioa da. Autobiografikotik asko duen istorioa The New Yorker aldizkariak 1948an argitaratu zuen estreinakoz.

    Narratzaile heldu batek haurtzaroko une batez egiten duen berrirakurketa hau hiru ataletan banatuta dago: lehenenak San Petersburgotik Parisera egindako tren bidaia kontatzen du, ameskeriaz baina iragana erabat idealizatu gabe –jatetxe-bagoian zeuden txokolate-tableta faltsuak aipatzen ditu, adibidez–. Bigarrenak udatiarren eta bainulari profesionalen –“euskaldun gihartsuak bainujantzi beltzekin” – koadro kostunbrista suerte bat osatzen du; eta euskarari buruz ere zerbait aipatzen du, butterfly hitza misericoletea esaten dela aipatuz. Colette du izena hain zuzen hirugarren ataleko protagonistak: asturu txarreko haur bat da, narratzaileari lehenbizikoz maitemina sentiarazten diona –“Colette ezagutu nuenean, berehala jakin nuen hura benetakoa zela”–.

    Joan den mende hasierako Miarritze Nabokoven lumatik irakurtzeak izan dezakeen interesaz harago, ez da istorio bereziki azpimarragarria ez baitauka argumentu handirik, ezta bukaera borobilik ere. Idazle errusiarraren obra txikietako bat dela esan liteke, eta hala ere, narrazioaren tonu nostalgikoak oso gustura irakurtzen den pieza bihurtzen du. Izan ere, nork ez du maite bizitzaz gehiegi zikindu gabe geunden garaiekin akordatzea?


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Gorka Bereziartua Mitxelena

    2005ean hasi nintzen blog hau egiten. Literatura egiten saiatu nintzen. Gero kazetaritza. Ez dut ez bata ez bestea lortu. Oraindik. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

    Jarraitu @boligorria

    @boligorria(r)en Txioak

    Atalak

    • Artea
    • Azpiegiturak
    • Bilardorekin hizketan
    • Buletin informatiboak
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskadi Irratiko Arratsean saioan irakurriak
    • Euskalerria Irratirako Burutazioak
    • Euskara
    • Gaur egungo teknologiak
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Historia
    • Ikus-entzunezkoak
    • Jazzaldia 2011
    • Kirola
    • Kulturgintza
    • Literatura
    • Mokaduak
    • Musika
    • Nazioartea
    • Politika
    • Primavera Club 2011
    • Primavera Sound 2011
    • Zinemaldia 2012

    Azken bidalketak

    • Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • Emokumeak
    • Usopop 2013 (kronika berantiar bat)
    • Bigott Sarako Usopop jaialdian
    • Omar Jerez edo ETAren biktimen nahi gabeko parodia

    Iruzkin berriak

    • Literatura desikasten | elearazi --> Rollo pedagogikoa
    • leire narbaiza --> Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • Gorka Bereziartua --> Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • leire narbaiza --> Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • Julen --> Emokumeak

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Abuztua 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Azaroa 2007
    • Iraila 2007
    • Azaroa 2006
    • Iraila 2006
    • Abuztua 2006

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA