Boligrafo gorria
    Hasiera » Kulturgintza » Udazkena heldu da euskal kulturara
    Aza30 0

    Udazkena heldu da euskal kulturara

    Atalak: Kulturgintza, Musika

    Asteazkena, 21:30ak inguru. Teleberriak dio Mikel Urdangarinen disko berriak “udazken ukitua” daukala. Gaztaina bezala erori zait zalantza: diskoaz ari dira ala El Corte Ingleseko kolekzio berriaz? Bukatu gabe utzi dut albistegia duda argitu nahian; Euria ari duren bideoa ikusteak –hori da lehen singlea– ez dit ezertan lagundu.

    Ea ulertzen dudan: zamarra lodia kendu gabe gitarra soinean hartzea eta abestian kafea aipatzea da diskoa “udazkeneko” egiten duena? Edo hotzak hartuta bezala, ahotsa dardarka kantatzeak ematen dio “udazken ukitua”?

    Edonola, Corte Ingleseko esloganak balio du. Udazkena heldu da euskal musikara –eta hedaduraz euskal literaturara ere bai–. Durangoko udazkena, berandu hasi eta gutxi iraun, eta tarte laburrean euskal idazle eta musikariak hosto horailak legez hedabideetan. Eta blablabla hutsala besterik ez dute esaten batzuetan, askotan, gehiegitan, oso maiz.

    “Biluztu egin naiz liburu/disko berrian”, “bizitzari buruz ari naiz liburu/disko berrian”, “irakurleak/entzuleak liburu/disko honekin gozatzea nahiko nuke”. Bilatu Googlen antzeko esaldiak, seguru bat baino gehiago topatuko duzuela. Eta emaiezue buelta, berehala ulertuko duzue zertaz ari naizen: nork esango du, liburua/diskoa saldu nahi badu behintzat, bere burua izugarri erreprimitzen duela eta publikoarengandik ihesi dabilela? Bizitzari buruz ari zaren horrek, zehaztu zenezake gehixeago? Sestaoko bizitzaz ari zara ala Negurikoaz? Zein sadiko klasek aitortuko dizu sufrikario jasangaitzean murgildu nahi zaituela bere azkeneko obrarekin?

    Galdetzen badidazue problema non dagoen, nik bi aldetan ikusten dut. Batetik, halako topikoetatik harago ezer esaten asmatzen ez duten artistengan, eta bestetik, zehatzago izateko borondaterik ez daukagun kazetariongan.

    Pasako da udazken hau eta urte osoko negua etorriko da berriz. Batzuek esango dute okerragoa dela gainontzeko 300 eta piko egunetan hedabide nagusiek –hau da, erdarazkoek– euskal kulturari inolako kasurik ez egitea. Barka nire desadostasuna, ez dakit ez ote den hobe hori, urteroko desfile aspertu honen aldean.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkinik ez

    Trackbacks/Pingbacks

    1. Durangon outsider plantak eginez erosteko bi proposamen | Boligrafo gorria - [...] Kritikatzen dugu Durangoren harira gure kultur mundutxoan gailentzen den farandula-giroa, baina azkenean jai daukazula, plan hoberik ez, aspaldiko lagunarekin ...

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Gorka Bereziartua Mitxelena

    2005ean hasi nintzen blog hau egiten. Literatura egiten saiatu nintzen. Gero kazetaritza. Ez dut ez bata ez bestea lortu. Oraindik. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

    Jarraitu @boligorria

    @boligorria(r)en Txioak

    Atalak

    • Artea
    • Azpiegiturak
    • Bilardorekin hizketan
    • Buletin informatiboak
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskadi Irratiko Arratsean saioan irakurriak
    • Euskalerria Irratirako Burutazioak
    • Euskara
    • Gaur egungo teknologiak
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Historia
    • Ikus-entzunezkoak
    • Jazzaldia 2011
    • Kirola
    • Kulturgintza
    • Literatura
    • Mokaduak
    • Musika
    • Nazioartea
    • Politika
    • Primavera Club 2011
    • Primavera Sound 2011
    • Zinemaldia 2012

    Azken bidalketak

    • Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • Emokumeak
    • Usopop 2013 (kronika berantiar bat)
    • Bigott Sarako Usopop jaialdian
    • Omar Jerez edo ETAren biktimen nahi gabeko parodia

    Iruzkin berriak

    • Literatura desikasten | elearazi --> Rollo pedagogikoa
    • leire narbaiza --> Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • Gorka Bereziartua --> Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • leire narbaiza --> Baionako portua Aranbarriren nobela bihurtu zenekoa
    • Julen --> Emokumeak

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Abuztua 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Azaroa 2007
    • Iraila 2007
    • Azaroa 2006
    • Iraila 2006
    • Abuztua 2006

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA