Saguesko kontzertuak eta argumentum ad populumak
Galdetzen badidate Donostiako Aste Nagusian Saguesen joko duten taldeak zer iruditzen zaizkidan, erantzungo dut ez nagoela kartelarekin bereziki ilusionatuta. Batzuk askotan ikusi ditudalako azkenaldian (Zea Mays) eta beste askoren kontzertuetara joan ez banaiz, ez delako aukera faltagatik izan, ekonomialarien hizkera erabiltzeko “interes defizitak” eraginda baizik. Anai Arrebak taldeak bakarrik deitu dit arreta. Hori bai, donostiarrismo ofizialaren bozeramaileren baten erreakzioa ikusita,...
Read MoreDenok batera: "Europak arnas hartu du Greziako emaitzarekin"
Ali Baba eta berrogei lapurren ipuina Euskal Herriko prentsa erregionalak berridatzi beharko balu, Ali Baba eta berrogei europazaleak titulatuko luke. Edo beharbada Ali Baba eta berrogei moderatuak. Hedabidetik hedabidera, pribatutik publikora, lapurrari zeinahi adjektibo edergarri jartzen ikusiko dituzu, saihestu nahian benetan den hori, lapurra, letra larriz idaztea. Bota errepasoa Greziako hauteskundeen karietara idatzi dituzten titularrei eta ulertuko duzue zertaz ari...
Read MoreMadonnak ez du euskal kitscha asmatu
Facebookeko talde horietako baten izenak barregura eman zidan: “Señoras que se asustan al oir la palabra ‘pene’ pero luego tienen 8 hijos” (“8 seme-alaba eduki arren, ‘zakil’ hitza entzun eta izutzen diren emakumeak”). Katolizismoaren herentzia gainetik kendu ezinean gabiltzan hegoaldetarrok maiz ikusi dugun eszena da: adineko emakumea, normalean amona, inozentzia sexuala itxuratu beharrean da, gaztetan ezarri zioten moral katolikoak jendearen...
Read MoreEspainiaren erreskatea edo hildako katuarena
Halako batean iragarriko duten Espainiaren erreskatea zera da, lagunari katua utzi zion horren istorioaren oso antzekoa. Badakizue nola den: Mikel oporretara doa eta katua kolega bati uzten dio zaindu dezan. Josuk, hori baita kolegaren izena, hurrengo egunean bertan etxeko hautsak xurgagailuarekin garbitzen ari dela, pitxitxi gaixoa aurretik eramango du eta ez da egongo modurik zakar poltsatik ateratzean animaliaren zazpi bizietako bakar bat ere berreskuratzeko. E-maila idazten hasiko da...
Read MoreLes neiges du Kilimandjaro: hurbilekoa, xaloegia agian
Burgestu ez, baina ikusten da Les neiges du Kilimandjaro filmeko protagonistek iraganean sakela hotzago eduki dutela orain baino. Sindikalista erretiratu, langabetu eta lapurren istorioa da Robert Guédigian zuzendariaren azken pelikula. Lan- eta bizi-baldintza hobeak lortzeko urtetan borrokatu duen pertsonaia da Michel, protagonista; beroaldi ekonomikoak baretu zuen langile borrokalariaren ideia sintetizatzen du. Christophe gazteak berriz, behargin berrien egoera gorria: lanik gabe, anaia...
Read More

Iruzkin berriak