Lost in the SuperDurangoMarket (eta V)
Gomendioen sail hau gaur bukatuko da eta aurtengo liburu eta disko ferian ondo mugitu diren (mundua seko erotu ez bada, ondo mugitu behar zuten) pare bat lan ekarri ditugu. Baina motz geratu garen sentsazioa daukagu eta, egunero idazten aritu garen paragrafo parearen atzetik, tweet formatuan gauza gehiago gehitzeko probestu dugu. Oporrak eskatu beharko dira denak irakurri eta entzuteko… Diskoa: Animalia lotsatuen putzua, Lisabö. “Argi dagoena zera da: egunen batean pentsatzen badugu ez...
Read MoreLost in the SuperDurangoMarket (IV)
Errenditzen ez direnak dakartzagu gaur; joan arren beti itzultzen direnak; une jakin batean lehen lerrotik desagertu arren, erretagoardian eroso sentitzen ez direnak. II. Mundu Gerran hil zuten idazle bat, gaurkotasun gramo bakar bat galdu ez duen liburuarekin; eta lau tipo aski ezagunek elkar hartuta atera duten diskoa, oholtza batera igota gerra asko emango duena. Liburua: Suite frantsesa, Irène Némirovsky (Itzultzaileak: Mikel Garmendia, Jose Antonio Sarasola). 2004an eman zen argitara...
Read MoreLost in the SuperDurangoMarket (III)
Disko, liburu, pelikula edo antzezlan bat inori gomendatzeko, komeni izaten da aurretik norberak entzun, irakurri eta ikusi izana. Hasieratik bukaeraraino? Ez. Zerbaiterako asmatu zuen norbaitek mundu honetan sinekdokea eta gaur osorik jan ez ditugun arren (oraingoz), parte bat dastatuta biziki gomendagarriak iruditu zaizkigun disko eta liburu bana ekarri dugu hona. Diskoa: Pleistozenoko astelehenak, Jupiter Jon. Jupiter Jon du izena (gaur egun: garai batean Gabon Caligula izenarekin ere...
Read MoreLost in the SuperDurangoMarket (II)
Horiei buruz besterik hitz egiten ez dugun arren, Durangokoa ez da nobedadeen azoka eta ez daude azken hiru hilabeteotan publikatutako gauzak soilik salgai. Industria editorialak bere legeak ezartzen ditu eta labetik atera berri diren produktuak izango dira gehien mugituko direnak, baina hemen ez daukagu lege horren esanetara makurtzeko gogorik; horregatik gomendatuko ditugu gaur, apirilean publikatutako nobela bat eta 1980ko hamarkadako pop ikono baten diskoa. Liburua: Mea culpa, Uxue...
Read MoreLost in the SuperDurangoMarket (I)
Bil ezazue nahi duzuen koloreko paperean, baina Durangon gaurtik hilaren 8ra bitartean azoka bat antolatu dute, (batez ere) liburuak eta diskoak salerosteko helburuarekin. Inork ez du esan xede txarra denik, baina “topaleku”, “bilgune”, “oasi” eta tankerako espresioek estaltzen dute askotan azokaren funtsa eta, komeni da gogoraraztea supermerkatuan gaudenean, supermerkatuan gaudela. Komeni den bezala oroitzea munduko gosea ez dela guretzako janaria erosita soluzionatuko; ezta euskal...
Read More

Iruzkin berriak