El Mundo ‘Casablanca’-ko jendarmearen antzera
Eszena ezaguna da, Casablancako momenturik irrigarriena, beharbada: Louis Renault kapitainak Ricken kafetegia itxi dezatela agintzen du eta barruan daudenei ateratzeko eskatzen die. Rickek azalpenen bat galdegiten dio, ea erabaki hori zergatik hartu duen. “Eskandalua da, eskandalua!” erantzuten dio Renaultek; “apustuak egiten dituzte hemen!”. Esaldia bukatu eta berehala kafetegiko langile bat hurbiltzen zaio: “zure irabaziak, jauna”. Filmeko jendarmearen antzera, eskandalua...
Read MoreIdazleen eta editoreen arteko komeriak
Ezagutzen hasi gara udaberrian argitaratuko diren nobedadeak eta pentsatu dut, editorialetan liburu berriei azken ukituak ematen ariko diren honetan, kuriosoa izan daitekeela prozesu horretako bi aktore nagusien arteko harremanari erreparatzea. Gutxitan hitz egiten baitugu idazleak izaten duen harremanaz beste pertsona batekin, alegia, editore esaten zaion piztia txiki horrekin, zeinaren ardura den letra pila bat hartzea, behin, bitan, hirutan, lautan leitzea, kopeta belztea, pasarte bat...
Read MoreEuskal-celebrityak idazle bihurtuko diren honetan
Iragarri zuen Iratxe Retolazak eta ez genion behar adinako kasurik egin: presentzia literarioak ari gara nabarmentzen literatur testuen gainetik. Idazlearen bizipenak eta ez haren lanak. Eta behin horretan hasita, zergatik mugatu letra-juntatzaileen bizimodu aspergarrietara? Ez ote da “erakargarriagoa”, demagun, kirolariak idazle bihurtzea? Elkar aldizkariak Edurne Pasaban alpinista ekarri du azalera azken zenbakian Catorce veces ochomil lana aitzakia hartuta. Euskaraz idatzi ez duelako,...
Read MoreFukushima, Fukuyama eta Spiderman nuklearra
Fukushimako zentral nuklearrean gertatzen ari denak paradoxa polita planteatuko dio beste Fuku bati, erabat baztertuta geratua zen bere obra batek zentzu berria har baitezake katastrofeari esker. Francis Fukuyamaz ari naiz. Historiaren amaiera eta azken gizakia liburuan —zeina, bide batez, ez dudan irakurri; beraz jarraian emango ditudan azalpen guztiak irakur bitez omenka— zera iragarri zuen politologo estatubatuarrak: ideologien arteko borroka fini zela, politika eta ekonomia...
Read MoreZergatik ez ote dute pro-nuklearrek erruleta errusiarra maite?
Fukushimakoa noizbait pasako delakoan —uler bedi, telebistatik; erradiazioak hor jarraituko baitu arreta mediatikoa bestelako kontuetara urrundu eta gero ere—, batzuek oraindik nuklearren defentsa sutsuan dihardute hemen eta han. Baina Japoniako desastreak erakutsi du energia mota hori, funtsean, errusiar erruleta bezalakoa dela. Ez duzuela jokoa ezagutzen? Sei balako danborra daukan errebolberrean bala bakarra sartzen da eta beste bost zuloak hutsik utzi. Jokalari bakoitzak pistola bere...
Read More

Iruzkin berriak