Orain argi dago: literatura gaizki irakasten da
Espero dut Idurre Alonsoren doktore tesiak zeresana emango duela bulego batzuetan. Zehazki, kultur eta irakaskuntza alorretako politikak diseinatzen dituztenetan. Literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko Batxilergoan lanak askoren susmoa berretsiko baitu: gaur egungo euskal literaturaren irakaskuntzak ez duela curriculum-legearen helburu bat bera ere lortzen. Ondorio horretara iritsi da Alonso, Hegoaldean literatura irakasteko erabiltzen diren ereduak aztertu ondoren. Bi ereduk elkarri...
Read MoreGazako abenduaz zalantzarik geratzen bazen…
Kontu jakina zen joan den urteko abenduan Israelgo armadak Gazan egin zuen sarraskian zibil asko hil zirela. Baina Shovrim Shtika GKE israeldarrak argitara eman berri dituen testigantzei esker, gaia berriro ere nazioarteko albisteen agendan sartu da. Eta argi geratu da, zalantzarik geratzen bazen behintzat, eraso hura zer izan zen: Israelgo hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia. Esplika dezadan. Testigantzetan behin eta berriro errepikatu da honako ideia: soldaduek ez zuten arriskurik hartu...
Read MoreLe Clézio, ganba gutxirekin
Gaitza egiten da azken Nobel sariari buruz honela hitz egitea, batez ere batek ez duenean bere burua nik-zer-dakit-zer-tzat, baina egiari zor, J.M.G. Le Clézioren azken nobela (Ritournelle de la faim, Gallimard; gaztelaniaz La música del hambre, Tusquets) bukatu, eta ez naiz sobera kontent geratu. II. Mundu Gerraren testuinguruan kokatua, Parisko familia mauriziar baten istorioa da Le Clézioren emaitza berriena. Ethel Brun neskatxa gaztea denean hasten da istorioa, eta hiru zutabe nagusiren...
Read MoreBilardo eta itsasoa
Makulua eskuan, herrenka eta aranbeltza baino ubelago, muturra estua, odola gaizto: hala sartu da Bilardo Txartelera. Uxuala eskatu du, botila. — Baina, zer ibili zara asteburuan? — Iruñean. Neure baitarako: “hau, edade horrekin, entzierroan aterako zen eta aurten izaten ari den arriskuarekin…”. Galdetu egin diot, ea Miura batekin borrokan ibili den-edo. Ezetz. Baina ez dit esan nahi zer gertatu zaion. Beste zerbaitez hitz egitea hobe izango delakoan, Hemingway edo haren antza...
Read MoreMacaco edo altermundialismoaren zorigaitzak
1999ko Seattleko istiluekin, begietako makarrak kendu genituen askok. Bestelako mundua posiblea zela, eta hori aldarrikatzen zuten musikariak ere entzuten hasi ginen. Rage Against The Machine, Asian Dub Foundation edo, etxekoen artean, Fermin Muguruza: musikaz harago zegoen (dago!) haien mezua. Baina pasatzen dira urteak eta ikusten duzu, mezu beraren mantuz jantzita irrati komertzialek nahiago dituztela bertsio lightagoak: Macaco, kasu. Aski da Bartzelonako taldearen hitzetan bost minutuz...
Read More

Iruzkin berriak