Hezur hezearena, eta beste istripu poetiko batzuk
— Aizak, San Joan Batailatzailearen kontu hori aspaldi asmatua zegok! —esan dit lagun batek telefonoz, joan den astean hemen zintzilikatu nuen ohar batez hizketan. Eta egia da: Google-en bilaketa eginda mordoxka dira hiztripu horren adibideak. Arrazoia, ziurrenik, “LL” soinua ahoskatzeko askok daukaten arazoa, eramaten dituena “Y” esatera, eta San Joanen izena liskartzera. Dena dela, akatsak oraingoan utzi du esanahi sakonago bat, Apoaren edertasunan Koldo Izagirrek proposatzen...
Read MoreBilardo Arregi
Gutxien gutxienez, kopetan zazpi azal ditu Bilardok. Ez da ba hasi oihuka taberna guztiarentzat: – Bixarguriak pagatuko dizkik gaurko gosari guztiak! Eta pagatu behar, kuanto. Prentsan irakurri du, antza, Rikardo Arregi sarietan kazetari berriarena eman didatela. Eta batez ere, sariaren dotea zein den jakin du. Baina zerbait ulertu ez duela dio. – Berrian leitu diat zera esan huala: “Euskal kulturari kritika egitea «arrisku handiko kirola» dela”. – Bueno, ez dakit horrela esan nuen...
Read MoreSan Joan bataioa
Gaur, San Joan eguna: blog honen egilea bere burua bataiatzen ibiliko da Hernaniko kaleetan eta ez du denborarik izango hemen idazteko. Zeremoniak bere denbora eskatzen duenez, pentsatzekoa da asteari geratzen zaizkion egunetan ere ez dela inguruotatik promenatuko. PS: San Joan Bataiatzailea da Hernaiko patroia. Herriaren idiosinkrasia ezagututa, ez ote luke hobeto emango izena aldatu eta San Joan Batailatzailea jarriko bagenio? Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen lagun
Read MoreErregea eta Batasuna!
Garrasika sartu da Bilardo Txartelera. Negoziazio sekreturen baten berri izan du? Nola elkartu dira bestela Erregea eta Batasuna? Ez, lurtarragoa du begiratua zaharrak: Real Union 2. mailan izango delako etorri da hain kontentu. Uxuala? Utikan! Txanpaina atera dio bere buruari, eta niri, gosaria eztarrian dudan honi. — Ba, hirugarrena sartu zuenak nire adina du. Hernaniarrak gurasoak. Gogoan dut txikitan nolako errepasoak ematen zizkigun. — Dominguez? — Bai. — Kategoria dik mutil...
Read MoreOstiralean, txiste artistiko bat
Ireki da gortina, azaldu da Arnaldo Otegi arte galerian, eta erosi du lerro hauen ondoan dagoen koadroa. Itxi da gortina. Zertan bilakatuko da koadroa? (Benga, ez da hain zaila, azken aldian denen ahotan dabil…). Horixe! Pollock Subiranista! (Bale, bale, barkatu! Ez dut gehiago horrelakorik egingo, benetan!) Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen...
Read More

Iruzkin berriak