Hizkuntza gutxituen komunitatetako ordezkarien bisita

argia
0
Taldeko argazkia. (Arg: Dani Blanco)
Taldeko argazkia. (Arg: Dani Blanco)

Garabide elkartearekin bisitan etorri dira Argiara kultura ugaritako kideak, hala nola kitxuak, nasak, kaqchikelak, nahuatlak, maiak, mobidak, kurduak eta amazighak. Sarrera moduan Argiako esperientzia azaldu diete Pello Zubiriak, Lander Arbelaitzek eta Estitxu Eizagirrek. Mahai bueltan bukatu da bisitaldia, eta hizkuntza gutxituek paperean, webguneetan, sare sozialetan eta multimedian baliabide urriekin landu ditzaketen aukerez iritzi trukea egin dute. Amaiera Hafed Fates amazigak kontatutako ipuinak eta Marco León Siza kitxuak eginiko gogoetak jarri du. Harremana abiatuta, aurrerantzean elkarren lana elikatzeko pozez agurtu dira.

HUHEZIko ikasleak bideo honetan entzun ditzakezue. Garabide Elkarteak gonbidatuta iritsi dira Euskal Herrira, kooperazio linguistiko-identitarioa helburu dutela.  Jatorrizko Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Titulua egiten ari dira Eskoriatzako HUHEZI fakultatean. Irailaren 16an hasi ziren eta eskolak jasoko dituzte abenduaren 5a arte. Iaz batik bat Hego Amerikako hainbat hizkuntza komunitatetako ordezkariak izan ziren. Aurten gonbidatu berriak ordezkari kurdua eta amazigha dira. Garabide Elkarteak euskalgintzak hizkuntza eta identitate minorizatuen biziberritze, berreskurapen eta sendotze bideak indigena komunitateekin elkarbanatzea du helburu.

Presentación de los miembros del curso sobre estrategias de desarrollo y revitalización de lenguas e identidades originarias from Garabide on Vimeo

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA