Auzolan esperientziei buruzko atala abiatu dugu Argian

argia
0
Auzolanean berreskuratutako burdinolei buruzko artikuluak abiatuko du saila.
Auzolanean berreskuratutako burdinolei buruzko artikuluak abiatuko du saila.

Auzolana ez da gauza berria Euskal Herrian, proiektu andanak egin du aurrera herritarron elkarlanari esker. Krisi garaian, indartzen ari den alternatiba interesgarria dela ikusita, sail berria abiatu dugu Argian: Auzolan esperientziak.

Izenburu horren pean, eta datorren astetik aurrera, bi astean behin auzolanean egindako egitasmo sozial, ekonomiko nahiz beste arlotakoen berri emango dizuegu, astekarian eta webgunean. Lide Hernando (@lidehernando) eta Martin Vicioso (@martinvicioso) kazetariak arduratuko dira ekimenok azaltzeaz, Euskal Herriko txoko guztietan bildutakoak.

Webgunean argia.eus/auzolana helbidean topatu ahal izango dituzue gaiarekin lotutako erreferentzia guztiak.

Zuk ere, irakurle, auzolanean garaturiko esperientziak ezagutzen badituzu eta aintzat har ditzagun ekimen jakinen inguruko informazioa helarazi nahi badiguzu, idatzi mgarcia@argia.eus helbide elektronikora, gaia “Auzolan esperientziak” dela azalduz.

Atal berria zuen gustukoa izatea espero dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA