ARGIAren barrenak
    Hasiera » Aldizkaria » Deabruaren Abokatuari adio
    urt16 0

    Deabruaren Abokatuari adio

    Atalak: Aldizkaria

    Deabruaren abokatua

    Jean Haritschelhar izan da Deabruaren Abokatua saileko azken elkarrizketako protagonista.

    Ohartuko zineten, ARGIAren 2013ko lehen aleak esku artean erabiltzen hasi ahala, azken urteetan aldizkariari hasiera eman izan dion Deabruaren Abokatua saila desagertu dela.

    2007ko apirilaren 29an argitaratu genuen lehen aldiz –Markos Zapiaini egin genion elkarrizketa orduan (pdf)–, eta joan den abenduaren 30era bitartean 262 elkarrizketa eman ditugu bertan. Behin baino ez zuen huts egin atalak, 2011ko urriaren 30ean, ETAk jarduera armatua betiko uzteko erabaki historikoak aldizkarian “leku” egitera behartu zuenean. Oraingoan, baina, haren hutsa ez dagokio momentuko beharrari: behin-betikoa da.

    Elkarrizketa labur, bizi eta zirikatzaileak egiteko sortu genuen Deabruaren Abokatua; zuek epaituko duzue, noraino lortu dugun hala izatea. Bidea egiten hasi bezain laster konturatu ginen oso perfil zehatzeko pertsonaiak eskatzen zituela era horretako elkarrizketak. Ez zen nahikoa esateko gauza interesgarriak edukitzea; Abokatuaren doinuarekin bat etortzen ere jakin behar zen. Ahal zen heinean pertsonaia ezaguna izatea ere nahi genuen, lehen kolpean, argazkia ikuste edo izena irakurtze hutsez, irakurlea erakarriko zuena. Erronka polita, zaila ere bai batzuetan. Zorionez, oso kolaboratzaile finen esku egon da lan hori bost urte eta erdi pasa hauetan: Sustrai Colinak hasieratik bukaeraraino egin du Deabruaren Abokatuaren ibilbidea, eta bidaide izan ditu Fermin Etxegoien lehenik eta Aritz Galarraga ondoren. Eskerrik beroenak hirurei.

    Euskal Herria txikia da, eta “deabrugaiak” agortuz zihoazkigula iruditu zitzaigun halako batean. Horregatik sailari amaiera duina ematea erabaki genuen, geure buruei aukera eman gabe nola-halako betelanean hasteko. Rockero ospetsuak bezala, Deabruaren Abokatua heriotzan eder ager zedin nahi genuen. Pena pixka bat ematen du ia sei urtez lagun izandakoari adio esateak, baina erabakiaz damutuko ez garelakoan gaude. Eta agian, uste baino lehenago, bueltatuko dira elkarrizketa laburrak ARGIAra, abokatu batek eginak ez badira ere.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    ARGIAren barrenak

    Etxe barruan egositakoak plazaratzeko gunea da hau. Irakurlearekin harreman zuzena izateko beste molde bat. Gurea adierazteko, zurea jasotzeko txokoa.

    Azken bidalketak

    • ARGIA Ikastolen aldeko festekin bat
    • ARGIA eta LABORARI elkarlanean
    • Solasaldien multimedia kanala gogoetarako materiala biltzeko
    • Deabruaren Abokatuari adio
    • Webgune berriari buruzko saioa Ttan Ttakun irratian

    Iruzkin berriak

    • Kepa M. --> Solasaldien multimedia kanala gogoetarako materiala biltzeko
    • Naiara --> Sortu, sailkatu, eskaini

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012

    Atalak

    • Aldizkaria
    • Elkarlanak
    • Sailkatugabeak
    • Webgunea

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA