Gatazka batek, egoera extremo batean jartzen zaitu. Bai fisikoki eta bai mentalki. Baita etikoki ere. Honako argazki hau, Aleppoko hospital batean ateratakoa da. Hilik agertzen den gizonak ez du identitaterik. Hilik aurkitu dute kale erdian, bihotzean tiro bat zuelarik. Bertan geunden argazkilarientzako, kamara aurrean jaio dela esaten dugu, hilik jaio baino.
Medikuak:
“Atera argazkiak eta argitaratu. Horrela Europako elkarte askok laguntza bidaltzen digute gurera.”
Errebeldeen segurtasunak:
“Ez atera argazkirik. Zuek argazkiak ateratzean, Al-Assaden gobernuak jakin dezake non aterata dauden eta horren arabera hospital hau bonbardeatu, lehen gertatu zen bezala”
Errebelde batek:
“Gizonak errespetu bat merezi du, ez dakigu nor den. Bere familiari errespetua zor zaio”
Siriar kazetari batek:
“Argazkirik ateratzen ez baduzue, jendeak ez du jakingo zuen herrialdeetan hildakoak daudela Aleppon!”
Bilarrean jolasten aurkitu ditut auzoko mutilak. Bilarra erlaxatzeko modu bezala dute batzuek. Baina lehenago lokalaren jabea zenak Real Madrileko bandera bat omen zuen jarrita, Assad-i futbol talde espainiar hau gustatzen zitzaiolako. Orain aldiz auzoko mutilek dute lokala. Lehenagoko jabeak ihes egin omen zuen Assad-ek kontrolatutako eremura. Real Madrileko izara kendu eta Bartzelonakoa jarri zuten, baina orduan etorri ziren komeriak auzoko lagunen artean. Batzuk, Assad gorrotatuta ere, Real Madrilekoak izaten jarraitzen dute, hortaz bi oihalak jarrita dituzte, alde bakoitzean talde bakarra egotea adostu zuten. Argazkiak ateratzen hasi eta bakoitzak bere talde kuttunaren izararen aldean ateratzea nahi du. “Berdin du partidako bolak aldatu behar baditugu ere, garrantzitsuagoa da bakoitzak maite duen futbol taldearen sinboloa izatea atzean”, esan dit Abu Ahmed-ek. “Niri aldiz futbola ez zait axola” gehitu dit bapatean. Bera hartu dut modelo bezala berriro haserretu ez daitezen. Benetako bilar partida nork irabazi zuen ez dut oraindik jakin, Madril zaleek ala Bartzelonaren jarraitzaileek.
Aspaldian ez ditut albisteak paperean irakurtzen. Kafetxo bat hartzean begiratzen ditut egunkariak. Orain dela urte batzuk aldiz ama garraxika nuen etxean horrenbeste aldizkarirekin zer egin ez zekiela esanaz. Konturatu gabe ahaztu dut papera eta ordenagailuko pantailak ematen dizkit gertakarien nondik norakoak. Baina gaur, urte hasierak bidaiatzen harrapatu nau. Hasiera horrekin ere blog honetan estreinekoz idatzi nahi nuen eta burutazio horietan nenbilen Bilboko aeroportuan zehar Turkiako Gaziantep-era ekarriko ninduen hegazkinera bila. Denda batera sartu eta aldizkari bat erosteko prest nengoen aspaldian ez bezala.
Tristetu egin nau ordea ikusi dudanak. Newsweek, aldizkari estatubatuar aski ezagunak, bere azkeneko aldizkaria atera du paperezko formatuan. Egia esan, nire bizitza osoan ez dut sekula erosi aldizkari hau, baina guarkoak goibeldu eta beldurra ere eman dit. Nik, argazki kazetari naizen einean, paperezko formaturako saltzen ditut argazki gehienak, aldiz, formatu hori desagertzen ari denaren seinaleak aspaldidanik datorzkigu. Argazki kazetaritzaren krisia (batzuk heriotza ere iragarri diote) pairatzen dugunok beldurra genion egun honi,interneten lan bat zeure mantentzea kosta egiten baita.
Killis-eko hotel xume honetan, azken ale horri begira nagoela, bihar nora eta zertara noan ari naiz pentsatzen. Nora? Aleppora. Zertara? Argazkiak egin eta saltzera. Nori?…
Objetibotasunaz
2013-02-01 // Sailkatugabeak // Iruzkin bat

Nork du arrazoia? Zer egingo zenukete zuek?
Bota dut punttua, orain zuek erantzun!
Assad Real Madrilekoa ote?
2013-01-15 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Bilarrean jolasten aurkitu ditut auzoko mutilak. Bilarra erlaxatzeko modu bezala dute batzuek. Baina lehenago lokalaren jabea zenak Real Madrileko bandera bat omen zuen jarrita, Assad-i futbol talde espainiar hau gustatzen zitzaiolako. Orain aldiz auzoko mutilek dute lokala. Lehenagoko jabeak ihes egin omen zuen Assad-ek kontrolatutako eremura. Real Madrileko izara kendu eta Bartzelonakoa jarri zuten, baina orduan etorri ziren komeriak auzoko lagunen artean. Batzuk, Assad gorrotatuta ere, Real Madrilekoak izaten jarraitzen dute, hortaz bi oihalak jarrita dituzte, alde bakoitzean talde bakarra egotea adostu zuten. Argazkiak ateratzen hasi eta bakoitzak bere talde kuttunaren izararen aldean ateratzea nahi du. “Berdin du partidako bolak aldatu behar baditugu ere, garrantzitsuagoa da bakoitzak maite duen futbol taldearen sinboloa izatea atzean”, esan dit Abu Ahmed-ek. “Niri aldiz futbola ez zait axola” gehitu dit bapatean. Bera hartu dut modelo bezala berriro haserretu ez daitezen. Benetako bilar partida nork irabazi zuen ez dut oraindik jakin, Madril zaleek ala Bartzelonaren jarraitzaileek.
Printzipioz azkena
2013-01-02 // Sailkatugabeak // 4 iruzkin