Ander Perez
  • ARGIAra itzuli
Hasiera » Komunikazioa » Ezkertiarron frustrazioa
Abe03 4

Ezkertiarron frustrazioa

Atalak: Komunikazioa

Frustrazioa ezkertiarron berezko ezaugarria dela dirudi. Badakigu, (badakit) gurea dela proiekturik onena, justuena. Eta uste dugu inork ezinen liokeela ukorik egin, ongi ezagutuko balu. Horregatik, pentsatzen dugun guztia ongi azaldu ezin ahal izateak frustratzen gaitu. Nahiko genuke sinisten dugun hori zuzenean transmititu ahal izatea, azalik gabe, zorrorik gabe, bidean ezer galdu ez dadin. Halakorik ez dagoenez, komunikazioa behar dugu.

Aberastasunaren banaketa, justizia soziala edo klaserik gabeko jendartea, besteak beste, ia aho batez onartzen diren kontzeptuak dira. Baina onarpen unibertsal hori ez da gerora islatzen ordezkaritza politikoan, hauteskundez hauteskunde. Ez behintzat beharko lukeen proportzioan. Zergatik? Ezkerraren krisi orokorrean —bestalde, gainditzen hasia—sartu gabe, komunikazioaren praktikan topa dezakegu arazoa.

Batetik, gure proiektuaren kontakizuna egiterako momentuan, dagoeneko, mezua ez delako elementu bakarra. Azaldu nahi dugun hori kanpo faktore ezberdinek baldintzatuko dute. Hala, kontatzen duguna baino, nola kontatzen dugun da garrantzitsuena. Eta zentzu hortan, gure mezuaren hartzailearen emozio eta sentipenetan eragitea ezinbestekoa da, eskaintzen dugun proiektuaren parte senti dadin. Gure hartzaileak berarentzako proposamen baliagarri gisa ikusi behar du gure eskaintza, eta ez sektore politiko jakin baten kapritxo gisa.

Bestetik, bere proiektua azaltzeko antonimoen estrategia erabili izan du ezkerrak, gehiegi. Alegia, egungo sistemaren kritika egin gure alternatiba ezinbestekotzat jo dadin. Bide horretan, ordea, alternatiban baino kritikan sakondu dugu, eta gainera, ez gara ohartu izan kritikatzen genuen sistema horretan, orain arte, jende asko ongi bizi izan dela.

Gure proiektua ona dela erakusteko ez dugu are txarragoa den baten beharrik, konbentzimendu osoa baizik. Eta konbentzimendu horrekin eragin behar dugu gainerakoen emozioetan, gure frustrazioa, ezkertiarron frustrazioa, gainditzen hasteko.

4 Iruzkin

  1. Margarita | 2012 Abendua 10 at 4:52

    Always the same questions! S, you have the pniteace of a saint! About the way she described Max, that is how ALL cats are. They live with you, and seem to think of you as either another cat, (their roomate) or their servant. They love you, but are too cool to show it! Also, as a cat get older, it’s even more moody. Bear is still young, and probably loves to be babied. I’m sure both Kristen and Rob do a lot of that, because he’s THEIR baby!

    Erantzun
  2. eghnmcl | 2012 Abendua 10 at 13:11

    1KEKij pyfxjrgaewem

    Erantzun
  3. iukviz | 2012 Abendua 11 at 22:41

    bbWCYG , [url=http://rmpdkmsvxwfs.com/]rmpdkmsvxwfs[/url], [link=http://qbivkavyerdx.com/]qbivkavyerdx[/link], http://euyucbucpufs.com/

    Erantzun
  4. plgleen | 2012 Abendua 12 at 22:20

    swyjwO bprfcopnzbiv

    Erantzun

Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
* Bete beharreko eremuak

*

*

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

 

Ander Perez

Itsaso hondoko ilunpean da balea, inork entzun ez dezan. Hasi da konspirazioa, hasi da asanblada. Indartuta, itasoko azaleraino egin du jauzi, utopiaraino, eta garrasi egin. Bere egin du itsasoa, eta milaka kilometrora zabaldu du bere deiadarra.

Halakotxea da ere herri mugimenduen praktika. Lurretik, oinarritik abiatzen dira mundua bere egiteko, mundua aldatzeko. Eta garrasi egiten dute mundura, komunikatzen dute mundua. Besteak beste, garrasi horiek, komunikazio praktika horiek jasotzeko txokoa da blog hau. Herriaren erretorika aztertu eta plazaratzeko txokoa.

@ander_prz Twitterren

Jarraitu @ander_prz

@ander_prz(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Herria da komunikazioa
  • Irrati bat etxeko balkoian
  • Eta grabatu izan ez balitz?
  • Ezkertiarron frustrazioa

Iruzkin berriak

  • Santi Leoné --> Irrati bat etxeko balkoian
  • Ibon Meñika --> Eta grabatu izan ez balitz?
  • Ander Perez --> Eta grabatu izan ez balitz?
  • Xomorro --> Eta grabatu izan ez balitz?
  • plgleen --> Ezkertiarron frustrazioa

Artxiboak

  • Apirila 2013
  • Urtarrila 2013
  • Abendua 2012

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA