Hasiera »
Ander Perez
Itsaso hondoko ilunpean da balea, inork entzun ez dezan. Hasi da konspirazioa, hasi da asanblada. Indartuta, itasoko azaleraino egin du jauzi, utopiaraino, eta garrasi egin. Bere egin du itsasoa, eta milaka kilometrora zabaldu du bere deiadarra.
Halakotxea da ere herri mugimenduen praktika. Lurretik, oinarritik abiatzen dira mundua bere egiteko, mundua aldatzeko. Eta garrasi egiten dute mundura, komunikatzen dute mundua. Besteak beste, garrasi horiek, komunikazio praktika horiek jasotzeko txokoa da blog hau. Herriaren erretorika aztertu eta plazaratzeko txokoa.
Halakotxea da ere herri mugimenduen praktika. Lurretik, oinarritik abiatzen dira mundua bere egiteko, mundua aldatzeko. Eta garrasi egiten dute mundura, komunikatzen dute mundua. Besteak beste, garrasi horiek, komunikazio praktika horiek jasotzeko txokoa da blog hau. Herriaren erretorika aztertu eta plazaratzeko txokoa.
@ander_prz Twitterren
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Santi Leoné --> Irrati bat etxeko balkoian
- Ibon Meñika --> Eta grabatu izan ez balitz?
- Ander Perez --> Eta grabatu izan ez balitz?
- Xomorro --> Eta grabatu izan ez balitz?
- plgleen --> Ezkertiarron frustrazioa


Herria da komunikazioa
2013-04-21 // Komunikazioa // Iruzkinik ez
Antonimoen zentzuari jarraituz, nonbaiten gune aske bat eraiki behar izateak asko esaten du bertako lekuaren askatasun faltaz. Libertatea zapaldua den eremu batean altxatzen dira espazio askatuak, injustiziari erantzuteko, arnasa emateko. Zortzi gazte jardun politikoagatik espetxeratzeko agindu bortitz eta amorrantearen aurrean, herriak logika beraz, bortizkeriaz, erantzun izana ez litzateke harrigarria izanen. Baina ez da hala izan, aitzitik, kontrakoa izan da. Eta ondorioa ia deskribaezina da. (gehiago…)
Irrati bat etxeko balkoian
2013-01-29 // Komunikazioa // Iruzkin bat
Iruñeko etxeko egongelan, gurasoek apal batean gordetzen zituzten biniloen artean, bazen bat (bada), bereziki arreta erakartzen zidana. Armiarma itxurako espaziontzi baten alboan, letra gorri handietan ageri zen La guerra de los mundos (Munduen arteko gerra). Liluratzen ninduen istorioak, edo, hobeki esanda, istorio horren inguruan sortutako gertakariak: 1938ko urriaren 30ean, Orson Wellesek irrati bidez eman zuen kontakizuna, eta estralurtarrak New Jerseyn lurreratu zirela azaldu zuen. Esatariak kontakizunari emandako errealismoak, eta albistegi itxurak, kaosa zabaldu zuen Estatu Batuetako jendartean, jendeak sinistu baizuen Martetik zetorren inbasioa. Gertakizunak, zalantzarik gabe, komunikazioaren boterea erakutsi zuen. Aurten beteko dira ordutik 75 urte. (gehiago…)
Eta grabatu izan ez balitz?
2012-12-10 // Komunikazioa // 9 iruzkin
Ikusi berri dut Herrira mugimenduak pasa den larunbatean Durangon eginiko lipduba. Eta ikusgarria iruditu zait, ona. Horregatik, zalantzetan egon naiz azken egunotan buruan izandako iritzi hauek plazaratu ala ez. Baiezkoaren alde egin dut azkenean, ekimena beraren arrakastak ez baitu gehiegi aldatzen esan beharrekoa. (gehiago…)
Ezkertiarron frustrazioa
2012-12-03 // Komunikazioa // 4 iruzkin
Frustrazioa ezkertiarron berezko ezaugarria dela dirudi. Badakigu, (badakit) gurea dela proiekturik onena, justuena. Eta uste dugu inork ezinen liokeela ukorik egin, ongi ezagutuko balu. Horregatik, pentsatzen dugun guztia ongi azaldu ezin ahal izateak frustratzen gaitu. Nahiko genuke sinisten dugun hori zuzenean transmititu ahal izatea, azalik gabe, zorrorik gabe, bidean ezer galdu ez dadin. Halakorik ez dagoenez, komunikazioa behar dugu. (gehiago…)