Martxoaren 26,27 eta 28an Gipuzkoako Hernani, Oiartzun, Urnieta eta Usurbilen Atez Ateko hondakin bilketaren eta Zero Zabor asmoaren inguruan nazioarteko Jardunaldiak burutuko dira. Kataluniatik eta Italiatik etorriko dira adituak, bai udal agintariak eta bai hondakinen kudeaketan eta Zero Zabor (Net Hurbil batean azaldu berri da) kontzeptuan esperientzia duten teknikariak.
(gehiago irakurri)
Datorren asteko zenbakian, Ezker Abertzaleko kide Txelui Morenorekin egindako elkarrizketa argitaratuko dugu. Elkarrizketa ETAk Paris inguruetan jendarme bat hil aurretik egin genuen. Dena den, ondoren, Ezker Abertzaleak Dammarie-Les-Lys herrian gertatutakoari buruzko balorazioarekin bat egin duela adierazi digu.
(gehiago irakurri)
Hori erabaki dute Facua Espainiako Kontsumitzaileen Elkartean beren botoa eman duten internautek. Top mantan erostea eta Interneten musika deskargatzea, zabor kuboak botatzearekin, autoarekin haur-kotxe bat harrapatzen saiatzearekin eta giltzarekin beste baten autoa urratzearekin konparatzen ditu Espainiako Kultura Ministerioaren iragarki honek:
(gehiago irakurri)
Nafarroako Zugarramurdi inguruetan sorgin ehiza hasi zela 400 urte bete dira aurten. Urtemuga hori gogoratzeko hainbat ekitaldi egin dituzte. Duela egun batzuk Logroñon izan ziren, hiri hartan egin baitzen Inkisizioaren 1610eko autofedea 53 lagunen kontra eta horietatik 11 erre zituzten sugarretan, gehienak emakumeak. Zugarramurdin ere egun gutxi barru egingo da ekitaldi bat hori guztia gogoratzeko. (gehiago irakurri)
“Lasai, pardillokeria tipikoenetako bat da”, esan dit lankide tximaluzeak, halakoetan erakutsi ohi duen irribarre aluarekin. “Jendeak bi galtzontzilo janzten ditu hotzetik babesteko, edo bi pare galtzerdi… normala da ordenagailuan bi antibirus jarrita babestuago egongo zarela pentsatzea”. (gehiago irakurri)
Izorratu egiten dit, hori da egia: gosaltzeko eseri, Bilardo oraindik ailegatu gabe, telebistan Esperanza Aguirre hizketan eta Txarteleko kafetegiko periodiko guztiak besteren esku. Horrelako momentuetan norbaiti labana sartuko nioke bizkarrean edozein egunkari, berdin du, El Mundo, zeinahi, eskura edukitzeagatik. Ni ere, Jose A. Perez bezala, aurreneko kafearen ostean adiskidetzen naiz giza-eskubideekin.
(gehiago irakurri)
Meatze-inguruetan hazten diren landareak “sendagai” egokia izan daitezke kutsadurak jotako lurzoruentzat, EHUn aurkeztu berri den doktorego-tesi baten arabera. Metal toxikoz inguratuta bizitzea zer den ondo dakite landare horiek, eta propietate horrek bihurtzen ditu kutsadura-erauzle, Lur Epelde ikertzaile bizkaitarrak frogatu duenez. Ponte-izen aproposagorik ez zaigu bururatzen Markinan jaiotako biologo gaztearentzat. (gehiago irakurri)
Bagara prozesuaz ARGIArako egindako erreportaian, Juanjo Ansoategi eta Txaro Iraeta elkarrizketatu nituen, Fagorreko lehendakaria eta Arizmendi ikastolako zuzendaria, hurrenez hurren. Ansoategiri egin nion azken galdera, baina leku faltan ez zitzaidan paperean sartu. Honakoa zen:
Bagarako asmo ederrak hor daude, baina, batez ere Fagorren internazionalizazio prozesua aintzat hartuta, batek baino gehiagok pentsa dezake ea gizarte hau aldatzeko ez ote den etxetik hasi beharko. (gehiago irakurri)
Zer pentsatua eman dit Tu2is blogeko artikulu honek. Laburtuta, artikulugileak ironia handiz dio hedabide tradizionalak Twitter-ekin obsesionatuta daudela eta azken aldian, ez dagoela ekitaldi garrantzitsurik kazetariak Twitter bidez zer gertatzen den kontatzen ari ez direnik. Autorearen ustez, Twitterretik gertatzen ari den guztia uneoro kontatu beharrak, kazetariari ez dio lana ongi egiten uzten, ezta gogoeta egiteko denborarik ere. Galdera honekin amaitzen du artikulua:
Ba al du zentzurik profesionalik onenak telebistan ikus daitekeena fotogramaz fotograma kontatzen jartzeak?
(gehiago irakurri)
Soziolinguistika Klusterrak III. Jardunaldia egin zuen otsailaren 26an. Euskararekiko aurreiritzi, jarrera eta jokaeren inguruan aritu ginen egun osoan zehar. Ondoko lerroetan eguna hasteko antolatutako mahai-inguruaren entresaka jaso dugu. (gehiago irakurri)
Halaxe irakurtzen zen atzo El País-en edizio digitalean: "Las mejores imágenes de la catástrofe". 24 ordu beranduago kendu dute, baina Floren Aoizek harrapatu eta blogean jarri du. Gaur El País pornografia emozional bete-betean ari da, nazioarteko komunitatearen lana goratuz, gorpuei tiritak jartzea zein den ona azpimarratuz. (gehiago irakurri)
Euskara Zuzendaritza Nagusiak hausnarketa estrategikoaren aurkezpena egin du gaur. Nahiz eta bertan zehaztasun handiegirik ez duten eman, aurrera begira hartu nahi diren lerro estrategikoen txostena (PDF, 471 KB) sarean zintzilikatu dute. (gehiago irakurri)
Asmamenak asko zor dio ezusteari. Eta istripuari. Eta ezbeharrari. Ondotxo daki hori Tony Iommi gitarra-jotzaile mitiko satanikoak. Heavy Metalaren nondik norakoan batu dituen ohoreak, rockaren historian hari eta haren taldeari (Black Sabbath) egin zaizkion aitortzak ez ziratekeen, hain zuzen ere, erdiak ere izanen, gaztetan eskuin eskuko bi hatzen puntak galdu izan ez balitu; bere jardun gustukoenerako elbarritzen zuen zoritxar horri aurre egitekotan, gitarrari heltzeko modu imajinaezinak, zirenak eta ez zirenak ere, probatu izan ez balitu. (gehiago irakurri)
Blogen kanalean dauden ARGIAk sortutako edukiak Creative Commons lizentziapean daude. Lan hauek kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean heda ditzakezu, beti ere lanaren egiletza aitortzen baduzu.