Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Emarock gaua Bilbon larunbatean

Emarock Elkarteak eta Irola Irratiak rock gau berezia antolatu dute maiatzak 18rako, larunbata, Bilboko Izarbeltz Ateneoan. Afixak iragartzen duenez, 18:30ean zabalduko dituzte ateak, eta hasteko eta behin, Emarock dokumentala proiektatuko da emanaldi akustikoaz lagunduta. Zortzietatik aurrera, Humus, Gaur ez, Endemaño, Las Tuerkas eta Dj Lucy Ramone taldeek kontzertua eskainiko dute.

Herri harresia deitu dute gaur Ondarroan

2013-05-08

ARGIA

Gaur ostiralean 12:30ean Ondarroan "herri harresia" osatzeko dei egin du Urtza Alkortak. Egun Sortuko kide da eta ETArekin kolaboratzeaz akusatzen dute. Ertzaintza bere etxera bitan joan da atxilotzera, asteazken eta ostegunean, eta ez dute etxean topatu. ARGIAk jarraipena egingo du Ondarroatik.

Bilboko tratamendu biologiko-mekanikorako plantak zaborren arazoa handitzen duela dio Eguzkik

2013-03-22

Jon Torner Zabala

Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko Arraiz mendian zabaldu duen Tratamendu Mekaniko Biologikorako Plantak zaborren arazoari ez diola konponbiderik emango salatu du Eguzki taldeak. Aitzitik, arazoa handitu besterik ez duela egingo esan du.

Etxegabetzeen aurkako manifestazioa egin dute Bilbon, gizon batek bere buruaz beste egin ostean

2013-03-07

Jon Torner Zabala

Auzo elkarteek eta etxegabetzeen aurkako kolektiboek deituta, ehunka lagunek manifestazioa egin zuten atzo Bilbon. Goizean, Ibarrekolanda auzoko 50 urteko gizon batek bere buruaz beste egin zuen, ordezkari judizialak etxegabetze aginduarekin joan zitzaizkionean.

Mercadonak 25 supermerkatu ireki nahi ditu EAEn 2014tik aurrera

2013-03-05

Lide Hernando

Valentziako Mercadona saltoki kateak 2014 amaiera aldera irekiko du lehenengo supermerkatua EAEn, Eusko Jaurlaritzari iragarri dionez. Zabaldu nahi dituen 25 saltokiak non kokatuko dituen oraindik ez du esan, baina bai mila enplegu inguru sortu nahi dituela, saltoki bakoitzean 40 langile jarrita.

Gernikako arbola Lumoko haretxa zenekoa

2013-02-24

Marijo Deogracias

Gernika aldera bizitzera etorri nintzenez gero, hiru bider igoko nintzen Lumora. Gernikako arbolaren jatorrizko jabea izan zen Lumoko elizatea, harik eta 1882. urtean Gernikak bereganatu zuen arte. Lumoren gainean, ordea, ezer gutxi dakigu.
Bizkaia  |  Anboto

Ahuntzen eta Mariren erreinuan

2012-10-07

Gorka Azkarate

Hamaika bide daude Durangaldeko eta Euskal Herriko mendi miretsienetakoa den Anbotoko gailurrera iristeko. Anbotok badauka, hala ere, besteetatik bereizten duen zera bat: baldintzak egokiak direnean zailtasun ertaineko mendia izanagatik, asko dira, belaunaldien joanean, gailurretik hurbil dauden igarobide malkartsuetan zorabioak erasanda ez aurrera ez atzera geratu diren txangozaleak. Eta eguraldi traketsarekin gailurra jotzen saiatu izan den bati baino gehiagori amesgaizto bilakatuko zitzaion, zalantzarik ez, ostera mendi magalera itzultze hutsa bera ere. Anboto, izan ere, Anboto da.

Larrabetzu: Askatasuna erdigune

2012-04-05

Gotzon Barandiaran

Sestaoko ikastetxe batean izan ginen Mikel Zarateren Haurgintza minetan liburua berbagai hartuta. Lezamako idazleak liburuko iratxo narratzailearen ahotik salatzen zuen minetako batek erasan gintuen gu ere. Zelan liteke gure gazteek bizitokitik ordu erdira ere ez dauden herriak non dauden ez jakitea? Sestaoko gazte gehienak Larrabetzun egundo egon ez diren eran dute ikusi gabea larrabetzukoek Labe Garaien herria.
Multimedia

2013-04-12  |  Bizkaia

Ereagatik Matxitxakora

Gotzon Elortza (Bilbo, Bizkaia, 1923 - Getxo, Bizkaia, 2012ko ekainaren 11) Bilbon jaiotako getxoztar zinema-zuzendaria izan zen. Euskal Herriko zinemagintzaren aitzindaria; euskarazko lehen dokumentalen egilea izan zen. Lan hau 1959koa da.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys