Apirilaren 18an Lausanako Unibertsitateko (Suitza) ikerlari talde batek inurrien antolaketa sozialari buruzko artikulua argitara eman zuen Science aldizkarian.
Camponotus fellah espezieko 600 inurriri barra-kode bana jarri zieten, eta ordenagailu bidez euren mugimenduak erregistratu zituzten...
Frantziako Pasteur Institutuko eta CNRSko ikerlari talde batek artikulu bat plazaratu du Nature Immunology aldizkarian, birusek sortutako infekzioen aurrean intsektuek dituzten defentsez.
Gauza jakina da birus askok intsektuen bitartez bidaiatzen dutela, baina intsektu garraiolari...
Jaten ditugun esneki gehienak bakterioei zor dizkiegu; haiei esker bihurtzen da esnea esneki. Ezagun da, bestalde, bakterio batzuek ugalketa sexuala dutela, eta beste batzuek asexuala.
PloS One aldizkarian berriki argitara emandako artikuluaren arabera, Roquefort gaztaren sortzaile...
2010eko udan balea urdinek elikatzeko erabiltzen duten estrategiari so egin zitzaion Kaliforniako itsas ertzean, eta orain gutxi argitara eman da ikerketaren emaitza, Biology Letters webgunean.
25 eta 35 metro bitarteko luzera eta 100 eta 190 tona arteko pisua duten animalia erraldoi horiek...
Landa eremuan zein hirietan erabiltzen den glifosato herbizidak anfibioengan sor ditzakeen kalteak ikertu ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak. "Emaitzek ondorio garbiak utzi dituzte", azaldu du elkarteak: "Fabrikatzaileek gomendatua baino dosi txikiagoek ere ikertutako hamar espezieen erabateko hilkortasuna gauzatzen dute". Glifosatoa, Monsanto multinazionalak sortua, egun munduan gehien erabiltzen den herbizidetako bat da.
NASAko astrobiologia sailaren arabera, bakterio batzuk artsenikoz elikatu daiteke; orain arte fosfatoetan baino irauterik ez zutela pentsatu izan da. Aurkikuntza honek aditzera ematen du Lurretik at topa dezakegun bizia uste genuena baino anitzagoa izan daitekeela bere...
Francisco J.Ayala ::Darwin eta diseinu inteligentea
Gaiak
orrialdeak ::244
prezioa ::19€
UEUk maiatzaren 28rako antolatu du Bizi-zientzietako ikertzaile euskaldunen I. Topaketa. Hiru helburu ditu topaketak: ikertzaile euskaldunen lerro zientifikoak aurkeztea, ikerlari horien arteko harremanak sendotzea eta euskarazko ikerketa eta produkzioa bultzatzea. Biologia, osasuna eta aplikazio...
Frantziako Jeanne Calment da dakigula orain arte gehien bizi izan den gizakia: 122 urte, bost hilabete eta 14 egun. Guztiok nahiko genuke gehiago eta hobeto bizi, baina zahartzea prozesu geldiezina da, bizitzearen emaitza. Horrelaxe adierazi digu Xabier Artaetxebarria ingeniariak. 26 urteko donostiar honek CAF-Elhuyar saria irabazi berri du zahartzeari buruzko Xixareak, dortoka erraldoiak eta hidra hilezkorra artikuluarekin. Ez da lehenengo aldia, iaz Gazteen Sari Berezia irabazi baitzuen Ordenagailu bidezko diagnosia: ordenagailuak mediku? lanarekin. Bioingeniaritzan egin du doktoretza, "ingeniaritza medikuntza eta biologiako arazoak konpontzen laguntzeko" erabili nahi baitu. Medikuntzarekin zerikusia duten hainbat artikulu zientifiko ere idatzi ditu.
Darwinen jaiotzaren 200. urteurrena ospatuko da gaur mundu osoan. Baina ez dute denek ospatuko. Bere garaian ingeles biologoa jipoitu zutenek oinordeko asko dute oraindik. Eta oraindik, lehen bezala, Eboluzioaren Teoria ukatzen dute. Hori bai, kreazionista zurrunak, munduaren historia hitzez hitz Biblian ageri den berbera dela diotenak, gero eta gutxiago dira. Planeta honek 6.000 urte besterik ez duela defendatzeko adore handiegia behar da. Baina kreazionismo moderno bat badago, itxura onekoa, bere burua "zientziaz" mozorrotu nahi duena, eta Sarah Palin bezain ordezkari boteretsuak dituena nominan. Diseinu inteligentearen aldekoak dira. Jainkoak konfesatuta harrapa gaitzala.
Zelulaz zelula, ikerlari talde batek ornodun baten enbrioiaren garapena filmatu du lehen aldiz. Zebra-arrain (danio rerio) enbrioia aukeratu dute, hain zuzen, horretarako. EMBLko (Europako Biologia Molekularreko Laborategia) Philipp Keller, Annette Schmidt, Jochen Wittbrodt eta Ernst Stelzer-ek...
Iñaki Glez. Garai / Jon Umerez ::Biologiaren hiztegia
Gaiak
orrialdeak ::271
prezioa ::22€
Ehunka intsektu motak itsasoan murgildurik igarotzen du bizitzaren zati handia. Orain, John Bush eta Morris Flynn estatubatuar matematikariek intsektuek itsas azpian arnasa nola hartzen duten eta zein sakoneratan murgiltzen diren azaldu dute.
Hainbat intsektuk duten estalkiaren...
Basa-tabakoak oso teknika berezia erabiltzen du polinizatzaileak erakartzeko baina haiek landarea ez akabatzeko, berriki Alemaniako Max Planck institutuko ikerlari talde batek Science aldizkarian argitaratutako artikuluan jakinarazi duenez.
Landareek, polinizatu ahal izateko, kanpoko laguntza...
Frantziako estatuko ostrategietako ostra gazteek izugarrizko hilkortasuna dute, eta zientzialariek ez dakite ziur horren arrazoia. Orain bizpahiru aste nabaritu zuten hazitzaileek hilkortasuna oso handia zela. Ifremer institutuaren arabera, hamabi eta hemezortzi hilabete bitarteko ostra gazteen...
Sagarrek eta udareek airea gordetzeko eta zirkulatzeko sistemak dituztela jakin badakite ikerlariek, baina orain arte ez dira ongi ezagutu mekanismo horiek. Duten garrantzia begien bistakoa da, horren arabera lehenago edo beranduago usteltzen baitira.
Belgikako Leuven-eko Unibertsitate Katolikoko...
“Ez dago emakumeak ulertuko dituenik”. Agian hori izango da mundu osoko gizonezkoek gehien errepikatzen duten esaldietako bat. Horren pareko kexa, baina emakumeen artean oraingoan, hurrengoa litzateke: “Nire senarra ez da ezertaz jabetzen, sutan jartzen naizen arte”.
Gizakiaren eboluzioa erakusten duten ohiko grafikoetan -Saharako “Tumai” famosotik hasi eta Australopitekoagandik pasatuz gaur egungo Homo Sapiens Sapiensarengana iristeko urratsak markatzen dituzten horietan- gizona, arra, irudikatzen dute marrazkilariek. Adieraziko balute bezala jendakiak egin duen urrats bakoitza gizonezkoek eboluzioaren katean egindako aurrerapenen emaitza dela. Aldiz, emeak, emakumeak gizonezkoak adina garrantzia edo gehiago eduki du eboluzio horretan. Honetaz ari da Norbert Gualde mikrobiologo eta medikuak idatzitako Ce que l’Humanité doit a la femme.
Egia al da gure itsasoa egoera larrian dela? Egunetik egunera urriagoak direla itsasoko harrapaketak? Orain arte itsasoan harrapatu eta etxean jaten genituen antxoa, legatz, mero, erreboilo, bakailao, zapo eta bestelakoak hemendik hogei urtera ez ditugula merkatuan ikusiko? Aurreikusteko moduan al...
"Iruditzen zaigu sekulako hutsunea dagoela (ornogabeen alorrean). Hainbat zomorro, hainbat ornogabe izendatzeko ez dago terminorik, beste hizkuntzetan bakarrik aipatu daitezke eta horrek zailtasun latzak sortzen ditu biologia ikerketarako". (2005/03/13)
B aso naturalak eta «oihaneztatze artifizialak» aipatzen dira. Bakoitzak bere abantailak eta desabantailak izango ditu. Azken urteetan zuhaitz estaldura gehitu da, baina baso izaera galdu ote da?
Baso naturalak oso ekosistema konplexuak izaten dira, zuhaitz espezie askoz gain, sastraka eta belar...
Mutazioak normalak dira bakterioetan, baina baldintza berrietara egokitzeko ohikoa dena baino gehiago garatzen direnean antibiotikoenganako erresistentzia lor dezakete.