1982an sortu zen Tolosaldeko bertso eskola. Kike Amonarriz hizkuntzalaria izan zen sortzaileetakoa eta lehen irakasleak, berriz, Anjel Mari Peñagarikano eta Millan Telleria. Hauen ondoren irakasle aritu ziren Jexux Murua, Jokin Sorozabal eta Jexux Mari Irazu.
Bertan ikasitako askok egun bertso munduan jarraitzen dute: Felix Irazustabarrena, Joxepa Madariaga, Martin Rezabal “Olaso”, German Meabebasterretxea, Jose Antonio Sasiain, Aitor Usandizaga, Iker Alustiza, Amaia Agirre, Ibai Esoain, Xabier Sukia, Bixente Gorostidi, Alfontso Jimenez, Ibon Karrera, Xabier Nazabal, Jon Ander Esnaola, Eneritz Otamendi, Maider Otxotorena... Bistan denez, ikasle denak ez ziren Tolosakoak, eta inguruko herrien elkargune ere bazen bertso eskola.
1997an eten egin zen bertso eskola eta Tolosaldeko herri bakoitzean sortu ziren bertakoak.
© 2007 Sareko Argia