Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Haurtzaro bertso eskola - Bertso Eskolak

Herriak

Haurtzaro bertso eskola

1981-1982 ikasturtean Antton Kazabon bertsolaritza lantzen hasi zen Haurtzaro ikastolan, bere kasa. Lehen urtetik ikusi zituen bere lanaren fruituak: Eskolarteko II. Txapelketara Haurtzaroko 7 ikaslek hartu zuten parte bertso idatzietan, eta Aitor Arbelaitzek bat-bateko saioan.

1982-1983 ikasturtean, OHOko 8. mailan bertsolaritza gai bezala lantzen hasi zen. Lexoti saria jarri zuten martxan herrian eta 18 bertsolari aurkeztu ziren. III. Eskolarteko Txapelketan, berriz, Ixiar Elizondo ikaslea finalera heldu zen.

BERTSO ESKOLA MARTXAN

 

1984an bertso eskola sortu zuten. Lehen ikasleak hauek izan ziren, besteak beste: Juan Mari Lopez, Iñaki Pikabea, Jagoba Larburu, Karlos Aizpurua, Aitor Etxebeste, Aitor Arbelaitz, Asier Bergaretxe, Kerman Kortajarena eta Andutz Labandibar.

Ordutik orain arte irakasle aritutakoak dira: Antton Kazabon (80ko hamarkada), Kontxi Begiristain, Karlos Aizpurua (90eko hamarkada), Esteban Martiarena eta Arkaitz Goikoetxea.

© 2007 Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan