Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Iparraldea - Bertso Eskolak

Herriak

Iparraldea

Xanti Iparragirre Almen bertso eskolako (Leintz bailara) irakasleak Iparraldera jo behar izan zuen 1981ean. Berehala hasi zen Angelu eta Uztaritzeko ikastoletan bertsolaritza irakasten, bertako irakasle batek bazekielako Almenen aritua zela. Jexux Arzallus inguratu zitzaion, bertsotan nola irakasten zuen jakin asmoz, eta ondoren Hendaian hasi zen Arzallus bera irakasle.

Geroago garai gogorrak etorri zirela kontatzen du, GAL atzetik izan baitzuen: "lantokitik atera behar izan nuen eta hasi nintzen ikastola gehiagotan eskolak ematen, horrela niri jarraitzea gehiago kostatzen baizitzaien". 7 ikastoletan aritu zen garai hartan, batipat Lapurdi kostaldekoetan. "Gero eta txarrago zegoen egoera, eta denak utzi behar izan nituen, 1986an. Handik hamar urtera hasi nintzen berriro, tartean Xalbador ikastolan".

Anje Duhalde eta Ernest Alkat ere aritu ziren Iparraldeko lehen bertso eskoletan irakasle.

© 2007 Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan