1982. urte inguruan, Koldo Alberdi “Egileor II”.ak helduentzako ikastaroa eman zuen Aranzadi ikastolan. Bertan ikasle aritu ziren Aitor Aginagalde, Maite Aristegi, Marian Zubizarreta, Jexux Elorza eta Pello Txintxurreta, besteak beste. Talde honek bi hilero “Kalamatrika” bertsopaperak ateratzen zituen, tabernetan banatzeko. Ikasturtea bukatu zenean erabaki zuten bertsolaritza haurrekin lantzea. Horrela bada, helduen taldeak jarraitu ez bazuen ere, ikastolan hurrengo urtean bertan ekin zioten klaseak emateari. Koldo Alberdi, Aitor Aginagalde eta Jexux Elorza aritu ziren irakasle, eta geroago Koldok eta Pello Txintxurretak jarraitu zuten.
ETENA ETA BERRIRO MARTXAN JARTZEA
1992ko urrian Ainhoa Agirreazaldegik ekin zion berriro lanari, eta 3 urtez aritu zen irakasle. Gero Juan ramon Gerriko aritu zen, eta geroago Irati Agirreazaldegi.
1998ko ekainean bigarren etenaldia etorri zen, oraingoan ikasle faltagatik, zebiltzan gutxiak Arrasateko bertso eskolan biltzen baitziren.
2002an Enaitz Alustiza hasi zen irakasle, oraingoan Jardun euskara taldearen babesarekin: pedagogia irakaslearen esku geratu zen, eta kudeaketa elkartearengain.
© 2007 Sareko Argia