Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Algortako bertso eskola - Bertso Eskolak

Herriak

Algortako bertso eskola

irudia

1980an sortu zuten Getxoko bertso eskola Andoni Iriondo eta Trino Azkoitiak. Inguruko zenbait bertsozalez osatutako lagun taldea zen eta Algortako Zabala herri ikastetxean biltzen ziren elkarrekin bertsotan egiteko. Pixkanaka jendea gehitu zitzaion, euskararen aldeko jarrera indartzen joan zen heinean.

Ondoren San Nikolas ikastolara aldatu ziren, eta taldea herrira begirako konpromisoak hartzen joan zen: kalera atera, ekitaldietan kantatu... 1983an ikaslez lepo zegoen bertso eskola, eta hauetatik gehienak neskak ziren.

1985ean, berriz, beherantz egin zuen kopuruak eta hestuasunetik ateratzeko zerbait egin beharra suertatu zitzaien. Horrela bada, ikastetxeetara jo zuten: Algortako San Nikolas ikastolara lehenik, Sopelako Ander Deuna eta Leioako Gobelara gero. Joseba Santxo jarri zen irakasle eta lehen ikasleak Josu Arroyo, Pello Unzurrunzaga eta Jagoba Pereda izan ziren, besteak beste. Fredi Paya ere bigarren promoziorako sartu zen.

KALE EKINTZA MORDOA

Gaztetxoekin lanean hasi eta hurrengo lauzpabost urteetan, jarduna asko zabaldu zuen Getxoko bertso eskolak: kalera atera, ekitaldiak antolatu, txapelketetan parte hartu, irratsaioak, kultur taldeekin ekitaldiak... Bertso eskola indatzen ari zenaren seinale. Egun 20 ekitalditik gora antolatzen ditu urtero Uribe Kosta osoan, gehienak Getxon. Abra saria, AHOBI sariak...

BAZKIDE SISTEMA

1995ean legezko elkarte egin zen ALBE, Algortako Bertsolari Eskola. Eta 2001etik bazkide sistema bat du martxan, eskualdeko bertsozaleak biltzeko. ALBE elkarteko kide denak, honako onura hauek jasotzen ditu: ALBEkaria berripapera jasotzen du hilero. ALBEk antolatutako saio denak dohainik ditu. ALBEk antolatutako ekitaldietako urteko bertso onenak biltzen dituen liburua jasotzen du dohainik. Bazkideen egunera gonbidatuta dago. ALBEk antolatutako edozein jardueretan lehentasunezko tratua du.

DATA BEREZIAK

2000. urtean egin zuten hogeigarren urteurrenaren ospakizuna. Asteroko asteartea da, ordea, euren eguna: bertso eskola sortu zenetik beti bildu dira astearteetan.

© 2007 Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan