Nafarroako osasun sistema publikoak dituen arazoak salatzeko protestaldiak antolatu ditu Nafarroako Osasun Plataformak herrialde osoan. Maiatzean eta ekainean zehar, asteazkenero elkarretaratzeak egingo dituzte osasun etxeen aurrean.
EAEn “seguru aski” gizarte prestakuntzetan murrizketak izango direla azaldu du Juan María Aburto Enplegu eta Gizarte Politika sailburuak, nahiz eta ez duen zehaztu zehazki zein arlotan. Ricardo Gatzagaetxebarriak ere aste honetan aurreratu du osasunari eta hezkuntzari “zerbaitek eragin beharko” ziola.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak adierazi du botiken berrordainketa aplikatzea beste aukerarik ez duela ematen legeak. Data zehatzik eman ez duen arren, Erkorekak esan du urtea amaitu aurretik martxan jartzea espero dutela.
Eusko Jaurlaritzak dekretua onartu zuen joan den ekainean, Espainiako Gobernuak Osasun arloan hartutako hainbat neurriri kontra eginez. Hala, herritarrek botikak berriz ordaintzeko aginduari eta paperik ez duten etorkinak artatzeko debekuari uko egin zion Jaurlaritzak. Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalera eraman zuen auzia eta atzo eman zuten epaiaren berri: paperik gabekoak artatu ahalko dira, baina berrordainketari ezingo zaio uko egin EAEn.
Osakidetzaren izen ona lehenagotik zetorren eta azkeneko legealdian neurri sendoak hartu ditu mantentze aldera, Madrilen presioa hein handi batean ekidinez: finantziazioa mantenduz, botika generikoen arloan gastua gutxituz, berrordainketari muzin eginez.
– Irabazlea EAJ da. Irizpide...
Hego Euskal Herriko biztanleek pentsioetan murrizketa handiak jasateko arriskua dute Espainiako Estatuko ekonomiaren kolokak eraginda. Ignacio Escolar kazetariak bere blogean dioenez, laster iragar dezake Rajoyren gobernuak neurri garrantzitsuren bat. Bere analisia euskaratu dugu.
Eusko Jaurlaritzak berehala jarri beharko du indarrean botiken berrordainketa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Espainiako Konstituzio Auzitegiak tramitera onartu baitu Espainiako Gobernuak Jaurlaritzaren dekretuaren aurka jarritako helegitea. Jaurlaritzaren dekretua legez kontrakoa dela dio Espainiako Gobernuaren helegiteak.
Eusko Jaurlaritzatik esana bazuten ere EAEn ez direla ezarriko Espainiako Gobernuak Hezkuntza eta Osasun arloetan egin dituen murrizketak, Rajoyren Gobernuak neurriak hartuko ditu horri buelta emateko. Eusko Jaurlaritzaren erabakia legez kontrakoa dela argudiatuz helegitea aurkeztuko du Konstituzio Auzitegian, ostiral honetan beranduen, eta Auzitegiak helegitea aztertzea onartzearekin jada, berrordainketa automatikoki aplikatuko litzateke EAEn.
Botiken berrordainketa igande honetan jarriko da martxan Nafarroan, Espainiako Estatuko ia erkidego guztietan bezala. EAEn ordea ez da berrordainketarik aplikatuko. Prestaziorik gabe geratzen diren langabetuek eta pentsio ez-kontributiboa (asistentziala) jasotzen duten pentsiodunek ez dute deus ordaindu beharrik izango botikak eskuratzearen truke.
Botiken berrordainketa Hego Euskal Herrian ezartzeko urratsak ematen ari da Espainiako Gizarte Segurantza eta aste honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiei euren ogasuneko datu-baseak eskatu dizkie.
PPren Espainiako Gobernuak pauso berria eman du langile klasearen eta herri sektoreen kontra. Duela aste batzuk lan erreforma inposatu zuen, kaleratze merkeagoak eta prekarietate handiagoa ezarriz. Hezkuntzan ere, kalitatean nabarituko diren murrizketak egin ditu. Oraintsu osasungintzako...
Pentsiodunek errezetatzen zaizkien botiken %10 eta herritar aktiboek %50 ordaindu beharko dute aurrerantzean, Ana Mato Espainiako Osasun ministroak atzo jakinarazi zuen moduan. Gaur egun pentsiodunek ez dute deus ordaintzen, eta gainerako herritarrek %40 ordaintzen dute.
Tolosako espezialitate anbulatorioa eta Asuncion Klinika parez pare. Tolosaldea da eskualde-ospitalerik ez duen bakarra Gipuzkoan. Bi zentro hauek (publikoa bata, kontzertatua bestea) eskaini dute espezialitateko arreta gaur arte, baina anbulatorioa hustuz joan dira arduradunak, eta klinika indartzen. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak aurreikusten du hiru urteren buruan espezialitate denak Asuncionera pasatzea. Aldiz, anbulatorioa indartzearen eta eskualde-ospitale publiko bat jartzearen alde ari da lanean Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde plataforma.