|
EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN NAGUSIA
(2002/05/09)
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia 20 udaletan jarriko dute martxan aurten. Eudelek, Eusko Jaurlaritzarekin eta aldundiekin iaz abiatutako plan honen helburua udal eta mankomunitateetan euskara sustatzea da. Patxi Goenaga Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak atzo egindako agerraldian azaldu zuenez, 47 udaletara iristeko asmoa dute lehen fase honetan.
Albistea osatzeko: Egunkaria, Gara, Deia, Diario Vasco, El País
EUSKARAREN ALDEKO KATEARI ATXIKIMENDUAK
(2002/05/09)
Atxikimendu ugari jaso du AEK-k, Abokatu Euskaldunen Sindikatuak, EHEk, Euskal Konfederazioak eta Oinarriak taldeak antolatuta datorrren larunbatean egingo den euskararen aldeko kateak. Besteak beste, IAk, Udalbiltzak, Topaguneak, UEUk, Artez-ek eta hainbat euskara elkartek, kirolarik, idazlek eta bertsolarik egin dute protesta ekitaldian parte hartzeko deia
Albistea osatzeko: Egunkaria, Gara, Diario Vasco
AES-REN SALAKETA
(2002/05/08)
Abokatu Euskaldunen Sindikatuko (AES) ordezkariek Manuel Maria Zorrilla EAEko Auzitegi Nagusiko lehendakaria "gezurretan" dabilela salatu zuten atzo. Justizia Administrazioan euskara zaintzeko "akitzeraino egiten da lana" azaldu zuen Zorrillak, besteak beste, joan den astean. AESren ustez berriz, "oztopoak besterik ez dizkio jartzen" epaitegien euskalduntzeari.
Albistea osatzeko: Egunkaria, Gara
"EUSKARARI, ZOR ZAIONA"
(2002/05/06)
Oinarriak taldeak "Euskarari, zor zaiona" kanpaina abiatu du bigarren aldiz. Kanpaina honen helburua Nafarroako Administrazioak euskarari ukatzen dizkion aurrekontuen aurrean protesta egitea da, errenta aitorpeneko diru kopuru bat euskalgintzara desbideratuz.
Albistea osatzeko: Egunkaria, Gara
|