|
EUSKAL PRESO POLITIKOEN AGIRIA
Espainiako Gobernuak, Gerrarako Ministro duen Mayor Orejaren
bidez, euskal preso politikookin burutu duen azken maniobraren
aurrean honokoak jakinarazi nahi dizkiogu euskal gizarteari:
1.- Gure indar guztiz salatzen
dugu Espainiako Gobernuak preso politikook bere jostailu gisa
erabiltzea. Sakabanaketa politika derrotatu duen Kolektiboa,
orain txantajea, "constitucionalisten" barne-kohesio,
salerosketa eta merkadeo politikorako erabili nahia porrot eginen
duen beste azpikeria bat besterik ez da.
2.- Hala ere, preso politikook
panpin gisa Espainiako kartzeletan gora eta behera ibiltzearekin
egin duen jokaldia Kolektiboak euskal gizartearen gehiengoaren
babesarekin eskuratu duen garaipena dela: jasandako presioaren
aurrean Espainiako Gobernuak "mugitzen" den itxura
ematera behartu dugu.
3.- Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren
eskakizunak honokoak direla:
- Gure senide eta lagunei jarritako
zigorra arintzeko, sakabanaketarekin amaitu eta Euskal Herriko
kartzeletara eraman gaitzatela.
- Gure militantzia politikoak
eskatzen duen heineko tratua eman diezagutela, preso politikoen
estatusa aplikatuz.
- Kartzelak edota bestelako arrazoiek
eraginda gaixorik dauden burkideak kaleratuak izan daitezela.
- Ezarri ziguten kondenaren hiru
laurdenak beteta dituzten burkideak kaleratuak izan daitezela.
- Euskal Herriko askapen prozesuan
herritar eta militante politiko gisa parte hartzeko eskubidea
dugulako eta horren alde borrokatu eta borrokatzen garelako preso
politiko guztiak askatzea.
4.- Euskal Preso Politikoen Kolektiboa
osatzen dugunok Frantzia eta Espainiaren gerra-bahitutzat hartzen
dugula geure burua.
5.- Euskal preso politikoon eskubideen
alde egunero-egunero lanean diharduten euskal herritar orori
gure eskerrik sentikorrenak luzatu nahi dizkiegu; eta, bide batez,
dei egiten diegu euskal gizarteari oro har, eta bereziki alderdi
politiko, sindikatu eta bes-telako eragile sozialei euskal preso
politikoen eskubideak defen-datzeko ekimenak biderkatu ditzaten.
6.- Oroitarazi nahi dugu Euskal
Preso Politikoen Kolektiboko partaideok, 1996ko otsailaz geroztik
gure eskubideen aldeko etenik gabeko borrokan murgilduta jarraitzen
dugula, unean uneko protesta eta borroka moldeak erabiliz.
7.- Gogorazi nahi diogu Espainiako
Gobernuari Euskal Preso Politikoen Kolektiboak bere mintzakidetza
aspaldi izendatua due- la presoen inguruko gaiak konpontzeko.
Edozein elkarrizketarako mintzakide guztiak espetxe berean biltzea
dela gure lehen eskakizuna. Bide batez, salatu gura ditugu gure
mintzakideek alderdi politiko, sindikatu eta bestelako instituzioekin
harremanak eduki ditzaten Yuste eta Mayor Orejak ipintzen dituzten
oztopo eta debekuak. 
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak
/ 1999ko irailaren 8an |