|
LIZARRA-GARAZIKO HITZARMENA
Lizarra-Garaziko hitzarmena Lizarra-Garaziko
adierazpenak bi zati ditu. Lehenengoan, Irlandako akordioaren
ezaugarriak aztertzen dira, bake prozesua ahalbideratu zuten
faktoreen azalpena eginez. Bigarrengoan, faktore horiek Euskal
Herrian nola aplikatu proposatzen dugu sinatzaileok. Hona hemen
bere horretan 23 alderdi, sindikatu eta gizarte taldeok hitzartutako
akordioa.
Ipar Irlandako bake-akordioa
bideratu duten faktoreak
Azaroan inplikaturiko alde guztiek
haren izaera politikoa dela onartu dute eta, hortaz, haren konponketak
ere politikoa izan behar duela. Gobernu Britainiarra eta IRA
ederki jabetu ziren ez batak ez besteak ere ez zutela garaipen
militarrik lortuko, ondorioz, bi aldeek gatazka bere hartan uztekotan,
luzaro iraun zezakeela ere onartzera heldu ziren.
Gatazkaren protagonista guztiek
eginiko hausnarketari esker, enfrentamenduak elkarlanari utzi
zion tokia (elkarren gertuko baina jarrera desberdinen artekoa
hasieran, aurkakoen artekoa geroago eta etsaien artekoa, azkenean),
beti ere harreman hauetatik kanpo inor uzteko asmorik gabe.
Bertako gogoeta ugarietako batetan,
errepublikar mugimendurako garrantzitsua bezain aspaldikoan,
nabarmen daiteke, Uhartean indarrean zeuden tradizio guztiak
ulertu eta errespetatuko zituzkeen konponbidea eratu eta bultzatu
behar zela. Elkarrizketa esklusibistak egitearen edo politika
isolatzaileak aplikatzearen aldekoen erresistentzia murrizten
lagundu zuen jarrera horrek.
Harreman-sare honetatik sortutako
elkarrizketa eta distentsiozko giroak pixkanaka protagonismoa
eta lehentasuna eskuratu zuen, ordura arte indarkeriaren erabilerak
eta politika isolatzaileak izandakoaren kaltetan. Bi aldeetatik
distentsio-keinuak eman ziren, elkarrizketan hasteko aurretiazko
baldintzarik ezarri gabe.
Irlandako herritarrei autodeterminazio
eskubidea aitortzeak demokrazian sakontzea ondorioztatu du, bai
edukiari dagokionez - burujabetzarako formula berriak sortuz
- bai metodoari dagokionez ere - azken hitza herritarrei emanez-.
Bake akordioaren bitan diren bereizgarri politiko hauek, negoziazioa,
inor garaitzeko asmorik gabe, gatazka gainditzeko borondatean
oinarritzen direla erakusten dute, uhartean indarrean dauden
tradizio guztiak onartuz eta egitasmo politikoak izan dezaketen
gauzatzeari begira, maila berean ezarriz, gehiengoaren sostengu
demokratikoaz gain, beste mugarik gabe.
Nazioarteko mailako hainbat faktore
agertzeak paper aipagarria izan zuen: Arazoaren konponbidean
EEBBetako Gobernuak eta Presidenteak apustua sendo egin eta zuzenean
parte hartu izana, Europar Batasuneko hainbat erakundek eginiko
harrera ona (honen adierazle, agindu diren laguntza ekonomiko
eskergak), prozesu osoan zehar Hego Afrikako Gobernuak eta Presidenteak
agerturiko sostengu politikoa eta eskainitako aholkularitza.
Euskal Herrirako balizko aplikazioa
Irlandako bake-prozesu eta akordioaren
ezaugarriak kontutan izaki, Euskal Herriak nozitzen duen gatazkak
ere konponbidea izan dezakeelakoan gara, beti ere jarraian aipatzen
diren jokamoldeak errespetatzen diren neurrian.
IDENTIFIKAZIOA
Euskal-gatazka izenarekin ezagutzen
duguna, jatorri eta izaera politikoa duen gatazka historikoa
da, bertan estatu espainiarra eta frantsesa inplikatuta daudelarik.
Beraz konponketak ere derrigorrez politikoa izan beharko du.
Gatazkaren sorrera eta mantentzeari buruzko ulermoldeak desberdinak
izanik, berau lurraldetasuna, erabaki subjektua eta burujabetza
politikoan adierazten denez, aipaturikoak konpondu beharreko
oinarrizko arazo gisa aurkezten zaizkigu.
METODOA
Elkarrizketa eta negoziazio prozesu
irekiaren bitartez bakarrik gorpuztu daiteke konponketa politikoa,
inplikaturik dauden eragileak baztertu gabe eta euskal gizarte
osoaren esku hartzearekin.
PROZESUA
Hasierako fasea
Elkarrizketa prozesua eta negoziazioa, inplikaturiko eragileen
arteko harreman eta elkarrizketa bitartez eman daiteke, elkarrizketa
prozesua gauzatu dadin, inplikaturik dauden eragileentzako gaindiezinak
suertatu daitezkeen aurrebaldintzarik ezarri gabe.
Erabaki-fasea
Bere baitan arazoaren zergatiak aztertzeko nahia eta konpromisoa
daraman negoziazio eta konponketa-prozesua, gatazkari lotuta
azaltzen diren indarkeriaz adierazpenik gabe gauzatuko litzateke.
NEGOZIAZIOAREN IZAERA
Negoziazioak osotasunezko izan
behar du, hau da, arazoa osatzen duten eta bere ondorio diren
kontu guztiak aztertuz eta erantzunak emanez. Ez daude agenda
mugadunik. Honela, beraz, negoziazioa ez da hartu behar irabazi
partikularren prozesu modura, arazoaren konponbide gisa baizik.
KONPONBIDEAREN GILTZARRIAK
Esandakoak, konponbidea erabakitzeko
negoziazioak bere baitan ez dituela berariazko inposaketarik
izango suposatzen du, eusakl gizartearen aniztasuna errespetatu
behar duela, proiektu guztiak erdiesteko baldintza berdinetan
kokatzen direla, Euskal Herrian demokrazia sakondu behar dela
- hau da, Euskal Herriaren etorkizuna nolakoa izango den euskal
herritarrek beren hitzaren bitartez adierazi behar dutela - eta
inplikaturik dauden estatuek erabaki hori errespetatu behar dutela.
Euskal Herriak hitza eta erabakia izan behar ditu.
ONDORIOZKO ESKENATOKIA
Konponbide-erabakiak ez du eskenatoki
itxi eta behin betikorik edukiko. Alderantziz, berari esker,
euskal herritarren tradizioari eta subirautza-asmoei aukera berriak
kokatzeko moduko toki zabalak eratzea erraztuko da.
Euskal Herria, 1998ko Irailaren
12a
Akordioaren sinatzaileak
Egun, (gaur egun arte) agente
sozial hauek sinatu dute akordioa:
Alderdi politikoak:
Abertzaleen Batasuna
Batzarre
EAJ-PNV
Eusko Alkartasuna
Herri Batasuna
Iniciativa Ciudadana Vasca
Izquierda Unida-Ezker Batua (2000ko Urtarrilaren 26an Izquierda
Unida-Ezker Batuak Lizarra-Garaziko akordoitik kanpo gelditzea
erabakitzen du).
Partido Carlista-EKA
Zutik
Begirale bezala: Ipar Euskal
Herriko Berdeak
Sindikatuak:
EHNE
ELA
ESK-CUIS
Euskal Laborarien Batzarra
Ezker Sindikala
Hiru
LAB
STEE-EILAS
Begirale bezala: CFDT
Herri mugimenduak:
Amnistiaren aldeko batzordea-
Gestoras Pro Amnistía
Anai Artea
Autodeterminazioaren Biltzarrak
Bakea orain
CAR/Ahaideak
Comité de défense de droits de l´homme en
Pays Basque
Egizan
Elkarri
EPSK/Gureak
Gazteriak
Gernika Batzordea
Gogoa
Gurasoak
Hautetsi Abertzaleen Elkartea
Herria 2000 Eliza
Herriarekin
Jarrai
Presoen Aldeko Koordinaketa
Senideak
Sostengu Komiteak
UDA-Treviño |