|
HITZARMEN NAZIONALA Euskal Herrian, 1998ko abuztua [Sarrera ] [Proposamen Politikoa][Hitzarmenerko Zutabeak] [Euskara] [Irakaskuntza] [Kultura] [Sozioekonomia] [Lurraldearen Antolamendua] [Botere Judiziala][ Kirola ]
8,1.- EGUNGO MARKO JURIDIKOAREN MUGAK Lurraldea ez da eszenatoki hutsa, non eragile publikoek zein pribatuek beren jarduketak garatzen dituzten, aitzitik, errealitatea da. Izan ere, errealitate horren morfologian faktore politiko-administratibo, ekonomiko, urbanistiko, sozial eta kulturalek parte hartzen dute. Osagai independenteen multzoak eratutako errealitatea da lurraldea. Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendua nazio eraikuntza garatzeko dugun gaitasun politikoaren adierazpen eremu da, biztanleen bizi baldintzak eta kalitatea hobetzeko. Hobekuntza hori gure baliabideen arrazoizko administrazio solidarioaren bidez eta lurraldearen egituraketa orekatu eta errespetagarriaren bidez egin behar da. Horretarako, lurraldearekiko begirunea duten erabilerak sailkatu behar dira, azpiegiturak sortu eta hobetu eta gure berezko ekonomi jarduerak defendatu. Lurraldearen Antolamendua ezinbestekoa da Euskal Herriko etorkizun orekatu eta kohesionatua diseinatzeko. Euskal Herriko barne egituraketa eta kohesio orekatuak bide-sare orekatua eskatzen du; gure herriko txoko guztiek behar bezalako komunikazio bideak behar dituzte eta baldintza hori ezinbestekoa da Lurraldearen Oreka lortzeko. Jakina denez, behar bezalako komunikazio-bideak izateak bakarrik ez du eskualdearen etorkizuna bermatzen, baina oinarriak jartzen ditu ekintza sozio-ekonomiko osagarrietarako. Herri baten egituraketa ez da herri horrentzako nazioarteko arfatzen definizioa; aitzitik, herri, eskualde eta herrialdeen arteko harremanen konponbide eta definizioan oinarritu behar da. Gaurko eskumen markoak Lurralde Antolamenduaren politika eragozten du, hiri, ekonomia, gizarte, kultura, ingurugiro eta erakundeen dimentsio-aniztasunaren aldetik. Gure lurraldearen antolamendu eta defentsari dagokionez, Euskal Herriaren nazio eta gizarte eraikuntzarako, ezinbestekoa da burujabetasunean oinarritutako eskumen eta ahalmenak lortzea. Bai Baskongadetako Estatutuak, bai Nafarroako Amejoramenduak, Lurralde-Antolamenduari dagokionez eskumen esklusiboak aintzatesten dituzte biek. Zehazkiago, 10. artikuluaren 3. azpiatalean eta 44.aren 1. azpiatalean, horrelaxe jasotzen dute. Baina Konstituzioaren barruan egiten den Autonomien Estatuaren egituraketa instituzionalak, eskumen hauek azpiatal gisa erlatibizatzen ditu. Marko instituzionala horrela egituratzeak, hirigintzaren eta etxebizitzaren eskumenen banaketan eragina izateaz gain, funtsean, ekonomiaren eta lurraldearen markoan eragiten du. Alderdi hauek guztiak, Lurralde-Antolamenduaren oinarri dira. Hala, bada, bai Konstituzioaren 149. artikuluak, bai Estatutuek, argi uzten dute Estatu Espainiarraren organu zentralen menpe gorde behar direla ekonomiaren zuzendaritza orokorrerako gaitasunak eta beraz, produkzio-sektore bakoitzarenak. Ondorioz, jarduera ekonomiko orokorreko zuzendaritzaren eskumenaren barruan, sektore jakinetako ordenamenduaren ildo zuzentzaileak eta irizpide globalak finkatzen dituzten Arau estatalak ere sartzen dira, baita, sektore bakoitzaren ordenamenduaren barruan proposatutako helburuetara heltzeko beharrezko diren neurri zehatzetara egokituriko ekintzen aurrikuspena ere (Ikus 1988ko Uztailaren 20ko Auzitegi Konstituzionalaren Epaia). Hala ere, ez da eskumen honen mugapena osoki adierazten 149.1.11. eta 13. artikuluetan ( kredituaren ordenamendurako oinarriak eta jarduera ekonomikoaren planifikazioarako koordinazioa eta oinarriak). Izan ere, Estatu Espainiarrak Lurralde Antolaketaren esparruan "interes orokortzat" hartzen duen guztia hots, defentsa, portu eta aireportuak, herri-lanak, baliabide hidraulikoak, itsas-arrantza, meatzaritza, energia, etab. Estatu espainiarraren ahalmenean finkatua geratzgn baita. Eskumen-eza legeria arazoa larria bada ere, egoera honek bere muga jotzen du Estatu Espainiarrak gure lurraldean eragina duten egitamu nahiz azterketak planteiatzen dituenean, informazioa ere ematen ez zaigularik. Adibidez, Estatu Espainiarra (MOPU) eta Estatu Frantziarra (DATAR), 85. urtetik hona, pirinear lurraldearen Antolamendu-Egitamua prestatzen ari dira elkarrekin. Egitamu horrek bete betean eragiten die Gipuzkoa, Araba, eta Nafarroari eta hainbat alde landu dute, hala dagoeneko era sektorialeko azterketak: garraio-azpiegiturak, nazioarteko ibilbideak, oinarrizko bide sarea, baliabide hidrauliko eta energetikoak, natura-guneak, kultur-ondarea, turismoa eta garapena, aspektu sozioekonomikoak, nola izaera integralago duten beste batzuk ere, Gune Pilotoak diren lurraldeak erabakitzea, Eta orain arte, ez da publikoki agertarazi instituzio baskongadoek eta nafarrek ezer iritzi dutenik honetaz, frantsesek eta espainiarrek, Euskal Herriko zati garrantzitsu baten gain lurralde-antolamenduzko politikak erabakitzen dituzten bitartean. Aipatutako Konstituzioaren 38. artikulua enpresa-askatasunari dagokiona da. hots, sistema kapitalistaren defentsa eta baiespena. Eredu kapitalistaren onespen eta aldarrikapen hauek (inguruko Estatu kapitalisten konstituzio-testuetan jaso ez den bezalako defentsa nabaria, nahiz errespetatu eta babestua izan) legegileak eta juristak estu eta larri zur eta lur jartzeko modukoak dira. Bestalde, jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren koordinazioa eta oinarriak Estatuaren eskumen esklusiboa dira, behin eta berriro aipaturiko konstituzioko 149.1.13 artikuluan finkatzen denaren arabera; horrela, Komunitate Autonomoei uzten zaie (berauen lurraldeetan) garapen ekonomikoaren sustaketa, Estatuaren politika ekonomikoak adieraziriko helburuen barnean. Beste hainbat gaitan bezalaxe, berriro ere atzematen da metropoliak markaturikoen berdinak ez diren ekimenak eta politikak gauzatzeko beharrezko diren gutxieneko lanabesak ukatu egiten dituela Espainiako 1978ko Konstituzioak. Espainiako Konstituzioko 149.1.23 artikuluak Estatuaren eskumena esklusibotzat hartzen du Ingurunearen babesari buruzko oinarrizko legislazioa, Komunitate Autonomoek babeserako arau gehigarriak finkatzeko duten ahalduntza baztertu gabe. Baskongadetako arau estatutarioak, bertako 11.1.a) artikuluan, CAVaren eskumena "Ingurune eta Ekologia gaietan, Estatuaren oinarrizko legislazioaren garapen legislatiboa eta exekuzioa" dela aldarrikatzen du, lurralde horren barnean. Eta izari bera du Nafarroan, Amejoramiento Foral izeneko testu estatutarioko 57.c ) artikuluan finkatutakoa kontutan izanik. Euskal itsasertzari dagozkion Estatuaren lurralde-uretan industri hondakin kutsatzaileak botatzeari dagozkiola, CAVren eskumena argi eta garbi dago: Estatuaren Arautegi eta Legea aplikatzea. Eta kitto, azkeneko honetan bezalaxe, beste kasu askotan -1978ko Konstituzio haren arabera, bai eskumen legislatiboa, baita exekutiboa ere, Estatuaren esku baitago, adibidez: baliapide hidraulikoak, itsas arrantza, interes orokorreko portu eta aireportuak, etab. Meatzaritza eta energiari buruzko oinarriak Estatuaren eskumenekoak dira, Komunitate Autonomoei arauak betetzeko ekimena utzirik. Horri zera erantsiko zaio, alegia, 132.2 artikuluak aldarrikatzen duenez, Estatuaren jabetza publikoko ondasunak dira -besteak beste- eskualde ekonomiko eta plataforma kontinentaleko baliapide naturalak. Ahalduntza hauek Estatuaren esku daudela, Baskongadetako agintariek ezer gutxi egin dezakete gasaren ustiapena bezalako ihardueretan. Mendi gaiari gagozkiola, Estatuak bereganatu du oinarrizko legeria. Horrez gain, baso-masak Komunitate Autonomo baten mugak gainditzen baditu, Estatuak berak hartuko du ardura exekutiboa eta gestiokoa. Ur kontinentalak: Estatuarena dugu edonolako baliapide hidraulikoetan legislatzeko, agintzeko eta gauzatzeko eskumen bakarra. 149.1.23 artikuluko eskumen banaketa honela bukatzen da: "... babes neurri osagarriak finkatzeko Komunitate Autonomoek dituzten ahalduntzak baztertu gabe". Erdietsia ez den gutxieneko maila estatala lortu bitartean, Komunitate Autonomo zenbaitek ingurunearen babeserako neurri zorrotzagoak finkatzea eragozten duen Komunitate Autonomo guztien arteko elkartasuna, esate baterako, edo eta espainol guztien berdintasuna beren eskubideen jardueran nahiz Estatuaren interes orokorrena bezalako " funtsezko printzipio konstituzionalean" uztarpean dauden eskumenak dira guzti horiek. Noski baino noskiago, industria baten kokapena edo produkzio lerro baten antolapena erabakitzeko eskumenik ez du izango (ez Komunitate Autonomoak ez eta Erakunde Lokalek ere), enpresa askatasuna bezalako eskubide babestuan interbenitzea bailitzateke hori. 8,2.- HITZARMEN NAZIONALERAKO PROPOSAMENA a) Euskal Herriko lurraldean
ekonomi jardueraren eta natur baliabideen plangintza orokorra
definitu eta betearazteko ahalmena, kontuan harturik beste nazionalitate
edo estatuekiko hitzarmenak eta koordinazioa. |