|
HITZARMEN
NAZIONALA Euskal Herrian, 1998ko abuztua 7.- ARLO SOZIOEKONOMIKOA 7,1.- EGUNGO MARKO JURIDIKOAREN MUGAK.- Gaur egungo eremu juridiko-politikoak Hego Euskal Herriko ahalmen ekonomikoa mugatzen du. Konstituzioak eraikitako autonomi ereduan ez dago maniobra-tarterik zentralismo estatalak bideratutakotik desberdinduko den politika ekonomikoa garatzeko. Euskal Ekonomiak paper marjinala betetzen jarraitzen du. Instantzia estataletan eta supraestataletan hartutako erabakiekiko menpekotasuna izugarria da, erreakzionatzeko marjinarik gabe eta euskal gizartearen gehiengoaren ahotsa gauzatzeko ahalmenik gabe. Azken 20 urte hauetan Euskal Herriko gizarteak eta ekonomiak izandako bilakaera, nazioarteko ekonomi egoeraren barruan beti ere, estatu espainiar eta frantziarrarekiko duen menpekotasun politikoaren ondorioa da.. Hegoaldeak, gainera, Autonomi Estatutuak eta Nafarroako Amejoramenduak ezarritako baldintzapenak ditu. Horietan ageri gelditzen da Autonomien Estatuaren egungo diseinua zein den: administrazioa deszentralizatua duen Estatu baterakorra. Bi estaturen artean eta zenbait administrazio elkarteren artean banatuta dagoenez, ezinezko gertatzen da nazio izatetik datozkion beharren araberako ekonomi politika egitea. Indartu egiten da (nola Frantziarekiko hala Espainiarekiko) duen periferikotasuna, ahalmenik ez du eta, bere beharrei erantzungo dien ekonomi, lurralde- eta gizarte-politika diseinatzeko oinarrizko tresnak ezartzeko. Sartuta dagoen Estatugn zentralismoari
zor zaio krisi eta aldaketa garaian ekonomiaren desegituraketa
azkarragotzea; Euskal Herriko ekonomiaren egitura gero eta ahulagoa,
menpekoagoa eta sakabanatuagoa da; gizarteko desberdintasunak
areagotu egin dira; bazterketa eta pobreziarik gorriena jasaten
ari direnen alboan, aberatsagoak direnak ere badaude. Euskal Herriko Sektore Publikoa (Hegoaldean) honakook osatzen dute: Nafarroako eta Baskongadaseko bi autonomi gobernuek, hiru Foru diputazioek, udalek, Administrazioko eta Merkataritzako Erakunde Publikoek eta enpresa publikogk. Espainiako Sektore Publikoaren zati bat ere Euskal Herrian kokatuta dago, bertan ditu Estatuko Administrazioko enpresa publikoak eta ordezkaritzak. Eskuduntzen banaketara gatozelarik, Autonomi Estatutua, Ekonomi Ituna eta Ekonomi Hitzarmena onartu ostean ezarritako zerga-sistema da Nafarroak eta Baskongadek Estatu espainiarrean duten ekonomi berezitasunik nagusiena. Horrek ez du esan nahi beren zerga-sistema dutenik, arau nagusienak Madriletik datoz eta, baizik, bi elkarteek bil ditzaketela zerga gehienak (itundutakoak) eta gero Estatuko administrazioarekin "kontuak egin" (kupoaren bidez). Zerga-alorreko politikan duen berezitasun hau kenduta, esan daiteke ekonomi politikarik gehienak Madrilen eskuetan daudela: ekonomi politika orokorra, moneta-politika, finantza-politika, baita industri politikaren oinarriak ere. Eginda zeuden zenbait transferentzia ere (nekazaritzan, abeltzaintzan, arrantzan e.a.) indarrik gabe utzi dituzte Estatuko arauek, Europar Batasunean sartu ondoren. Estatua da bertako aurrekontu-politikaren jabe bakarra. Atzerriko inbertsioek eta Europako fondoek zertara joan behar duten erabakitzerakoan ere badu zeresanik. Beste horrenbeste gertatzen da kanpo-merkataritzari buruzkoetan ere, euskal ekonomian, hain irekia izanik, halako eragina duen arlo horretan. Aurrerapenik ez da izan, bestalde, Gizarte-Segurantza, INEM edo eta Finantza Institutoa bezalako gai garrantzitsuetan. Estatuak dauka Euskal Herriaren etorkizunerako oinarrizkoak diren industri eta azpiegituren kontrola: untzigintza, aireportuak, portuak, RENFE, posta..e.a. Konstituzioak, ekonomi arloan nolabaiteko garrantzia duten erabakiak hartzea nori dagokion garbi uzten badu hasiera batean, Konstituzioa onetsi ondorengo gertakarien garapenak, eta Estatua eta Komunitate Autonomoen artean azalduriko eskumen-gatazketan bitartekotza burutzerakoan Auzitegi Konstivuzionalak emandako epaien norabideak, administrazio zentrala eta autonomien arteko harreman benetan hierarkizatua eta menpekoa ezartzen duen Estatu eredu baten aurrean aurkitzen garela adierazten dute. Konstituzioaren 2. artikuluak Espainiar Nazioaren Batasun zatiezina aldarrikatzen du. Gero, aurrera jarraituz, beste artikulu batzuek Estatuaren eskumena finkatzen dute. Besteak beste, 131.1 artikuluak jarduera ekonomikoaren planifikazio orokorra Estatuaren esku uzten du. 128. artikuluak, berriz, Estatuko edozein eratako aberastasun guztiak, jabegoa edozein izanda ere, interes orokorraren menpe gelditzen direla dio. 139.1 artikuluak adierazten digu espainol guztiek eskubide eta obligazio berdinak dituztela Estatuko edozein lurraldetan. 139.2 artikuluak Estatu espainol osoan zehar pertsonen eta ondasunen zirkulazioa bermatzen du. 138.2 artikuluak dio ezein Autonomi Estatutuk ezingo duela sortu inongo pribilegio sozial edo ekonomikorik. Eta 149.1.10 artikuluak Estatuari ematen dio eskumen esklusiboa aduana eta arantzel-erregimenean eta Kanpo-merkataritzari dagokion guztian erabakitzeko. Dudarik gabe, Konstituzioaren artikuluen banaketak, berdintasun ekonomikoaren izenean, erabaki-ahalmena edo eskumen-boterea Administrazio Zentralean kokatzen du. Botere estatalekiko "botere autonomikoen" menpekotasuna, ekonomia mailan, lege-ordenamenduak ahalbideratzen dituen eskumenen bidez definiturik dator argitasun osoz bere funtsezko alderdietan. 7,1,1.- Ekonomi plangintza.- Ekonomi Plang)ntza Estatuaren eskumen esklusibotzat zehazten da espezifikoki Konstituzioaren 149.13 artikuluan. Gero, aipatutako 130.1 artikuluak VII. tituluaren barruan (Ekonomia eta Hazienda), Estatuari ematen dio ekonomi jarduera orokorra planifikatzeko posibilitatea. Baskongadetako Estatutuan eta Foru Amejoramenduan eskumen hau 10.25 artikuluan jasotzen da lehenengo kasuan, eta 56.1a artikuluan bigarrenean. Biak jartzen dira Konstituzio-arauaren menpe; "ekonomiaren ordenazio orokorraren" menpean Baskongadetako Estatutuaren kasuan eta "ekonomi jardueraren ordenazio eta oinarrien" menpean Foru Amejoramenduaren kasuan. 7,1,2.- Politika fiskala.- Herrialde baskongatuek eta Nafarroak Estatu espainolarekin dituzten finantza-harremanak Espainiako Konstituzioak adierazitako parametroetan xedatzen dira, Konstituzio horretan Euskal Herriari zor zaizkion eskubideak aitortzen ez badira ere. Dokumentu horretan Euskal Foruei buruz egiten den aipamenak, foralitate-irudia babestu nahi den arren, kate motzean lotuta uzten du dena, argi eta garbi, funtsez ordenamendu espainoletik biziki urrun ez dadin. Irudiagatiko kezka hori nabarmen agertzen da itundutako zergak xedatzen dituzten Kontzertuan eta Hitzarmenean. Foralitate-irudia babesteko ahaleginen agerpena dira itundutako zergak. Zerga espainol batzuen gestioa eta arauak emateko nolabaiteko eskuduntza batzuk Herrialde Baskongatuen esku utzi badira ere, eskuduntza horiek etengabeko oreka ez-egonkorrean daude, hainbat harmonizazio-arau, kontzeptu amankomun, atxikipen eta bestelako errespetatu behar baitira. Zerga zenbaiten lagapenak ez du osatzen zerga-sistema bat, are eta gutxiago ordenamendu espainolak utzi dituen moduan. Beste alde batetik, zergetatik gehientsuenak diputazioek gestionatzen dituztenez, Estatuak sarreretatik parte bat ez du jasotzen eta, honenbestez, diputazioek bildutako guztiaren zati bat Estatuari itzuli behar diote ostera, honek oraindik Nafarroan eta Baskongatuetan ematen dituen zerbitzuengatik (Goardia Zibila, Polizia, Armada, Erret Etxea, enbaxadak, azpiegiturak, e.a.). Itzulkin hau kupoa da: Estatu espainolarekiko finantza-harremanetan dugun menpekotasunezko egoeraren adierazlea, alegia. 7,1,3.- Moneta-politika.- Espainol Konstituzioak 149.11 artikuluan Estatuaren eskumen exklusibotzat ezartzen ditu Dirugintza, dibisak, diru aldaketa eta bihurgarritasunak; kreditu, banku eta Asegurantza eraketen oinarriak. Estatutuak eta Foru Amejoramenduak, 10.26 eta 11.2 a) artikuluetan Estatutuaren kasuan eta 56.1.e) eta f) artikuluan Amejoramenduaren kasuan, eskumen estatalen esklusibotasuna berresten dute. Ez dago dudarik, beraz, Moneta-Politikaren gaian, Aurrezki Kutxei dagokiena barne, eskumenak nori dagozkion ikusteko. Kreditu pribatuzko entitate, banka eta Kreditu Ofizialeko entitateena bezalako alor garrantzitsu batean, instituzio autonomikoek ez dute esatekorik ezer, Estatu mailan hartzen diren erabakiei men egite hutsetik harantzago. Gero ere, EBko Batasun Ekonomiko eta Monetarioen eraginez, Estatu espainolaren esku zeuden zenbait gaitasun Europar Banku Zentralera eta Banku Zentralen Sistema Europarrera igarako dira. Hain zuzen ere, Maastrichteko Itunaren 108. artikuluak dioenez, Estatu espainoleko arautegia, Espainiako Banku Zentralaren estatutuak barne, bat etorri beharko baitu Itun honekin eta Banku Zentralen Sistema Europarreko estatutuekin.. 7,1,4.- Lan-harremanak.- Bere 149. artikuluan, 1.7 atalean, 1978ko Konstituzio espainiarrak Estatuaren eskumen esklusibotzat ezartzen du lan-legegintzari dagokion oro, beronen arlo material osoan, hau da, bai legeak, bai erreglamenduzko arauak jaulkitzeko ahalmen erabatekoa. Hego Euskal Herriko bi autonomiek, gaur egun, Estatuko legeria etetzeko eskumena besterik ez dute, hark transferi diezazkiekeen zerbitzuetan. Konstituzioaren ondotik, Administrazio zentralak burutiko Lan Zuzenbidearen garapenak norabide nagusi bat dauka: "Alde desberdinen arteko joko libreari" gero eta garrantzi handiagoa ematea. Hau da, enpresari eta langileen arteko indar-erlazioa gero eta indar handiagoa hartuz joango da. Beraz, lan-legeak langilearentzat izan duten babes izaera galduz doaz, neurri batean noski. Funtsezko legeek, lanaren arloan, -Langileen Estatutua (1980), Enpleguaren Oinarrizko Legea (1980) eta ondorengo erreformak eta garapenak- Lan-Harremanetarako Euskal Esparrua sortzeko edozein aukera zapuztu egiten dute. Gero, Nafarroako eta Baskongadetako Komunitate Autonomoetako administrazioek arautegi estatalaren aplikaziorako ebazpenak eman ditzakete baina ez dago inolako eskumenik garrantzizko gai bakar bati buruz ere araurik emateko. Gainera, Gobernu Zentralak berarentzat gordetzen jarraitzen du, baita ere, enplegu eta langabezi-laguntzena bezalako funtsezko gaien kudeaketa eta administrazioa (INEMek gestionaturikoak dira). 7,1,5.- Nazioarteko harremanak.- Nazioarteko harremanak espainiar Konstituzioaren 93.tik 96.ra arteko artikuluetan araupetzen dira espezifikoki eta, aldi berean, 149.1.3 artikuluan, Estatuaren eskumen esklusiboa direla aipatzen da. Baskongadetako Estatutuan eta Foru Amejoramenduan ez da Komunitate Autonomoen partehartzeari buruzko araurik ezartzen. Ildo honetatik, zera dio Baskongadetako Estatutuaren 20.5 artikuluak: "Akordioak eta komenioak, berebat aduanetako lege-proiektuak elaboratzeko garaian, Euskal Herriarentzat interes berezia badute, Euskal Gobernuari guztiorren berri emango zaio". Foru Amejoramenduan, berriz, ez da informazioaren premisa hori ere ezartzen. Honako hau besterik ez da aipatzen 58.2 artikuluan: "Foru Komunitateari dagokio Nafarroako eskuduntzen barruan dauden gaiak ukitzen dituzten nazioarteko Itunak eta Hitzarmenak nafar lurraldearen barnean indarrean jartzea. Ez dago azpimarratu beharrik Europar Batasunean sartzeak euskal ekonomiarentzat hartu duen garrantzia. Aurreztiako kontsultarik gabe, Atxekimendu Itunaren lantze-prozesuan partehartu gabe, EBn hasteko ihardupideak indar osoa eman dio agindu Konstituzionalari: nazioarteko ordezkaritza bakarra estatala da. Luze hitz egin da Estatuaren eskumen-galtzeari buruz, eskumenak EBrenak izatera igaroko direlakoan. Dudarik gabe, erakunde komunitarioari emandako eskumenak galtzen ditu Estatuak, baina baldintza jakin batzuen pean gertatzen da hori, hala nola: negoziaketa bidetik, non subjektu politikoa Estatua den, erabaki-organoetan eskubide osoz partehartuz izan ere. Estatu Espainiarren kasuan, Komunitate Autonomoek ez dute EBn partehartzeko eta, are gutxiago, erabakitzeko inolako biderik. Bide honetatik, Europar Batasuna gorpuzten doan heinean, autonomiak beren eskumen mugatuen zati garrantzitsu bat galtzen joan direla esan dezakegu. Autonomien eskumen "esklusiboei" dagokien arautegiak eta erabaki komunitarioen burutzapenak komunitateon esku jarraitzen dutela argudia liteke. Egia da, baina, erabaki-zentruetatik gero eta urrunago diren eta aurretik Estatuak esklusibotasunez eramandako negoziaketa prozesu luze eta neketsuen ondorengo erabakiak aldatzeko maniobra-tarterik gabeko gestore huts gisa egin dezakete hori, gehienez ere. Hortik, nekazaritza, arrantza, garraio, energia, industria, ingurugiro, fiskalitate eta finantzei buruzko politikek, EBan sartuz geroztik, eskumen-baliogabetzea nozitu dute, edo, zenbait kasutan, nozitzear daude. Autonomietan, zer esanik ez eragin handia dauka baliogabetze-prozesu horrek. Europar Batasunaren garapen bide honetan Hego Euskal Herria bazterturik geratzeak zorigaiztoko ondorioak dakarzkio gure herriari garrantzi estrategikoa duten hainbat gaitan. 7,2.- HITZARMEN NAZIONALERAKO PROPOSAMENA.- 7,2,1.- Euskal Herriak burujabetasun ekonomikoa behar du bere etorkizuna eraikitzeko.- Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko eta bere etorkizun ekonomikoa bermatzeko, gorago agerian utzi dugun menpekotasun ekonomikoa gainditu egin behar dugu. Hau da, Euskal Herriak, askatasun osoz, bere etorkizuna erabaki behar du. Besteak beste, bere etorkizun sozioekonomikoa. Hau da, benetako ahalmena eduki beharko dugu guk, euskal herritarrok, gure proiektu sozioekonomikoa definitzeko. Estatutuak eta Amejoramenduak Hego Euskal Herrirako eredu sozioekonomiko bateratu bat aurrera eramateko aukera zapuzten du. Bestalde, eskuduntza sozioekonomikoak mugatuak dituzte, batzuk Estatuaren esku daudelako eta azken urteetan beste batzuk Europar Batasunera joan direlako (azken honetan Estatu espainolak du ahotsa). Euskal Gune sozio-ekonomikoa eraiki egin behar dugu. Alde batetik, Euskal Herri osorako plangintza bateratua eginez, gaur egun pairatzen dugun zatiketa admistratiboa gaindituz. Eta bestetik, zor zaizkigun eskuduntza ekonomikoak berreskuratuz. Ezinbestekoa da ekonomiaren barne kohesioa sendotu eta arazo ekonomiko eta sozialei aurre egiteko. 7,2,1,1.- Ekonomi plangintza.- Euskal Herriari dagokio ekonomi jardueraren plangintza, gainerako eremuko eskundun organoekin ezar daitekeen koordinazioaren kalterik gabe. Euskal eremu ekonomiko eta soziala sortzea eta Ongizate Soziala bermatzea da ekonomi plangintzaren funtsezko helburua. Administrazioarekin batera,besteak beste, alderdi politikoek, sindikatuek, ekonomia sozial, Merkataritza Ganbarek eta enpresa erakundeek hartuko dute parte. 7,2,1,2.- Moneta politika.- Hego Euskal Herriak, bere gaineko erakunde ahaldunekin batera, moneta politikaren zehaztapenean (dibisak, trukea eta moneta bihurgarritasuna, kreditu, banka eta aseguruen ordenazioaren oinarriak) hartuko du parte. Hego Euskal Herriaren eskumena da kredituaren, bankaren, kreditu entitate ofizialen, , korporaziozko kreditu instituzioen, finantz maiztertzaren, hipoteka kredituaren, Aurrezki kutxen, burtsaren eta aseguruen ordenazioaren oinarrien legegintzazko garapena eta burutzapena bere lurralde barruan, moneta-politika orokorraren arloan, bere gaineko erakundeek finkatutako ordenazio-oinarrien barruan. Hego Euskal Herriari dagokio finantza-sektore osoaren kontrola eta ikuskapena Hego Euskal Herriaren eremuan, bere gaineko markoan diharduten finantza-instituzioak barne; kontrola eta ikuskapena, azken kasu honetan, Hego Euskal Herriko eskumen-eremuan burututako eragiketetara mugatuko delarik. Horretarako, Euskal Finantzen Sistema Publikoa osatuko duten euskal finantza erakunde publikoen sorrera antolatuko dugu: 1.- Hego Euskal Herriko Banku Zentrala sortuko da. Euskal Gobernuaren norabideei jarraituz, hauek izango dira Banku Zentral honen eskumenak: bere gaineko erakundeekin ganbio-tasen eta moneta-politikaren betegintzarrean partehartzea; banka sistemaren gainbegiraketa; moneta, kreditu eta aurrekontu politikak herrialdearen ekonomi-jarduerarekiko izan ditzakeen eraginen aurrikuspenaren berri ematea Hego Euskal Herriko Gobernu eta Parlamentuari; zor publikoaren tituluak zirkulazioan jartzea; euskal sektore publikoaren beharrekiko ardura izatea. Euskal Banku Zentralari dagokio, bere gaineko erakundeekin batera, diru eta aktibo likidoen sortze-prozesuaren kontrola. Honetarako, Euskal Banku Zentralaren eskumena da finantza-baliabideak erakartzen dituzten entitate guztien derrigorrezko kutxa eta inbertsio-koefizienteen kontrola. Beren jardueran Hego Euskal Herriko markoa gainditzen duten finantza-entitateen kasuan, Euskal Banku Zentralak kontrolatu beharreko kutxa eta inbertsio-koefizientearen zatiak entitate hauek Hego Euskal Herrian erakarritako pasiboekiko proportzionaltasuna gordeko du. Euskal Banku Zentralaren eskumena da, bere gaineko instituzioekin koordinatuz, kutxa-koefizienteak aktiboetan gauzatzea (ordainduak izan nahiz ez) eta euskal erakunde publikoek diseinaturiko proiektuen zerbitzurako derrigorrezko inbertsio-koefizienteak jartzea. 2.- Kreditu Ofizialaren Euskal Erakundea sortuko da. Bere funtzio nagusia da euskal erakunde publikoen politika ekonomikorako finantz tresna izatea. Ondorengoak dira K.O.E.E.ren lehentasunezko jarduera-arloak: gobernu lokalen finantza-saneamendua, etxebizitza-politika soziala finantziatzea; exportazioa eta nekazal, arrantza, industri sektoreetan interes publikotzat jotako proiektuak laguntzea, enpresa txikia eta ertaina, teknologi-ikerkuntza, interes soziala duten proiektuak eta ingurunea suspertzera bideraturiko proiektuak laguntzea. K.O.E.E.ren eraikuntza-kapitala euskal erakunde publikoen ekarpenekin, Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxenekin eta Banka Publikoaren baliabideen transferentziarekin eratuko da. Gero, K.O.E.E.ak merkatuan lortuko ditu finantza-baliabideak, epe luzerako eragiketetan espezializatuko delarik lehentasunez. K.O.E.E.k Euskal Aurrezki Kutxak koordinatu eta laguntzeko aktibitateak garatuko ditu. Hego Euskal Herriko Gobernu, Parlamentu eta Banku Zentralaren eta Aurrezki Kutxen arteko bitartekari-funtzioa beteko du. Hego Euskal Herriko eskumena da kreditu kooperatibo, publiko eta lurralde-kredituzko entitateen, Aurrezki Kutxen eta Nekazal-kutxen barne antolaketa, erregimena eta funtzionamendua. Era berean beste eskumen bat da aipaturiko kreditu-erakundeen erregimen juridikoa: eraketa, zurgapena, fusioa, deuseztapena eta erregistrua, estatutu-aldaketak, gobernu-organoak, kontseilarien izendapena edo utzerazpena, zuzendarien izenfapena, aipaturiko kreditu-entitateen kaudimen eta segurtasun arauak ezbetetzea inplikatzen duten kreditu-eragiketetarako salbuespenezko baimenak. Guzti hori bere gaineko instituzioekin koordinatzearen kalterik gabe. Era berean, Hego Euskal Herriari dagokio Aurrezki Kutxen "gizarte-lanaren" proiekzioa eta ordenamendua. 3.- Aurrezki Kutxek ere osatuko dute Euskal Sistema Publikoa. Atal honi dagokionez, hurrengoa proposatzen dugu: gure ekonomiaren susperraldiaren lanabes garrantzitsua izan daitezen, etxebizitza, heziketa, ikerkuntza, ekonomia sozial (kooperatibak eta elkarte anonimo laboralak) eta alor sozialean proiektu interesgarriak aurkezten dituzten enpresa txiki eta ertainekin lotutako eskakizun guztiei baldintza onuragarrietan emanez maileguak, osotasunezko kreditu-politikaren barnean. Bestalde, Subentzioz lagundutako interesekin, kapitala amortizatzeko erraztasunak eskaintzea eta, baliabide ekonomikoak lortzeko unean zailtasunik handienak dituzten kolektiboek (gazteak eta baliabiderik gabeko emakumeak) garatuko dituzten autoenplegurako ekimenak praktikan ipini ahal izateko abalak ematea. 7,2,1,3.- Sektore publikoa.- Ekonomiako sektore publikoari, helburu makroekonomikoak, fiskalak eta gastu publikozkoak diseinatu eta finkatzearen bidez, euskal ekonomiaren berpizte prozesuan buruzagitza kokatzea eta erabiltzea dagokio. Baita ere, ekonomia pribatua osatzen duten agenteek, beren erabakiak hartzerakoan, aukera egin ahal izatea bideratuko duten erreferentzi markoak ezartzea. Orain arte Estatuaren jabegoa izan diren eta euskal eremu geografiko eta operazionalean dauden enpresa eta baliabide publikoak euskal sektore publikoa osatzera igaroko dira, ekimen pribatuarekin banatutako enpresa eta proiektuetan Estatuak gordetako partaidetzak barne. Enpresa publikoak sortzearen eta ekonomiaren sektore pribatuarekin banatutako proiektuetako partaidetzaren bidez, ikuspuntu ekonomiko, politiko, sozial edota ekologikotik interes publikotzat jo daitezkeen produkzio-sektoreetan eskuhartuko du euskal sektore publikoak. 7,2,1,4.- Politika fiskala.- Zerga-sistema bat zerga-multzo koherente bat da; printzipio eta irizpideetan oinarrituta egotearen eta zerga-biltze hutsetik haratagoko helburuak bilatzearen ondorio da koherentzia hori. Gure zerga-sistemak, Euskal Herriko biztanleek erabakitako nazio-eraikuntzarako irizpide eta helburuen arabera osatuta egon beharko luke eta, era honetan, Euskal Herriak bere fiskalitate propioa behar du, bere eskumenak finantziatu eta erabiltzearren. Hau da, bere zerga-erregimena ezarri, mantendu eta araupetzeko ahalmena edukiko du. Hau da, eskumenak eduki behar ditu zer motatako errentak, ondasunak, e.a. ek zergapetu behar diren erabakitzeko; baita zenbat ordaindu behar duen, noiz, eta nolako salbuespenak xedatzen diren finkatzeko ere. Horrenbestez, Euskal Herriarentzako zerga-sistemak, euskal Administrazioko maila bakoitzeko eskuduntzei aurre egin ahal izateko biltze-helburua izateaz gain, gizarte zuzenago bat lortzeko helburua ere bete beharko du. Behar ditugun ondasun eta zerbitzu publikoei aurre eginez (langabezia, pentsioak, osasungintza, hezkuntza, justizia, azpiegiturak, industria-politika, e.a.) eta langabezia eta bazterketa sozialaren ondorio lazgarriak konponduz. Gainera, Hego Euskal Herriko lau herrialdeen artean, koordinaziorako zerga-erakunde bat sortu. Herrialde bakoitzeko ezaugarriak errespetatuz. 7,1,2,5.- Sektore estrategikoak.- Nekazaritza.- Nekazaritza, egitura ekonomiko eta sozial kohesionatua erdiesteko ezinbesteko elementutzat hartu behar dugu, landa-ingurunearen jardueraren funtsezko ardatz sozio-ekonomikotzat kontsideraturik. Sektore honen garrantzi estrategikoa ondo baloratu behar dugu, etorkizun sozio-kulturalaren eta ingurugiroaren iraupenerako oinarri gisa. Hau dela eta, berezko euskal ereduaren aldeko apustua egin behar dugu, nekazaritza alorrean norabide nagusiak eratuz eta tajutzeko eskuduntzarekin. Lehentasunak gure beharren arabera finkatuz eta ez , ordea, Europear Batasunaren Nekazal Politikaren agindutara. Arrantza.- Euskal Herriko arrantzaren iraupena eta geroaren oinarria arrantzaleen, patroien, kofradien, elkarteen, administrazioen eta bestelako eragile sozial eta politikoen elkarlan eta jarduera bateratuan dagoela uste dugu. Arazoari osotasunezko ikuspegitik begiratu behar zaio, eraldakuntza, merkaturatze eta untzigintzazko politika egokiekin osatuz arrantza. Helburu hau betetzeko ezinbestekoa da Ipar eta Hego Euskal Herri osoaren interesak zaindu eta sektore honen etorkizuna garantizatuko duen Plan bat tajutzea. Industria.- Euskal gizarteak eta euskal ekonomiak aurrean duten desegituraketa eta industrigabetzearen arazoari aurre egiteko, geure industri politika landu behar dugu, egitura ekonomikoa osatzeko beharrezkoa baita. Gainera, industriaren garapena ezinbestekotzat jotzen dugu, gure ekonomiak bizirik iraungo badu. Kontuan eduki behar da, halaber, teknologian eta inbertsioan egiven den eskari berritzailearen ia %100a industriatik datorrela. Bestalde, argi dago, industriarekin zerikusia duten zerbitzuak garatzeko, industria bera beharrezkoa dela. Azken finean, industriarik gabeko herri bat menpekoa da. Horregatik, behar ditugun bitartekoak jarri egingo ditugu geure politika industrial propioa garatzeko. Euskal Herriak bere industri polivika behar du, ondorengo helburuak betetzeko: industria dibertsifikatu, sektoreak kohesionatu, politika ekonomiko publikoak garrantzi estrategikoa duten sektoreetara bideratu, euskal enpresa publiko industriala eratu, industria politika aktiboa egin eta Hego Euskal Herrian kokatuta dauden enpresa publikoak gestionatu. 7,2,1,6.- Europar batasuna.- Hego Euskal Herria bere instituzio propioen bidez egongo da ordezkatuta Europar Batasunean. Hego Euskal Herriko eskumena da proposamenak aurkeztea eta agintari komunitarioek hartutako erabakiak betearaztea, bereganatutako eskuduntzei dagozkien atal guztietan. Hego Euskal Herriak neurriak proposatu ahal izango ditu eta agintari komunitario ahaldunekin negoziaketa-prozesua zabaldu, barruan jarraitu nahi dugun erabakitzeko edo hitzarmen komunitarioen aplikazioan salbaguarda eta berandutza neurriak hartzearren, gure eskuduntza-eremuko ekonomi-sektoreetan oihartzuna eta garrantzi haundia dutenean beti ere. 7,2,1,7.- Kanpo merkataritza.- Hego Euskal Herriak, bere eskumenen lurralde-eremuan, kanpo-merkataritzaren gaian garatu beharreko politikaren diseinuan eta gauzatzean eskuhartuko du, arau komunitarioen aplikazioa barne. Kanpo-Merkataritzaren Euskal Institutua sortuko da legez, hurrengo eginkizunak bete ahal izateko:exportazioei buruzko heziketa, informazio eta sustapen-alorrak tajutzea; Euskal enpresen nazioartekotzeari eta exportazioen eta kanpo aldean egindako zuzeneko inbertsioen arteko ratioei buruzko plangintza estrategikoan parte hartzea; exportazioak bultzatzeko berezko bokazioa duten organismoen arteko koordinazioa eragitea; bertako produktuak merkaturatzeko sare iraunkorrak eratzea; estrategiarik egokiena lokala duten enpresak atzematea, nazioarte mailako estrategia duten enpresetatik bereiziz, xehetasun handiko zentsu bat egiteko (jarduera, izari, eta beste hamaika faktoreren arabera sailkatuz); izari xumeagokoak direlako, kanpo aldean banakuntza biderik antolatu ezin dituzten enpresei laguntza selektiboari buruzko erabakietan aholkularitza ematea, konvsortzioen sorrera eraginez; Kanpo merkataritzarako laguntza publikoen kontrola eta jarraipena egitea. 7,2,2.- Hiru proposamen zehatz.- Abiapuntu moduan eta burujabetasun ekonomiko osoaren bidean urratsak ematen hasteko, borondate politikoaren adierazle bezala, gaurtik bertatik honako 3 proposamenok bultzatzea ezinbestekoa iruditzen zaigu: 1.- Euskal Herriko Estatistika Institutoa.- Edozein politika edo plangintza aurrera eramateko datu base bat osatzea oinarrizkoa da. Datu bilketa egiterakoan, metodologia homoggnoaz gain, lurralde osoko datuak bildu behar dira. Hau da, Euskal Herriko sei herrialdeetakoak. Honetarako ezinbestekoa da bitartekoak jartzea: Euskal Herriko Estatistika Institutua. Institutu honek landu behar dituen atalak; besteak beste: biztanleria; berezko mugimendua eta migrazioak; biztanleria, jardueraren arabera; enplegua eta gizarte segurantza; osasuna; hezkuntza; kultura; BPG, lehen sektorea, industria, energia eta zerbitzuen estatistikak; administrazio publikoen estatistikak; finantza-estatistikak; justizia; hauteskundeak; koiuntura adierazleak. Hauetaz gain landu beharko ditu: ondare-kontua eta baliabide naturalen kontuak. Azken finean, euskaldunon ekonomi errealitatea, giza egitura edo kulturgintza hobeto ezagutzeko lagungarri gerta daitezkeen estatistika datuak biltzea da helburua, gure errealitatea hobeto ezagutzeko eta gure inguruko gizarteen arteko lehen alderaketa bat bideratzen baita hainbat aztergai, sektore eta ihardun aukera zabal bati buruz. Informazio guzti hau oso garrantzitsua da gero gure azterketak eta plangintzak behar den bezala bideratzeko. 2.- Euskal Herriko Plangintza Institutoa.- Datu hauek plangitza estrategikoak garatzeko aukera ematen dute. Plangintza hauek administrazio ezberdinentzat orientagarriak izan behar dira. Institutu honek Euskal Herriko ikuspuntutik plangitza estrategikoak garatu beharko ditu (energia, ura eta natur baliabideak, industria, nekazaritza, arrantza, telekomunikazioak,...). Bere eginkizunen artean, epe labur eta erdirako ekonomi aurreikuspenak, helburu ekonomiko eta sozialak betetzeko behar ditugun aurrekontuak, zerga bilketak eta gastuzko baliabideak, moneta politika gaian aurrikusitako neurriak eta ekonomiaren sektore publikoarentzat finkatutako lehentasunezko helburuak daude. Izaeraz kontsulta organoa da eta bere zeregina ekonomia eta gizarte arloetan ahalik eta erabaki zuzenenak hartzeko egitasmo egokiak egitea da. Erakunde honek egindako programak baliagarriak izango dira administrazio, sindikatu, ekonomia sozial eta beste eragile sozialen artean eztabaidatzeko. 3.- Lan Harremanetarako eta babes sozialerako Euskal Esparrua.- Lan Harremanetarako Euskal Esparrua sortu behar dugu geure politika laboral eta soziala aurrera eramateko. Horretarako beharrezkoak ditugun lanabes politiko eta administratiboekin batera geure lan-legeria eratzeko ahalmena eduki behar dugu: Lege eskuduntzak tinko eskatzea lan harremanei dagozkien arlo guztiak Hego Euskal Herritik antolatzeko. Besteak beste, lanaldiaren murrizketa, Negoziazio Kolektibo propioa eta babespen sozialeko politikak martxan jartzeko. Euskal Enplegu Institutua eratzea ahalmen guztiekin. Enplegu eta Trebakuntza Institutoak sortzea ezinbestekoa da enplegu-gaiak osotasunezko ikuspegi batetik jorratu ahal izateko, bai enpleguaren sustapen eta gestioaren aldetik, baita Lanbide Heziketa Okupazionala eratzeko politikaren ildotik ere. Aldi berean, prestazio ekonomiko, kontributibo eta asistentzialen aitortza, ordainketa eta gestio osoa hemendik eginez. Enplegu eta Trebakuntza Institutoak enplegu-zerbitzu publiko bezala egituratzea proposatzen dugu. Horko zuzendaritza organoek hirukoitz eta paritarioak izan behar dute, sindikatuek organismo horien jardueran egiazko partaidetza izaki, tajueran, onarpenean eta exekuzioan erabakiak hartu ahal izateko. Era berean eskualde mailako errealitateak eskualdeko batzordeen eta ordezkaritza sozial zabaleko oinarrizko organoen (sindikatuak, enpresariak, hezkuntza-zentruak, udalak eta bestelako eragile sozialak) bitartez zain ditzan egitura deszentralizatuko organismo bat eratzearen alde gaude. Zatikako eta koordinaziorik gabeko erantzunik gerta ez dadin, enplegu eta lanbide heziketa okupazionaleko planen ondoriozko jarduketak kohesioz eta koordinazioz jantzi beharko lituzkete Enplegu eta Trebakuntzarako Institutuek. Lanbide-heziketa jarraiak enpresa txiki eta ertainei arreta berezia eskainiko die, hauek euskal ekonomian duten garrantzi koalitatibo eta koantitatiboa dela medio. Araututako lanbide-heziketaren ikastetxeetako azpiegitura erabili beharra dago, hezkuntza sistemaren jabetzakoa delako. Heziketa Jarraiaren gestioa hartuko duen erakundea hirukoitza izango da. Patronal eta sindikatuen eskuhartze paritarioaz gain, organo horretan botere publikoak ere parte hartzeari positibo deritzogu, lanbide heziketaren sustapenean daukaten ardura politikoa kontuan izanik. Gizarte Segurantzan erabateko
lege-eskuduntzak behar ditugu. Baita oinarrizko legeria eta gizarte
Segurantzaren erregimen ekonomikoa egituratzen duten arauen xedaketa
ere. Euskal Gizarte Segurantzako Institutu Soziala eratzea, finantza-baliabideak
bildu, gestionatu eta administratzeko ahalmenez. Bestalde, ezinbestekotzat
jotzen dugu onuradunei duintasunezko prestazioak bermatuko dizkien
Euskal Sistema Publikoa garatu ahal izateko. |