|
HITZARMEN NAZIONALA Euskal Herrian,
1998ko abuztua [Sozioekonomia] [Lurraldearen Antolamendua] [Botere Judiziala][ Kirola ]
4.- EUSKARA.- 4,1.- EGUNGO MARKO JURIDIKO POLITIKOAREN MUGAK.- 4,1,1.- Lurralde zatiketa politiko-administratiboak euskararen berreskurapen osoa baldintzatu egiten du.- Euskal Herriko "berezko" hizkuntzak, gaur egun bost eraentza juridiko ezagutzen ditu. Euskal Herriko toki batzuetan, euskara hizkuntza ofiziala da; beste toki batzuetan euskarak ez du estatus legalik, erabilera tolerantzia hutsean geratzen delarik, eta bien arteko egoera juridikoak ere ezagutzen ditu. Hizkuntz estatus juridikoa, Euskal Herriko banaketa administratiboak baldintzatuta dauka erabat. Euskal Herria bi Estaturen pean banatuta dago: Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herria. Ipar Euskal Herria ez dator bat Frantziako Estatuaren zatiketa politiko-administratiboarekin; Pyrénées-Atlantiques Departamenduaren biztanleriaren herena suposatzen du gutxi gora-behera. Ipar Guskal Herriari ukatu egiten zaio Departamentu berezitua izatea. Euskaldunek zeregin txikia daukate Akitaniako Eskualdean, izan ere, Pyrénées Atlantiques-ez gainera, beste lau Departamentuk osatzen baitute aipaturiko Eskualde hori. Frantziako desentralizazioari buruzko Legeaz geroztik, Kontseilu Generalaren ahalmenak indartzeak ez du lagundu Ipar Euskal Herriaren egoera hobetzen. Hego Euskal Herriaren lurraldea, bi Elkarte Autonomotan zatituta dago: E.A.E. eta N.F.E. Linguistikoki Nafarroako "Vascuence"ren Legeak Elkarte Forala hiru zonaldetan zatitzen du, bakoitzari hizkuntz eskubide desberdinak aitortuz. Zatiketa horiek guztiak kontutan hartuz, ez dago Hizkuntz Politika bateratua egiterik, eta horren ondorioz ez dago Normalkuntza Prozesu orokor antolatu bati ekiterik. Gaur egungo lurralde banaketa politiko-administratiboak bultzaturik, Euskararen egoera juridikoa bost mailatan sailka daiteke. Hausnarketa egin dezagun egoera hau ezartzen duten Oinarrizko Lege Testuen gainean. 4,1,2.- Konstituzioek ezarritakoa: erdaren nagusitasuna eta euskararen morrontza.- A.- ESPAINIAKO KONSTITUZIOAren Aitzin-Tituluak berau aldatzen zailena den Tituluak gazteleraren nagusitasuna ezartzen du, Estatuko gainerako hizkuntzen kaltetan. 3. artikuluak gaztelaniaren ofizialtasuna agintzen du, espainarrek gaztelania ezagutu beharra eta erabiltzeko eskubidea dutela erantsiz. E.K. 3.art. Konstituzioak soilik gaztelaniaren, eta ez besteren, ofizialtasun territorial osoa ezartzen du. Estatutuek gainerako hizkuntzen nolabaiteko koofizialtasun pertsonala modula dezakete gehienez ere. Honek hizkuntz desoreka dakar, gaztelaniari lurraldetasunezko ofizialtasun estatusa ematen zaion bitartean, gainerako hizkuntza koofizialentzako irizpidea hizkuntz eskubide pertsonal soila aintzakotzat hartzearen bidetik baitator; kasurik onenean, gaztelaniaren estatusarekin hala-nolako erdi banaketa teoriko batera iristea itxaron daitekeelarik, gehienez ere. Espainiako Konstituzioko 3. artikuluaren irakurketak ondorio bikoitz batera garamatza, batetik, espainar nazionalitatedun guztiei gaztelania ezagutu beharra inposatzen zaienez, Hegoaldeko ezein herritarrek ezin du gaztelania ezagutzen ez duenik alegatu eta, beraz, jarduera publiko eta pribatu guztiak gaztelania hutsez behin-betikotzea ahalbideratzen da, gainerako hizkuntzen kaltetan; bestetik, hizkuntz horien ofizialtasun- aldarrikapenak ezin izango du inola ere gaztelaniaren ofizialtasuna gainditu ere, beraz, kasurik onenean, bi hizkuntza koofizialek elkarrekin bizi beharko dute derrigorrez, beti ere ahulenaren kaltetan ebatziko den sasi-oreka eutsiezin batean. B.-1958ko FRANTZIAKO KONSTITUZIO ERREPUBLIKARRAk, ez zuen 1992. urterarte hizkuntzei buruzko aipamenik egiten. Orokorrean esan daiteke Zuzenbide frantsesak hizkuntza bakar bat baino ez duela aintzakotzat hartzen: frantsesa. 1992an Frantziako Konstituzio Errepublikarrak hizkuntzaren alorrean aldaketa bat jaso zuen, beren beregi aipatuz: "Errepublikako hizkuntza frantsesa da". Frantsesaz bestelako hizkuntzen erabilerek ez dute babes legalik (salbuespen bakarra irakaskuntzan Deixone Legeak onartua) eta tolerantzia hutsa dute oinarri. Harrigarria da oso Konstituzioaren 2.1 artikuluak aipatzen duen berdintasun printzipioaren interpretazio baterakorra; honela dio 2.1 artikulu horrek: "La France est une République indivisible, laïque, démocratique et sociale. Elle assure l'égalité devant la loi de tous les citoyens sans distinction d'origine de race ou de religion. Elle respecte toutes les croyances...." Beraz, frantses guztientzako "berdintasun jakobinoa" dugu Frantziako hizkuntz erregimenaren sorburu eta helmuga. Frantsesaren nagusitasuna sendotzen duten bestelako araudi batzuk ere badaude; esate baterako, 1975ko abenduaren 31ko 75-1349 Bas-Laureon Legea eta berau aldatzera etorri den 1994ko abuztuaren 4ko 94-665 Toubon Legea "relative à l´emploi de la langue française". Lege horiek frantsesaren nagusitasuna bilatu eta ezarri egiten dute, batez ere, ingelesari begira, baina ezartzen duten frantsesaren hegemonia euskararen kalterako da. Aipagarria da Toubon Legearen 21. artikulua: "Honako Lege honen xedapenak Frantziako hizkuntza erregionalei dagozkien legeria eta arautegiari kalte egin gabe, aplikatuko dira, eta ez doaz hauen erabileraren kontra", baina hori barregarri bihurtzen da kontutan hartzen badugu Estatu horretan hizkuntza erregionalei begira arau eraginkorrik ez dagoela.
4,1,3.- Auzitegi Konstituzionala eta Kontseilu Konstituzionala hizkuntz zapalkuntzaren bermatzaile.- Erdaren nagusitasuna eta euskararen desoreka argiro azaltzen duten Auzitegi Konstituzionalaren epaiak badira. Euskara hizkuntza koofiziala den lurraldeei begira, pentsa liteke hizkuntza koofizialen artean berdintasuna dagoela, baina, egungo markoa erabiliz euskararen normalizazioaren alde egiten diren ahaleginak deuseztatu egiten ditu Auzitegi Konstituzionalak. Hizkuntza koofizialen arteko desberdintasuna bermatzen saiatzen baita Auzitegi hau behin eta berriro. Nahiz eta teorikoki hizkuntza ofizialen artean berdintasuna nagusi izan, badira maila teorikoan egindako planteamendua urratzen duten jurisdikzio-praxiak: hizkuntza ofizial biak berdintasun maila batetan ez daudela azaltzen duten epaiak, alegia, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak eta Frantziako Kontseilu Konstituzionalak emanak. A.K.E 84/1986 II. Oinarri Juridikoa "En cuanto a la argumentación en defensa del precepto impugnado fundada en la igualdad de las dos lenguas oficiales en el territorio de Galicia, pasa por alto que el principio constitucional y estatutario de igualdad, se predica de los ciudadanos, y no es discriminatorio respecto de estos la existencia de un deber de conocimiento del castellano y la inexistencia del mismo deber respecto del gallego. A.K.E. 82/1986 III. O.J. Gaztelaniarekiko bakarrik dago, "una presunción de que todos los españoles lo conocen"; zeren eta "sólo del castellano se establece un deber individualizado de conocimiento". A.K.E. 82/1986 IX. O.J. Espediente Administratiboak ezin dira euskaraz soilik gauzatu parte desberdinen artean ez badago akordiorik, zeren bestela egongo omen litzateke "una vulneración de lo dispuesto en el art. 3 de la Constitución, cuando se excluyera el uso oficial del castellano". A.K.E 83/1986 III. O.J. Parlamento Autonomoetan, adb. Katalunian, hizkuntza koofizial batean eztabaidatu eta onartzen direnean legeak, ezin da zalantzazko interpretazioetan hizkuntza koofiziala inposatu, zeren orduan urratu omen baitaitezke "la seguridad jurídica y los derechos a la tutela judicial efectiva de los ciudadanos que, sin tener el deber de conocerla, puedan alegar el desconocimiento de una de las lenguas cooficiales, aquella a la que se da prioridad en cuanto a la interpretación de las leyes publicadas de forma bilíngüe". A.K.E. 82/1986 X. O.J. "El artículo 8.3 viene a ser inconstitucional por infracción de lo dispuesto en el art. 3.1 de la Constitución en relación con la no existencia del deber de conocimiento del euskara en zona alguna del territorio del Estado que resulta del art 6 del E.A.P.V." A.K.Autua 2310/97-A, 1997 urriaren 1ekoa "Los recurrentes pretenden que este Tribunal les reconozca el por ellos invocado derecho fundamental a que los componentes de los órganos judiciales tengan la obligación de conocer debidamente el idioma cooficial (euskera en el presente caso) en el que desean expresarse las partes procesales y sus defensores, derecho fundamental que ni se desprende de precepto alguno de la Constitución ni se encuentra en la actualidad reconocido por la legalidad ordinaria". Frantziako Kontseilu Konstituzionalak 1994ko uztailaren 29ko Erabakian, Toubon Legeak Konstituzioarekiko zuen zenbait desadostasun jaso zuen, baina ez zuen inolako aintzatespenik egin hizkuntz "erregional"-en mesedetarako, frantsesaren alde Legeak egiten zuen apostu jakobinoa ez baitzuen batere matizatu edo leundu. 4,1,4.- Oinarrizko lege autonomikoek euskararen menpekotasuna ez dute gainditzen, ezin dute gainditu.- Arestian esan bezala, Espainiako Konstituzioak ez du osoki hizkuntz ofizialtasun bikoitza erregulatzen, azken hitza Estatutu bakoitzaren esku uzten baizik. E.A.E.ko Estatutuko 6. artikuluak Euskal Herriko berezko hizkuntzaren ofizialtasuna aldarrikatzen du. 6.1 "Euskarak, Euskal Herriaren berezko hizkuntza denez, hizkuntza ofizialen maila izango du, Euskal Herrian, gaztelaniarekin batera. Eta guztiek dute bi hizkuntzok ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea." Euskal Autonomia Estatutuak,
Konstituzioa gainditu ezin duenez ezin dio euskarari eskaini
lehentasunezko tratamendu juridikoa. Autonomia Estatutuak euskara
hizkuntza ofizialtzat aldarrikatzen du, baina gaztelaniarekin
batera. Gaztelaniaren erabilpena bermatzen da Autonomia Estatutuaren
bidez ere. Bere 9. artikuluak honako agintzen du: "1. Gaztelania da Nafarroako
hizkuntza ofiziala. Nafar Parlamentuak, Foru Hobekuntzaren Oinarriak onartu zituenean, euskara eta gaztelania Nafarroako hizkuntza ofizial gisa agertzen ziren, baina testua Madrilen negoziatua izan zenean, Legebiltzarrak onarturiko lehenbiziko testutik aldaketa izugarria gertatu zen, gaur egungo testua bihurtuz. Hortaz, Nafarroako Oinarrizko Legeak, gaztelaniari erabateko lehentasuna aitortzen dio; areago, euskara Nafarroa osoan hizkuntza ofiziala izatea espreski galerazten duelarik. Gainera, Oinarrizko Lege honek, euskara ez du "berezko" hizkuntzatzat ere hartzen. Nahiz eta, Hobekuntza argitaratu eta gero, 1986an onarturiko "Ley Foral del Vascuence" delakoak, bere 2.1 artikuluan, gaztelania eta euskara aintzakotzat hartu Nafarroako berezko hizkuntza gisa. 4,1,5.- Hizkuntz legeek egoera diglosikoa iraunkortu egin dute.- Orainartekoan, hizkuntz erregimen juridikoak zehazten dituzten Oinarrizko Testuak aipatu ditugu. Ondoko puntu honetan aldiz, testu horien garapenerako eman diren Normalizazio-legeak azalduko ditugu testu osagarritzat. A.- EUSKARAREN ERABILPENAREN NORMALIZAZIORAKO 10/1982 LEGEA.- * Autonomi Estatutuak 6. artikuluan aipatzen duen ofizialtasun bikoitzaren garapena da. Lege hau, gizartean euskararen erabilpena normaltzeko xedez onartua dago, baina iragandako urteek argi erakutsi digute, euskararen garapen osoari begira, ez dela erabat baliagarria. Legeari egin dakiokeen kritika nagusia, kontzeptuala da. Euskararen Legeak etorkizunari begirako helburutzat duena eta normalkuntza aurrerapausuetan muga bihurtzen ari zaiguna, elebitasun simetrikoaren elementua da. Euskararen Legea, euskararen normalkuntzaren helburua badu ere, gazteleraren erabilpena sendotzera dator, ez baitu aurrikusten gaztelaniaren erabilpen-normaltasuna inola ere mugatu edo alboratzerik: hortaz, euskarak sekula ez du biderik izango Euskal Herriko erabilpen normaleko hizkuntza izateko inongo gunetan. Ez dago administrazio jarduerak euskara hutsez egiterik, ez dago errotulu eta iragarki publikoak euskara hutsez idazterik, ez dago araurik euskara hutsez argitaratzerik, e.a. Hitz batean, ez du euskarazko gune euskaldunik sortzen; halakoak, bultzatu beharrean, eragotzi egiten ditu. Egoera normalaren eredutzat euskararen eta gaztelaniaren arteko parekotasuna aipatu ohi da, baina horren aurrean erreparatu behar zaio soziolinguistikako adituek diotenari: hizkuntzen arteko intolerantzia objetiboa kontutan hartuz, zail xamarra dela, alegia, erabateko oreka bilatzea. Hortaz, esan daiteke Lege honek "euskara, erabilpen normaleko hizkuntza" izan dadin ez duela biderik ematen. * Legeak progresibitatearen elementua sartzen du. Faktore horren itzalpean, legeak xedatutakoa praktikan "arian-arian" edo gradualki gauzatu behar dela agintzen du, nahi izanez gero, gaur egun, ordea, progresibitatearen ideia atxakia bihurtu da, gaztelaniaren administrazio elebakarrek inolako aurrerapausu normalizatzailerik egin ez dezaten. Legea argitaratu zenetik laster hamasei urte beteko direlarik, progresibitatearen elementuak, elementu normalizatzaile izatearen aldetik, galdu egin du bere zentzua. * Normalkuntzaren araubideak dinamikoa behar du izan, lortutako aurrerapausuen gainean, bestelako eta sakonago batzuk lor daitezen. Euskararen Legeak, ordea, asmo egonkorra du, hizkuntz normalkuntzaren beharrezko mugikortasunarekin baterateragarria ez dena. B.- NAFARROAKO "VASCUENCE".ARI BURUZKO 18/1986 ZKDUN. FORU LEGEA.- Legearen ezaugarri nagusienetarikoa, Nafarroako lurraldea zonalde desberdinetan banatzen duela izango litzateke. Orokorrean esan daiteke Legeak Nafarroan euskararen erabilpena normalizatzea edo normal bihurtzea ez duela xedetzat hartzen, baizik eta hori baino askoz apalagoa den helburu bat bilatzen duela: euskarari dagoen-dagoenean eustea gehienez ere, biziberritzeko aukera oro galgatuz. Nafarroako euskaldunak ez ditu hizkuntz eskubide berdinak Nafarroa osoan: toki batzuetan kokaturiko administrazioen aurrean, erabil dezake euskara eta erabilera horiek, baditu eragin juridikoak; beste toki batzuetako administrazioen aurrean, ordea, itzulpena ere galda diezaiokete euskaraz zuzentzen zaien euskaldunari. Nafarroako hiriburuan euskaldunak gaztelania huvsez jaso ditzake (eta jaso ohi ditu) administrazio agiri guztiak, legeak euskara hutsez bizitzea eragotzi egiten baitio. Vascuenceari buruzko Legearen itzalpean Nafarroako Administrazioak ez du bermatzen euskarazko irakaskuntza jasotzea; oraindik ere, hainbat ikastolak lege aintzatespenik gabe dihardutelarik.
4,1,6.- Euskararen lege erregimen desberdinak arloz arlo sailkaturik.- Arloak bereiztuak izan dira, sailkapen klasikoaren aginduei jarraiki: · Administrazioa A.- EUSKARA ETA ADMINISTRAZIOA.- A,1.- Euskal Autonomi Elkartean.- Euskararen koofizialtasunak, hizkuntz eskubide pertsonalak sortzen ditu. Herritarrak euskara erabil dezake bere harreman publikoetan, eragin eta efektu juridikoak sortuz. Baina oraindik ere hainbat administraziok ez dute beharrezko baliabiderik herritarrak aukeraturiko hizkuntz koofizialean erantzuna emateko. Administrazio gutxi dira euskara lan hizkuntzatzat dutenak, nahiz eta zerbitzu hizkuntzatzat euskara ere baduten, herritar euskaldunak, ondorioz, bere hizkuntz eskubideak bakarrik formalki aseak ikusten dituelarik. Bada aipamen azpimarragarririk: Euskararen Legeko 8. artikuluak bazuen 3. puntu bat, Auzitegi Konstituzionalak Konstituzioaren aurkakotzat jo eta baliogabetu zuena. Paragrafo hark, gaur egun errealitate bizi bat den zenbait udalen euskara hutsezko jarduera administratiboari babes juridikoa ematen zion. Gaur egun Udalerri Euskaldunak legaltasunaren eta ilegaltasunaren arteko oreka desegokian bizi dira, beraz. A,2.- Nafarroako Zonalde euskalduna.- Nafarroako Zonalde euskalduneko hizkuntz erregimena, Autonomi Elkarteko erregimenaren antzekoa da. Nafarroako zonalde horretan badira UEMAn integraturik dauden Udalerriak. A,3.- Nafarroako Zonalde Mixtoa.- "Vascuence"-aren Legeak artikulu bakar batez (17.az) arautzen du zonalde mistoko administrazioetan euskaren erabilpena. Artikuluak, Administrazioetan euskararen erabilpena, eskubide gisa jasotzen du, eta horren ondorioz, hiritarrek euskara erabiltzeko eskubidea izango dute balio eta eragin osoz, baina, aldiz ez dio"Administrazioari euskaraz erantzuteko edota arreta egiteko bete-beharrik agintzen. Kritikagarria da oso, Iruñeko Administrazioetan, Nafarroa osoko Hiriburuko administrazioetan alegia, hizkuntz eskubideekiko begirune handiagoko erregimen juridikorik arautu ez izana. A,4.- Nafarroako Zonalde "ez euskalduna".- "Vascuence"-aren Legearen 18. artikuluaren arabera, norbanakoek administrazio publikoetara zuzentzerakoan, euskaraz egiteko eskubidea izango dute, baina Administrazioak itzulpena eska diezaioke interesdun norbanakoari nahiz Iruñeko Itzulpen-Zerbitzuari. A,5.- Ipar Euskal Herria.- Frantziar Konstituzioak, hizkuntza administratibotzat, frantsesa baizik ez du onartzen. Beste hizkuntzen erabilpena tolerantzia sinple baten ondorioz ager daiteke, funtzionariaren gaitasun pertsonalak eta bere onarpenak baldintzatua. Oso gertagaitz bilakatzen da beraz, inolako administraziozko egintzatan euskara erabiltzea. 1994ko abuztuaren 4ko Toubon Legeak frantsesa beharrezkotzat jotzen du zerbitzu eta ondasunen salerosketetan, lan kontratuen erredakzioan, leku publiko eta pribatuetan jarritako errotuluetan eta kolektibitate eta toki publikoekin burututako kontratuetan. B.- EUSKARA ETA JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA.- B,1.- Euskal Autonomia Elkartean.- Epailaritza, Fiskaltza eta Idazkarien funtzio jurisdizkionala, Estatuaren hirugarren boterea, alegia, Konstituzioak 117. artikuluan ezarritako Jurisdikzio Batasunaren babesean daude, hortaz, Botere Autonomikoek ezin dituzte Epaile, Fiskal eta Idazkariak euskara ikas dezaten behartu. Horren ondorioz, lege desberdinetan euskal herritarrei aintzakotzat hartzen zaizkien eskubide guztiak ustel geratzen dira. Areago, Estatutuak bere 35. artikuluan aurreikuspen bat egiten du ordezko Magistratu eta Epaileei euskara merezimendu gisa saritu dakien, eta hori ere ez da betetzen; are okerrago dena, Auzitegi Gorenak, Bizkaiko Abokatuen Bazkunak eta Abokatutzaren Euskal Kontseiluak tartekaturiko Helegite Kontentzioso-Administratiboen ondorioz, 1997ko ekainaren 2ko 294/1995 zenbakidun Epaian, 1998ko apirilaren 20ko 177/1996 zenbakidun Epaian eta 1998ko apirilaren 21eko 394/1996 zenbakidun Epaian ere, ez-betetze hori berretsi egin du. Euskararen Legean herritar euskaldunari aitortzen zaio euskaraz aritzeko eskubidea, baina Botere Judizialari buruzko Lege Organikoak, bere 231. artikuluan Epaileari babesa ematen dio gaztelania erabil dezan, hori horrela izanik euskal herritarrak Justizia Administrazioaren aurrean agertu behar duenean, atzerapenak atzerapen, itzultzaile bat izateko eskubide erreala besterik ez zaio aitortzen, atzerritarrei bezalaxe. Arazo honi ez zaio konponbide errazik ikusten Konsvituzioaren egungo idazkeraren baitan. Honen inguruan zenbait bide desberdin hausnartu dira, Konstituzioaren 152. artikuluarena kasu, baina lehen esan bezala, arazo honek agerian ipintzen du Euskal Botere Judizialaren sorreraren premia. B,2.- Nafarroako Zonalde Euskalduna.- Honi ere aplikagarria zaio aurreko puntuan esandakoa. "Vascuence"-ren Legeak
14. artikuluan xedatzen duenez: "En sus relaciones con la
administración de Justicia, todo ciudadano podrá
utilizar la lengua oficial de su elección, de conformidad
con lo dispuesto en la legislación vigente." Beraz,
hizkuntz eskubide subjetiboa jasotzen du, baina erabat matizatua
geratzen da, goian aipaturiko Botere Judizialaren Legeko 231.
art.- arekin. Nafarroako Zonalde Mistoari dagokionez, Legeak aipamenik ez du egiten. Uler liteke, agian, euskaraz aritzea eskubide subjetiboa dela, eta epailea euskalduna ez den kasuetan, itzultzailearen bitartez euskaraz ari daitekeela. Baina, Vascuencearen Legeko 17. artikuluaren arabera, Epaileak adierazitakoa ez dago euskaraz eman beharrik. B,4.- Nafarroako Zonalde Ez Euskalduna.- Aurreko puntuan bezala, adierazgarria da Legearen isiltasuna. Administrazioan orokorrean jarraitutako arauen arabera, itzulpena eska dakioke interesatuari euskarazko idazki edota adierazpen bat egiterakoan. B,5.- Ipar Euskal Herrian.-
Egoera honen ondorioz, Hego Euskal Herriko euskara ofiziala den lurraldeetako jatorria duten pertsonei euskarazko deklarazioak onartu izan zaizkie Frantziar Auzitegietan, eta ez, ordea harrigarriro, Frantziako "nazionalitatea" duten euskaldunei, hauei frantses hizkuntzaren ezagubide osoa beharresten baitzaie. C.- EUSKARA ETA IRAKASKUNTZA.- Euskal Autonomia Elkartean hizkuntz ereduen politika segitzen da. Baina praxiak erakusten digu sistema bere osotasunean ez dela gauza izan, derrigorrezko irakaskuntza-aldia bukatutakoan, herritar orok euskara benetan jakingo duela bermatzeko. Araubideak irakaskuntza gaztelania hutsez jasotzeko eskubidea berresten du; A ereduak ez du Euskal Eskola Publikoari buruzko Legeak ezartzen dituen helburuak betetzen. Bestalde, sistemak, egundaino, ez du irakaslego erdalduna euskalduntzeko gaitasunik erakutsi, hizkuntz politika benetan laidogarriak gauzatu baitira alor honetan. Goi mailako Irakaskuntza Publikoari dagokionez ere: EHU-UPVko Estatutuek euskarari buruzko aipamen zehatzak egiten ditu, ikasleei hizkuntz eskubideak aitortuz, Euskararako Erretoreordetza eratuz ... Nahiz eta helburua Unibertsitate elebiduna bilakatzea izan, praktikak erakusten digu interes eza bitarteko denean, xedapenak hutsaren hurrengo gertatzen direla. C,2.- Nafarroako Zonalde Euskalduna.- Vascuenceren Legea aukeraketa librearen printzipiotik abiatzen da, nahiz eta bi hizkuntzen irakaskuntza beharrezkotzat jo. 24.2 artikuluaren arabera, irakaskuntzak honako helburua bete behar du: "...de tal modo que los alumnos al final de su escolarización básica acrediten un nivel suficiente de capacitación en ambas lenguas." Vascuenceren Legeko 20. artikuluaren aginduari jarraiki Nafar Gobernuak, irakaskuntza ez unibertsitarian euskararen erabilera arautu du 159/1988 Dekretuan. C,3.- Nafarroako Zonalde Mistoa.- Zonalde honetan, Vascuenceren Legeak, irakaskuntzan euskararen sarrera edo zabalpena progresiboa eta eginiko eskakizunen araberakoa izango dela dio 25. artikuluan, euskararen irakaskuntza borondatezko aukeratzat utziz. Edozelan ere, esan daiteke Nafarroako hiriburua kokatua dagoen zonalde honetan, administrazio nafarrak ipinitako ratioak direla- eta, euskarazko irakaskuntze burutzeko interesa duten guztiek ez dutela beren egitasmoa gauzatzerik, kopuru nahikoa osatzen ez omen dutelako aitxakiaren pean. Irakaskuntza gazteleraz jaso nahi dutenek halako arazorik ez daukate, ratioa ez baita horretarako arazoa izaten kasu askotan. C,4.- Nafarroako Zonalde Ez Euskalduna.- 26. artikuluan "Vascuence"aren Legeak honakoa xedatzen du: 26. art "La enseñanza del vascuence será apoyada y, en su caso, financiada total o parcialmente por los poderes públicos con criterios de promoción y fomento del mismo, de acuerdo con la demanda". Balorazio diskrezionala da, beraz,
eta interes politikoen esku utzia erabat artikuluaren betekizuna,
eskubide eta betebeharrik ez baita inon ere ezartzen. Euskararen eraentza Juridikoa irakaskuntzan aintzatespen ezarena da. Ipar Euskal Herrian irakaskuntza
euskaraz jasotzeko eskubidea ez da botere publikoek garantizatu
behar duten eskubide objetibo bezala aitortzen, borondatezkotasuna
da euskararen irakaskuntza sustengatzen duen irizpide nagusia. Espainiako Konstituzioak 20.3
artikuluan honakoa dio: Espainiako Irrati eta Telebistaren Estatutuak 1980ko urtarrilaren 10eko Legearen arabera, bere printzipioen artean honakoa xedatzen du: "..respeto al pluralismo político, religioso, social, cultural y lingüístico" 4.c artikuluan. Baina Estatuko Irrati-Telebistak, gizarte elebidun batentzako komunikabide-eginkizuna ez du inola ere betetzen. D,1.- Euskal Autonomi Elkartean.- Autonomia Estatutuaren 19.3 artikuluak jasotzen dituen eskuduntzen arabera, Euskal Irrati Telebista entea sortu zen 1982an. Euskararen Legeak, bestalde, euskaraz informatua izateko eskubidea aitortzen du bere 5. artikuluan. Ahatik, 22,2. artikuluan bi hizkuntza ofizialen erabilera berdintasunera eraman behar dela agertzen da; berdintasuna helburutzat harturik, xede hori lortzeko, euskarari lehentasunezko erabilera eman beharko litzaioke, baina hori, gaur egun, ez da inondik inora betetzen. D,2 (D,3), (D,4).- Nafarroan.- Vascuence-aren Legeak, tratamendu bateratu bat eskaintzen dio "giza komunikabideen gaiari", zonalderik bereiztu gabe bere 27. artikuluan. Ikus daitekeenez, Euskararen Legeak baino tratamendu eskaxagoa eskaintzen dio komunikabideen gaiari. Erakunde publikoen aldetik ez du betebehar zehatzik aipatzen, termino juridiko zehazkabeak soilik erabiliz, gauzatzekotan borondate politikoaren arabera bakarrik gauza litezkeenak. Hemen aipagarria da 1994ko azaroaren 19an Nafarroako Auzitegi Nagusiak argitaratu zuen Epaia, Nafarroako Foru Gobernuak hartutako erabakia berretsiz, Euskalerria Irratiari emititzeko baimen administratiboaren esleipena ukatzen zionekoa: "una radio que emite íntegramente en euskara en Pamplona no es buena, porque margina a los castellanoparlantes" ebatzen zuelarik. D,5.- Ipar Euskal Herria.- Errepublikako Komunikabideei buruzko Lege nagusiek ez dute ezer ere aipatzen euskarazko komunikabideei buruz. Dagoena, batez ere ekintza pribatuei esker zabaltzen da, Frantziako Konstituzioak jasotzen duen "adierazpen askatasun"-ean oinarrituz. 4,2.- HITZARMEN NAZIONALERAKO PROPOSAMENA.- 4,2,1.- Aurrera begira.- Egun, indarrean dauden Hizkuntz Politika ofizialek urtetan izan duten garapena kontutan izanik, bideratu diren lorpenak eta ikusten diren hutsuneak ezagututa, gero eta gehiago dira euskalgintzaren esparruan URRATS BERRIAk egin behar direla pentsatzen dutenak, hau da, Euskal Herriaren euskalduntze prozesuak marko berri baten inguruan adostasun berri baten beharra duela esaten dutenak. Horrexegatik funtsezko betekizuna da, euskal gizartean Euskal Herriaren euskalduntzearen alde dagoen gehiengo soziologiko horri gehiengo politikoa eta instituzionala ematea, urrats berriak gauzatzeko unean, prozesu hori ahalik eta sendotasun handienarekin eman dadin. Horrexegatik, euskararen berreskurapen eta normalkuntzari, hau da, Euskal Herriaren euskalduntze prozesuari bultzada berri bat emateko, Hizkuntz Politika berri bat abiatzeko, alegia, derrigorrezkoa da honako hau: a.- Kanpotik ezarritako inolako mugarik gabeko erabakia hartu ahal izatea.- Euskal Herriko gizarteak, Euskal Herriaren euskalduntze prozesuaren helburu, bitarteko eta erritmoei buruz hartu beharreko erabakiak ez du aurretik ezarritako mugarik izan behar. Hau da, euskal gizarteari soilik dagokio, kanpoko inolako interferentziarik gabe, bere hizkuntz politika zehaztea. Berea du hitza. Eta erabaki hori gauzagarria izan dadin beharrezko diren bermeak eratu eta osatu egin behar ditugu. b.- Legetasunaren beharrezko laguntza gehigarria lortzea.- Euskarak behar duen adinako "desberdintasun positiboari" bultzada nahikoa emateko, Euskal Herrian euskaraz bizi ahal izateko, berezko hizkuntza erabiltzeko eskubidea benetan berma dadin, sei herrialde historikoetan berme hori ahalbideratuko duen marko legal berria indartu beharra dago. Europako Zuzendaritzak argi dio mugaz gaindiko komunitate linguistikoetan, hizkuntz legeria bakarra garatuko dela hizkuntz komunitatearen lurralde osoan eta, beti ere, hizkuntz legetasun mailarik altuena duen eskualdearen estatusaren arabera. c.- Gizartearen beharrezko onespena izatea.- Eta horretarako bideratu behar den Hizkuntz Politika berriaren inguruan, hitzarmen berria lortu behar da Euskal Herriaren euskalduntze prozesurako, beste hizkuntzekiko berdintasunezko baldintzak sortzeko, egun, hizkuntz politikan oztopo diren egoera politiko orokorraren blokeozko eraginak gaindituz. 4,2,2.- Filosofia politikoa.- Hizkuntz eskubideek dimentsio
bikoitza dute, pertsonala eta kolektiboa, hots, gizabanakoarena
eta lurraldetasunarena. Izan ere, euskara herritar bakoitzari
dagokion eskubidea da -euskara denona delako-, baina eskubide
honen bermatzea, eta gauzatzea, ezinbestean kolektiboa da, lurralde
jakin bateko gizartean ematen dena -euskara, denona izateaz gain,
denontzat delako-. Hizkuntz eskubidea indibiducla baldin bada
ere, jardunbide kolektiboko eskubidea da; ezinbestean, gizarte
mailakoa. Horregatik, beste arrazoi askoren artean, honako atal
hauek, bederen, kontutan hartzekoak dira: Segidan egitera goazen Hizkuntz Politikaren proposamena, adostasun berri bat eratzearren eztabaidatu beharreko ardatzez osatua da. Gehiengo soziala, politikoa eta instituzionala eratzeko asmoz eginikoa; ondoren, Hizkuntz Politika berri bat abiatzeko. a.- Euskara Euskal Herriaren hizkuntza nazionala.- Euskara, historikoki, garatu den sei herrialdeen, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoaren berezko hizkuntza da eta, beraz, Euskal Herriaren hizkuntza nazionala. b.- Euskara Euskal Herri osoko hizkuntza ofiziala.- Euskara sei herrialde historikoen hizkuntza ofiziala izan dadin, alor sozialean, politikoan zein instituzionalean hitzarmen edo gogaidetasun nazionala bultzatu behar da. Sei herrialde historikoetan euskararen ofizialtasunak estatus legal bera izango du, beti ere oinarritzat hartuz maila legal altuena duen lurraldekoa. Euskara, beraz, Euskal Herriko berezko hizkuntza denez, Euskal Herri osoko hizkuntza ofizial bakarra izango da, Hegoaldean koofizialtasuna gaztelaniarekin eta Iparraldean frantsesarekin garatuko duelarik. c.- Hizkuntz Politika berria.- Euskararen gizarte-erabileraren erabateko berreskurapenak eta normalkuntzak aurrera egin ahal izan dezaten, "euskararen aldeko diglosia funtzionala" bultzatzea izango du helburutzat Hizkuntz Politika Berriak gizarte sail ezberdinetan zein udalerri eta herrialdeetan. Beraz, ezinbesteko tresna dugu euskalduntzearen aldeko sustapena administrazioaren aldetik, gure hizkuntzaren biziberritzea eta erabilera maila ez subordinatuak bidera daitezen. d.- Mugaz gaindiko Ente Publikoa.- Aurreko puntuan adierazitako Hizkuntz Politika Berria bideratzeko, Euskal Herri osoko instituzioen artean, formulazio juridikoa izango duen mugaz gaindiko ente publikoa sortzea bultzatuko da, bertatik Euskal Herri osorako Hizkuntz Normalkuntzarako Politika Berria burutzeko. Horretarako eta ente hori sortzen den bitartean, alderdi politiko zein gizarte erakundeen arteko akordioa eta adostasuna bideratzeko, formulazio politikoa izango duen hitzarmenerako gune egonkorra sortuko da. "Udalerrien Biltzarra" osatzea izan liteke bide hau sakontzeko hasierako topagunea. e.- Hizkuntz Politika Bakarra.- Aurreko puntuan aipatutako Ente Publiko horrgk, herriz herri, eskualdez eskualde, herrialdez herrialdez eta sailez sail, dauden egoera soziolinguistiko desberdinen arabera egokituriko hizkuntz politika bakarra izango du abiapuntu, nahiz eta gauzatze mailakatua izango duen errealitate soziolinguistiko ezberdinen arabera. Beti ere, "euskararen aldeko diglosia funtzionala" bultzatuz eta ezinbestekoa den gizartearen partaidetza eta inplikazioa sustatuz. f.- Hizkuntz Legeak aldatzea.- Aurreko puntuetan zehaztutako Hizkuntz Politika bideratzea eragozten duten Hizkuntz Legeak aldatzea eta proposatutako Hizkuntz Politika Berria ahalbidetu eta sustatuko duen Hizkuntz Legea sortzea. g.- Euskararen Normalkuntzarako Plan Orokorra.- Aurreko puntuetan zehaztutako Hizkuntz Politika eraginkortasunez bideratzeko, Euskararen Normalkuntzarako Plan Orokorra bultzatuko da. Berau izango litzateke hizkuntzaren berreskurapenari buruzko gizarte-adostasuna burutzeko eta makroerabakiak hartzeko tresnarik nagusiena. h.- Euskararen agente sozialen aitorpena.- Lan munduan eta enplegu politikan sindikatuek betetzen duten gizarte-adostasuna bera euskalgintzan eman dadin, ezinbestekoa da euskararen normalkuntzan murgilduta dauden agente sozialen aitorpena burutzea eta, sindikatuek bezalaxe, euskalgintzako agente sozial hauen funtzionamendua eta elkar-hartze lana zehaztea. i.- Erakunde politiko zein sozialen hizkuntz normalizazioa.- Erakunde politiko zein sozialen hizkuntz normalizazioa benetan bidera dadin, hitzarmen honen sinatzaileon lehen urratsa, konpromiso publikoa hartzea eta plangintza propioa osatzea da. Hizkuntz Politika Berria zuzenduko duen Mugaz Gaindiko Ente Publikoaren lanabesetako bat erakunde guzti hauen euskalduntzea bultzatzea izango da elkarlanean oinarrituriko hitzarmenen bidez.
|