|
HITZARMEN NAZIONALA Euskal Herrian,
1998ko abuztua [Sozioekonomia] [Lurraldearen Antolamendua] [Botere Judiziala][ Kirola ] 3.- HITZARMEN NAZIONALERAKO LAU ZUTABEAK 3,1.- AUTODETERMINAZIO ESKUBIDEA.- Euskal Herriaren ezagutzan eta
Autodeterminazio Eskubidearen aitortzan finkatzen den egoera
politiko berria irekitzea, gure Herriaren etorkizuna euskaldunon
erabakien esku egon dadin. Eskubide Zibil, Politiko, Ekonomiko, Sozial eta Kulturalei buruzko Nazioarteko Itunetan eta Algereko Kartan egindako formulazioak, bereziki, zehatzak eta argiak dira: "Herri guztiei zor zaie askatasunez determinatzeko eskubidea". Eskubide honen indarrez erdiesten dute askatasunean bere izaera politikoa eta beren garapen ekonomiko, sozial eta kulturala. Bai batak bai besteak, 1. artikuluan honela diote: "Edozein herrik dauka autodeterminatzeko eskubide kentezina eta iraungiezina. Herriak berak erabaki behar du bere estatus politikoa erabateko askatasunean, kanpotik inongo ingerentziarik jasan gabe". Euskal Herria eraikitzeko behar diren demokrazi oinarriak erreibindikatzeak erro sakonak ditu euskal gizartean; hala jasotzen da, 1.978ko martxoaren 27an, Aberri Eguna zela eta, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, AP, UCD, eta CD kenduta, 18 indar politikok batera egindako ospakizunetan idatzitzako agirian: "Nafarroarentzako, Arabarentzako, Gipuzkoarentzako eta Bizkaiarentzako Estatutu Nazionala lehenbailehen lortu behar da, Euskadiko Bizitza politikoa normalizatzeko ezinbesteko baldintza da eta. Demokrazia ez da gure herriarentzat erabatekoa izango, harik eta konstituzioak subiranotasuna eta autodeterminazioa ahalbidera dezakeen autogobernurako eskubidea aitortu arte". Estatu espainolak eta frantsesak Autodeterminazio eskubidea ukatzen dutenez, nortasun ezaugarrien zapalkuntza bideratzen dute, Euskal Herriaren biziraupena arriskuan jarriz. Autodeterminazio eskubidearen onarpenak soilik ekar dezake gatazka politikoaren konponbidea. 3,2.- LURRALDETASUNA.- Marko honetatik beste batera joatea da gure erronka, lurraldetasunaren aintzatespenean oinarritua. Gure herriak, beraz, marko berri bateranzko bidea jorratzen hasi behar badu, lurraldetasuna da oinarri eta apostu politiko nagusia.
Euskal Herriaren zatiketa historiko orokorrari egin nahi dio aurre Herri Batasunak, ez soilik azken 20 urteotan mamitu denari. Beraz, gure helburua ez da Hegoaldera bakarrik mugatzen; nazio osoa eraiki nahi dugu subjektu politikotzat, mendetako hutsegite eta hutsuneak zuzenduz. Ezin izango da subjektu nazionala berehala eta bat batean erabat osatu, egungo zatiketa goitik behera gainditu eta gure naziotasuna balio sozial, politiko eta juridikotan eraginkorki une bakar batean finkaraziz. Prozesu bat eraman beharko da aurrera. Urrats zehatzek osatu beharko dute prozesu hori eta horregatik, bide horretan, ulertu behar da egungo markotik marko berri bat osatze bidean "trantsizio" faseak aldez aurretik ikustea, diseinatzea eta onartzea. Baina ez, inondik inora, gaur egun dagoen zatiketatik bertatik marko berri bat osatzerik dagoela pentsatzea edo planteatzea. Esperientziak frogatu digu zatiketa, partizioa, berez autoelikatzen den mekanismo politikoa dela, erabat antidemokratikoa den abiapuntu bat de facto demokratikoa bailitzan inposatuz. 20 urte beranduago bada ere, Moncloako estatutoaren bideari uko egin, zatiketa eragite eta inposatzearen funtsezko irizpide politikoa zapuztu eta tranpa horretatik aterc gaitzakeen ate zirrikituc marrazten hasteko aukeran gara. Horretarako eta euskal herritar guztiei ahotsa eta erabakitzeko ahalmena eman asmoz, Herri Batasunak honako proposamen hau luzatzen du: A.- Izaera nazionala duten instituzio
zein bilguneak eraikitzeko apustuak martxan jartzea, berehalakoan,
arlo ekonomiko, kultural sozial zein politikoan. 3,3.- ERAIKUNTZA NAZIONALA ETA SOZIALA.- Garbi dago edozein naziok, eraikiko
bada, zutabe materialak behar dituela: hizkuntza, hezkuntza,
kultura, ekonomia, ... Gauza bera eta ildo berean planteatzen diegu guk geuk indar abertzale eta aurrerakoi guztiei gure proposamenean. Bilaka ditzagun estrategikoak diren sektoreak kolaborazio eta hitzarmenerako esparru, lehia-esparru izateari utziz. Euskaran, hezkuntzan, ekonomiaren kudeaketa nazionalean, lurraldetasunean, abertzaleen arteko lehiarik ez, elkarlanerako esparru bilakatu behar ditugu esparru hauek guztiak. 3,4. IRTENBIDE DEMOKRATIKOA.- ETAren 98ko ekaineko komunikatuak zioen bezala "gatazka baten sasi-konponketak ez dezala bihar-etziko gatazka berriren hazi txarrik erein, belaunaldi berriek ez dezatela berriro ere armak eskuan gatazka beraren konponbidearen alde borrokatu beharrik izan". Herri Batasuna osoki bat dator baieztapen honekin eta lehenbailehen lor dadin gure konpromisoa adierazi nahi dugu. Askotan leporatu zaigu,bai HBri, bai beste eragile abertzaleei, gatazka konpontzeko planteatzen dugun eredua nazionalista edota abertzalea dela. Ez gatoz bat adierazpen horrekin, gatazka gainditzeko Herri Batasunak eredu DEMOKRATIKOA, soilik demokratikoa, aurkezten baitu. Azken batean, zein da gure proposamenaren muina? Euskal Herriak, bere lurraldetasuna errespetatuz, bere etorkizuna inongo betorik gabe eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea du. Planteatzen dugun eskenatokiaren konkrezioa, Euskal Herrian mugarik gabeko euskal demokrazia bat indarrean jartzea da, non bakoitzak bere proiektu politikoak defendatuko dituen eta azken hitza herriak izango duen. Euskal Herriak erabakitzen duena, denok errespetatu beharko dugu. Aipamen berezia merezi du gatazka politikoaren ondorioz errepresaliatuek (presoek, errefuxiatuek, deportatuek ) bizi ohi duten egoera gainditzeko apostuak. Azken hilabeteetan, Euskal Presoak Euskal Herrira dinamikak, test garrantzitsu bat planteatzen digu, gure borondate eta indarrak agerian jartzeko. Gainditu beharreko test hau onartuz gero, ez ginateke eskenatoki idiliko batean egongo, baina azken 20 urteotan etxetik kanpo egotera behartuak dauden milaka militante independentista etxera itzultzeko baldintzak hobera egingo luke. Bestalde "Alde Hemendik" herritarren eskaera zabalaren defentsa, hots, arrotzak diren espainiar eta frantziar indar okupatzaileen desagerketa, irtenbide demokratiko eta orokor bati begira mahai gainean jarri beharreko gaia da. Beraz, elkarrizketaren bidez, negoziaketaren bidez, aldarrikatzen eta bilatu nahi dugun gauza bakarra herri honi dagokion botere politiko, ekonomiko eta soziala berreskuratzea da. Munduko edozein herri eta nazioren moduan, boterea gure esku izatea zilegi eta demokratikoa hauxe da, eta ez besterik, gure helbururik garrantzitsuena. 3,5.- AMAIERA ETA PROPOSAMENA.- Oinarrizko ardatz hauek kontutan
hartzen dituen HITZARMEN NAZIONALA dugu helburu. Beraz, dei zabala
luzatzen diegu HITZARMEN NAZIONALAren inguruan hitz egin eta
eztabaidatzeko prest daudekeen Euskal Herriko erakunde sozial,
sindikal eta politiko guztiei. ![]() |