|
HITZARMEN NAZIONALA Euskal Herrian,
1998ko abuztua [Sozioekonomia] [Lurraldearen Antolamendua] [Botere Judiziala][ Kirola ] 2.- MARKO BERRI BATERANTZ ABIATZEKO PROPOSAMEN POLITIKOA Aspaldidanik planteatu izan dugu Herri Batasunak Euskal Herria eraikitzeko apustua egina duela. Gure herria eraiki nahi dugu, inposaketa guztien gainetik. Hori da gure helburu estrategikoa. Gure ustez, nabaria da, egun, gure herriak dituen legedi zatikatzaile eta inposatua, (Baskongadetan, Nafarroan zein Iparraldean), espreski helburu hori eragozteko tresnak besterik ez direla. Abertzaleontzat, beraz, aipaturiko tresna agortu horiek gaindituz joango diren dinamika politiko, ekonomiko-sindikal, kultural zein sozialak bultzatzea derrigorrezko apustu bihurtu da. Abiapunvu berri batetik eraiki nahi dugu Euskal Herria, hots, gure lurraldetasuna eta autodeterminazio-eskubidea bermatu egingo dituen marko berri batetik, Nazio izaera duten hainbat instituzio nahiz bilgunetatik, alegia. Ez dugu bide hori guk geuk bakarrik egin nahi horretaz ardura duten guztiekin batera elkarlanean baizik hots, alderdi, sindikatu eta herri mugimendu ororekin. Gure proposamena, beraz, garbia da: gonbidapen zabala luzatzen diogu abertzale zein herritar orori, Euskal Herriaren gaur egungo egoera eraldatzeko bidea denok elkarren artean eraiki dezagun. Eta, helburu hori begira, hitzarmen nazionalerako deia luzatzen dugu, baita, deiarekin batera, eztabaidarako proposamen zehatza plazaratzen ere. Proposamen Politikoa Hitzarmenerko
Zutabeak Euskara Irakaskuntza Kultura Sozioekonomia Lurraldearen
Antolamendua Botere Judiziala Kirola |