|
ETA-ren AGIRIA
Euskadi Ta Askatasunak ohar honen
bidez jakitera eman nahi du Aznar presidentea buru duen Gobernu
espainiarrari gutun ofizial berri bat helarazi diola.
Gutun horren zioa bilkura berri
bat burutzeko prestutasuna eta borondatea agertzeaz gain orain
artean Gobernu espainiarrak izandako jarrera kritikatzea izan
da. Hain zuzen ere 1999ko maiatzaren 19an ETA eta Espainiako
presidentearen ordezkarien artean izandako bilkuran hitzartutako
puntu urriak ere ez baitituzte bete, ez bilkuraren berri emateko
orduan ezta bilkuraren inguruko informazioa emateko orduan erabili
dituzten gezurrekin ere. Era berean, bilkura horren inguruko
datu GUZTIAK hedabide espainiarretako polizia-periodisten eskutan
uztea guztiz arbuiatzen dugu eta Gobernu espainiarrak Espainia
eta Euskal Herriak bizi duten gatazka armatua gainditzeko duen
borondate gabeziaren berri zehatza ematen digu.
Hala ere, bozeramaile eta kide
ugariren bidez Gobernu espainiarrak bilkura berri baterako prest
dagoela adierazi du.
Euskadi Ta Askatasunaren aburuz,
hitzezko prestutasun horrek egiaz urratsik ez egiteko borondate
irmoa ezkutatu nahi badu ere, gutun ofizial horren bidez bilkura
berri baterako deia luzatu dio ETAk Gobernuari.
Bilkura horretan hizketarako
gai izango diren gaiak honokoak dira Euskadi Ta Askatasunaren
aldetik:
-Euskal Herriak libreki adieraziko
dituen erabaki eta borondatea errespetatzeko prest ote dagoen
Gobernu espainiarra. Erabakiartzerako prozedura eta formula Euskal
Herriaren esku hutsetan geratzen delarik.
-Estatu espainiarrak prozesu
hori zein eratan eta zein berme emanez errespetatuko duen jakitea.
-Euskal preso politiko guztien
askatzea noiz eta nola emanen den.
-Gure herrian dauden indar armatu
atzerritar espainiarren kanporatzea noiz eta nola emanen den.
-Aipaturiko puntuen onartzeak
ETAren aldetik Espainiarekiko enfrentamendu armatuaren gainditzea
ekarriko luke.
Bilkura horretarako ETAk izendatu
Mintzakidetza honokook osatzen dutela jakinarazten zaio: Antton
Lopez Ruiz, Josu Urrutikoetxea Bengoetxea eta Josetxo Arizkuren
Ruiz (Erakundeak Gobernuarekiko lehen bilkurako mintzakide gisa
izendatua zegoelarik atxilotua izan zena). Aurrerantzean Erakundeak
beste mintzakide batzuk gehitzeko eskubidea beretzat gordetzen
du. Gai honen harira euskal gizarteari jakinarazi nahi diogu
iragan irailaren 26an hil zen Esteban Esteban Nieto burkide eta
gudaria ere Mintzakidetza horretako partaide izateko izendatua
izan zela. Lerro hauen bidez bere senitarteko eta lagunei gure
doluminak helarazteaz gain bere ibilbide militanteari eta bere
gizatasunari gure omenaldirik sentituena agertu nahi diogu.
Amaitzeko, Gobernu espainiarraren
eta Euskadi Ta Askatasunak izendatu dituen mintzakideen arteko
bilkura horretarako baldintza neutralak eskatzen ditugu, ez Espainia
eta ez Frantziako lurraldea onartzen ez dugularik, eta bai Euskal
Herria bertan beharrezko aipatu baldintza neutralak ezarriz gero. |