|
EUSKADI TA ASKATASUNAREN PRENTSA-OHARRA
Ekainean adierazi bezala Gobernu
espainiarrarekiko bilera bat burutu zen eta bigarren bilera batetarako
atea ere irekita utzi zen. Une honetan euskal gizarteari adierazi
behar diogu ETA eta Gobernu espainiarraren arteko komunikatzeko
bidea moztua dagoela. Mozketa horren ardura Gobernu espainiarrarena
da, bide horren eta hartuemanak behar duten gutxieneko diskrezioaren
borondatezko saboteatze lana burutu dutelako.
Prentsaren bidez elkarrizketa
prozesu bat eta nolabaiteko irekiduraren irudia zabaldu nahi
izan duten arren egia guztiz bestelakoa izan da. Balizko elkarrizketa
prozesu batetarako zeuden oinarrizko bitartekoak zapuztu egin
ditu. Izandako lehenengo kontakto zuzena bera ere komunikabidetarako
jostailu gisa edota kalkulo elektoralerako tresna bezala erabili
du. Areago, Gobernu espainiarrak demostratu duen fribolitatea
eta joku zikina ikusita, gatazka armatua elkarrizketaren bidez
gainditzeko heldutasun eza nabarmentzen da.
Ez da lehenengo aldia Gobernu
espainiarrak ETArekiko kontaktoak denbora irabazteko edota helburu
polizialetarako erabili nahi izan dituena. Azken asteotan ezagutu
diren hainbeste filtrazio, informazio faltsu eta toxikazioek
Gobernu espainiarraren jarrera justifikatzea dute helburu bakarra.
Hala eta guztiz ere, Euskadi
Ta Askatasunak adierazi nahi du gaur Euskal Herriak eta Espainiak
bizi duten gatazka armatua gainditzeko bere borondatea erabatekoa
dela. Euskal Herriaren hitzari aukera eman eta hitza errespetatzean
datza horretarako oinarria.
Zentzu horretan Euskadi Ta Askatasuna
Gobernu espainiarrarekiko komunikazio zuzen eta ziurra bermatuko
duen bideen bila arituko da orainartean bezainbesteko prestutasunez

Euskal Herrian, 1999ko abuztuan |