|
ETA REN PRENTSA-OHARRA
Ohar honen bidez, Euskadi Ta
Askatasunak Gobernu espainiarrarekin kontaktu zuzen bat burutu
berri duela
jakinarazi nahi dio euskal gizarteari.
Euskal Herrian abiatua den prozesu
politikoaren testuinguruan Gobernu espainiarrak kontaktu zuzen
bat
burutzeko proposamena luzatu zion Euskadi Ta Askatasuna erakundeari,
eta idatzizko komunikazio batzuen
ondoren, aipatutako enkontru zuzena burutu da.
Euskadi Ta Askatasunaren aldetik,
bilkura horren zioa eta planteamendua honoko hau izan da: batetik,
Gobernu
espainiarrari galdetzea ea Euskal Herrian abiatu den prozesu
politikoa errespetatu eta demokratikoki jokatzeko
borondaterik duen, ETA erakundearen asmoa horixe baita, prozesu
hori babestea eta prozesu horrekiko
errespetoa lortzea. Bestetik, 1995eko apirilean ezagutzera eman
genuen bake proposamena zuzen-zuzenean
helaraztea.
Abiapuntuak argiak izan dira,
ETA erakundearen aldetik abiatu den prozesu politikoa eta Euskal
Herriaren hitza
errespetatzearen beharra planteatuz eta Gobernu espainiarraren
aldetik aukera hori baztertuz. Lehenengo
enkontru horretan iritziak elkar trukatu dira, ondorio zehatzak
zein garapen batetarako aukera ikusteko
daudelarik.
Euskal Herrian, 1999ko ekainean |