|
E.T.A.ren AGIRIA EUSKAL HERRIARI
LIZARRA-GARAZIKO HITZARMENA:
ARO BERRI BATEN OINARRI
Hasteko, beraz, Lizarra-Garaziko
Hitzarmenaz ariko gara, Hitzarmen horrek islatzen duen sakoneko
aldaketaz hobeki jabe gaitezen. Irailaren 12an izenpetu eta urriaren
3an garatu den Lizarra-Garaziko hitzarmena Euskal Herrian bizi
dugun egoera berriaren ondorio da. Aro berri honen atarian zeuden
ezaugarri nagusiak jadanik aipatuak ere, ez da txarrerako izanen
beste behin ere oroitaraztea.
Euskal Herria zatiturik mantentzen
duten egitura instituzionalen agorpen eta etorkizun eza: Lapurdi,
Baxenafarroa eta Zuberoarentzat ezaugarritze instituzionalik
gabeko egoerak berrehun urte luzeren ondoren, bere zentzugabekeria
agerian du: inoiz baino indar politiko, ekonomiko eta sozial
gehiago agertu da nolabaiteko ezagutzaren alde, "Hexagone"-a
erreferentzia asetzailea ez den bezala, "Pyrenees Atlantiques"
izeneko departamentuan ere ez dira asetzen Frantziaren menpe
bizi diren euskal herritarren behar eta nahiak. Hor daude bada
aski izango ez den lehen urrats baterako baldintzak.
"Baskongadak" izenpean
biltzen dituen hiru herrialde historikoez osaturiko Elkargo Autonomoak
ere ez dio erantzuten etorkizuneko garapenari ez eta herri gisako
biziraupenerako gutxieneko beharrei ere. Moncloako Estatutuaren
ezin "betetzeak" eta egitura hori etorkizuneko Euskal
Herriaren sustraia izateko errefusa ere nabaria da.
Eta zer esanik ez Nafarroa zatituaren
etorkizunari dagokionez, azken hitzak nafar biztanleen esku egon
behar duela diotenak berak ohartzen dira arrazoitze bide horretan
jarraituz, gero eta nabarmenago direla Espainiako eta Frantziako
estatu zentraIista eta jakobinoek garai bateko erreinuari ezartzen
dizkioten menpekotasun, muga eta oztopo antidemokratikoak .
Beraz, bitan eta hirutan zatiturik
dagoen Euskal Herriak ez du etorkizunik, ez bada desagerpen edo
menpekotasunarena. Eta aldiz, indar politiko, ekonomiko eta sozialek
gero eta argiago egin dute apostu, desberdintasun eta aniztasun
guztiekin, biztanleen behar eta asmoei askoz egokiago erantzungo
dien Euskal Herri berrosatu baten alde.
"Madril", "Ajuria-Enea"
eta "Iruñea"-ko Itunen bidez Euskal Herriari
bere hitza eta etorkizuna ukatzeko politikaren agorpena.
Duela hamaika urte luze antolatu ziren Madrilen aginduei jarraiki
abertzaleen aurkako eta Espainia eta Euskal Herriaren arteko
gatazkaren konponketa elkarrizketatu baten aurkako Hitzarmen
horiek. Ezker abertzalea indartsu zegoen garai horietan hauteskunde
lehia desberdinetan, baina Estatuaren politikak ekartzen zien
onura pertsonal eta alderdikoiei kasu eginez beren burua abertzaletzat
jotzen zuten indar politikoek agintari espainiarrekin batera
adostu zuten beren ildo estrategikoa.
Hamar urteren buruan ezker abertzaleak
erakutsi du gatazkaren muin politikoa ez dela errepresioa eta
ukazioaren bidez konpontzen ahal eta bere opzio politikoak, hau
da, independentzia eta sozialismoaren aldeko borroka, baduela
aski babes eraso guztiei eutsi eta baita aurrera egiteko ere.
Euskadi Ta Askatasunak borroka armatuaren bidez erakutsi duen
tinkotasunarekin batera, bestelako erakunde eta are herritar
bakanek beren eguneroko ahaleginean erakutsi dute badela herri
bat aske izan nahi duena eta bere opzio politikoa garatzeko baldintza
justoak eskatzen dituena. Euskal Herria menpean hartu duten bi
Estatuengandik askatu eta munduko beste herrien artean bere ale
berezia, bakana eta elkartasunezkoa landatu eta garatu nahi duena.
Euskal Herriko biztanleek gehiengo
nabariz etorkizuna beren gain hartzeko adierazten duten borondatea
Euskal Herriak hainbeste denboraz ukatua eta bahitua izan duen
hitza berreskuratu beharra nagusitu da gatazkaren konponketaren
giltzarri gisa. "Demokrazia" hitza erasorako erabili
izan da urte luzetan, hain zuzen ere, espainiar eta frantsesen
aldetik Euskal Herriaren aurka Euskal Herrian demokraziak ezaugarri
bereziak dituela nagusitu da: euskal herritarrek izan behar dutela
hitza eta hitz horri errespetoa zor diotela atzerritar diren
indarrek; eta Euskal Herriaren berezitasunak, historia, kultura
eta bertako biztanleek etorkizunari begira dituzten nahiak errespetatu
behar dituela demokrazia horrek. Hitz batez, gurean ez dela demokraziarik
izanen "euskal" aurrizkia izango ez duen bitartean.
Hiru horiek ditugu bada Lizarra-Garaziko
Hitzarmenaren aurrekari nagusia. Eta Lizarra-Garaziko Hitzarmena
etorkizunari begira ikuspegi, uste eta izaera desberdineko indarrek
batera egiten duten apostu baikor eta ausarta da. Ia bi hilabeteren
buruan hitzarmen horrek bildu dituen atxekimenduek Euskal Herri
luze-zabalaren ordezkari politiko-sozial nagusi bilakatu dute.
Ez da inoiz horrelako indar-bilketarik izan Euskal Herrian bere
eskubideen alde. Abertzale, demokrata eta aurrerazaleentzat ez
ezik Hitzarmen hori ezinbesteko erreferentzia gune bilakatu da
gizarte osoarentzat, eta are nazioarteko eritzi publikoarentzat.
ETAk bere aldetik, hitzarmen
horrek eskeini duen elkarrizketarako gunea eta konponketa politikorako
abiapuntua ontzat ematen du, parte hartze zein elkarlanerako
marko egokitzat joz. Hartara, Euskadi Ta Askatasunak Hitzarmen
horretan parte hartzen duten alderdi, sindikatu eta gizarte eragile
desberdinek izan duten jarrera zintzoa eta ausardia politikoa
txalotzen du.
Euskal Herrian esperantza piztu
dute Hitzarmen horren sinatzaileek. Eta hein bereko ardura bereganatu
ere. Euskal Herriaren hitza askatzearena hain zuzen ere. Euskal
Herriak bere hitza berreskuratu eta hitz hori ahoskatua, aditua
eta errespetatua izan dadin marko politiko-instituzional berria
eraikitzeko konpromezua dago. Eta kontuz! Indar politiko, sindikal
eta gizarteko batzuk izenpetu dute hitzarmena, baina ehundaka
mila herritarren esperantza ere ezarria dago izen horien alboan.
Eta horrek eskatzen du, gaurdanik -atzodanik esan beharko genuke-
Lizarra-Garaziko hitzarmenak irudikatzen duen marko berri baterantzako
lanean norberak bereak jartzea, ordezkaritzakeriarik gabe. Bestek
egingo omen duenaren esperoan egon gabe.
Asmoak asmo eta nahiak nahi,
gaur egungo egoeraren ezaugarri nagusia Euskal Herriaren subiranotasunerantz
abiatzen diren ekimenak gauzatzeko aukera paregabearen aurrean
gaudela da. Maizegi entzuten dugu "Euskal Herri independientea
amesten dut!". Ametsen garaiak iraganean utzi behar dira
eta orain ekitea egokitzen zaio norberari. Euskal Herriari guztion
artean eskeintzen diogun aukera berri honetan guztion parte hartzea,
konpromezua eta ardura ezinbesteko izango da. Elkarlanerako garaiak
dira egungoak, norberak bere lan eremu eta ikuspegitik baina
helburu bakarreraniz: Euskal Herria bere etorkizunaren jabe izatea.
ARABA, BIZKAIA ETA GIPUZKOAKO
HAUTESKUNDEAK
Esan bezala, denbora tarte honetan
ere egokitu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteskundeak.
Eta sortu den giro politiko berrian garrantzi berezia izan dute
hauteskundekok. Espainiaren aldeko indarrek "Ermuko izpirituaz"
bataiatu duten betiko zanpaketaren alde ala "Lizarra-Garaziko
Hitzarmenak" adierazten duen etorkizun askearen arteko lehia
gisa aurkeztu dute hauteskunde erronka berri hau. Agorturik dagoen
marko estatutario batetarako hauteskundeak baino gehiago izatea
nahi izan dute Espainiaren aldeko indarrek, eta beraienak eta
bost jarri dituzte erronka horretan, Lizarran hasi eta Garazin
jarraipena izan duen askatasun eta pakerantzako bidea berriro
ere itsutzeko, zapuzteko, desitxuratzeko.
Eta ikuspegi horretatik hauteskunde
horiek askatasun eta bakearen aldeko apostuan ausart jokatu dutenen
garaipena izan dela esan behar da, argi eta ozenki. Opzio politiko
zehatzek bozka kopurutan gora ala behera egiteari garrantzia
kendu behar zaio, eta ikuspegi zabal batez aztertu behar da gertaturikoa.
Gertatu dena ez baita, batzuk
ulertarazi nahi luketen bezala, azken hilabeteotako aldaketa
edo kalkulu ezkutuen ondorio, urtetako lan etengabearen fruitu
izan da, kontraesankor ziruditen ekimenen ondorio. Ezker abertzaleak
lortu du eskuzabaltasunez eta tinkotasunez Euskal Herriaren etorkizuna
zegoen segadetik ateratzea; espainiar eta frantziar agintariei
aurre egiteaz gain, Euskal Herriak bere kabuz etorkizunik ez
zuela uste zuten indar errejionalista eta abertzale epelei eta
etorkizunik egon badagoela, eta oparoa gainera, sinestaraztea,
ilusioa txertatzea eta horren alde lanean jartzea.
Azter ditzagun bada hauteskunde
horien emaitzak ikuspegi horretatik.
Ezker abertzaleak, beraz, hauteskunde
horietan agertu den Lizarra-Garaziren aldeko jarrera garbia bere
irabazpideen zakuan sartzeko tentaldia izan dezake. Baina garaiok
ez dira "tantto" tikiak poltsikoratzekoak. Hauteskunde
horietan garaile, euskal gizartearen zati baten bidez, Euskal
Herriaren etorkizunean sinestu eta horren alde borrokatzen direnak
izan dira. Bigarren mailako garrantzia du EAk bozketan hain gora
ez egiteak edota lUk bozka kopuru handia galtzeak, eta era berean
esan beharko genuke "Euskal Herritarrok"-ek HBk sekula
lortu izan dituen markak ondu izana edota EAJk EArekiko zatiketaz
geroztik izandako emaitzarik haberenak lortu izanak. Horiek bigarren
mailakotzat jotzen ditu ETAk.
Beraz, emaitza orokorrek erakusten
duten argazki politikoari so egin behar zaio batez ere. ETAren
kezka eta zeregin nagusia ez baita ezker abertzaleak hauteskunde
emaitza onak edota ordezkaritza politiko indartsua edukitzca,
baizik eta Euskal Herria askatasanera eramango duen proiekto
politikoa indartzen joatea. Indartzen eta, batez ere, gauzatzen
joatea. Espainiarrekiko kolaborazio, menpekotasun eta saldukeriarekin
amaitzea. Askotan errepikatzen dugun legez helburu eta proiektoen
inguruan bildu behar dira indarrak, indar politikoen inguruan
baino. Zentzu honetan lehendabiziko ondorioa "Lizarra-Garaziko
Hitzarmenak" jaso duen babesaren neurketa da. Matematika
zehatz eta aspergarririk gabe ere nabarmen agertzen den babes
eta onarpen zabala, zalantzarik gabe. Eta horrek ondorio zuzenak
izan behar ditu, azken hilabeteotan egindako urratsak eta sortutako
esperantza eta ilusioak traizionatu nahi ez badira.
Batzuk "erreferendum"
gisa planteatu nabi izan dituzte hauteskunde hauek, bai eta "emaitzak
errespetatzea" eskatu ere. Horretarako, Estatuaren indar
faktikoek Euskal Herriaren zati batetan antolatutako hauteskunde
hauek "Estatu arazo" gisa planteatu dituzte. Eta porrota
are nabarmenagoa izan da beraientzat. Oso aspaldian ez bezala
EAJk eta EAk jarrera abertzale nabaria agertu dutelako, eta behingoan
bozka abertzaleen batuketa lotsarik gabe egin daitekeelako. Eta
lotsarik gabe ere, harrotasun osoz, bildu beharko lituzkete IU-EBkoek
bildu dituzten bozka hauek Lizarra-Garaziko Hitzarmenak adierazten
duen proiektu askatzailera.
Horrela, gobernu espainiarrak
onartu behar du Euskal Herriko zati horren gehiengoak Lizarra-Garaziko
Hitzarmena babesten duela eta beraz Hitzarmen horrek duen mami
politikoa onartu. Eta gaur egungo marko politiko-instituzionala
ikusirik politika-fikzioa egitea bada ere, Euskadi Ta Askatasuna
ziur dago Euskal Herri osoko hauteskunde batzutan ere, edo "erreferendum"
batetan, "Lizarra-Garaziko Hitzarmena"k gehiengoa lortuko
lukeela. Etorkizunak uste edo eritzi hori baieztatuko digu.
Baina gatozen oraingo orain hauetara.
Izan ere, "Lizarra-Garaziko Hitzarmena"k jasotako babes
hori gehiengo zabal batena izan arren, euskal herritar guztiak
hitzarmen horrek eskeintzen duen jokaleku politikoan integratzea
lortu behar da. Eta "gutxiengoak" errespetatzen beste
batzuk baino ohitura gehiago dagoenez Ezker abertzalean, gutxiengo
horri so egin behar zaio ere. Hartara, ustez "aurkako"
atera den kopuru horrek ez du gure eritzian "Lizarra-Garaziko
Hitzarmena"ren aurkako jarrera adierazten. Izan ere indar
espainolistek jaso duten bozka kopuruan "beldurraren"
bozka asko dago. Desinformazio eta buru-garbiketa telebisiboaren
ondoriozko bozka asko. Eta afera ez da gainera matematika kontu
soila. Hitzarmen horrek duen mami politikoa garatzen joatea da
gakoa. Garapen horren zenbait atalekin gizarte adostasuna handiagoa
delako oraindik, eta horrek lagundu dezake gizarte sail gehiago
proiekto politiko horretara hurbiltzen.
Espainiaren aldeko bozka kopurua
mantendu edo zertxobait igo da. Itxura eta alderdi ezberdinen
inguruan agertu ohi dira, baina atzerriko proiektoen alde egiten
duen hauteslegoa hortxe dago, aldaketa haundirik gabe. Aldiz,
aldatu dena Espainiaren aldeko indarren jarrera da. Askoz bortitzagoa
delako, aspaldian ez bezala zalantzan ikusi duelako Estatuak
bere agintea. Espainiaren aldeko indarrek "edozein preziotan
Espainiaren batasuna" ziurtatu nahi dute, eta jarrera horrek
ondorio larriak ekartzen badizkio Euskal Herriari, hainbat hobe.
Lur errearen politika. Auzokoarekiko etxekalte izatea politika
erraza baita, bigarren etxebezitza, sustentoa eta etorkizuna
Inperioren altzoan dutenentzat. Eta bost axola beraiei Euskal
Herriarekiko indiferentzian edota gorrotoan hazitako herritar
xumeak. Barne gerlan murgildu nahi lukete euskal gizartea, ondorioa
gutxi axola zaielarik.
Amaitzeko "Euskal Herritarrok"
hautes-taldeak bildu dituen emaitzak ere aipatu beharrean gaude,
ezker abertzaleak lortu dituen sekula inoizko emaitzarik dotoreenak
bildu baitziren urriaren 25ean. Eta bozka horietako bakoitza,
gartzelako bakardadean, armak eskutan, gaisotasunak jota edota
istripuz hildako euskal gudariei egindako omenaldi gisa hartzen
ditugu. Eta oraindik ere gartzeletako sakabanaketan, torturaren
zauriak sendatzen, bakardadezko borrokan mrauten duten euskal
herritar eta gudariei egindako opari xamur gisa hartzen ditugu.
Ezker abertzaleak bizi izan dituen garai zail eta ilunetan etsi
gabe, irribarre lasai batez, etsaiari opari txikiena ere egin
gabe duintasun eta kemenez gartzela edota are heriotza ia ziurrari
bizkar eman gabe, beldurra menpean hartuz, beren onena ematen
aritu diren antolakunde desberdinetako hainbat eta hainbat kideri
esker eskuratutako garaipentzat hartzen ditugu. Independentzia
eta sozialismoaren bidean aurrerapausoak emateko oinarri sendoaren
adierazle.
NOIZKO EUSKAL HERRIKO HAUTESKUNDEAK?
Esan berri dugu hauteskunde hauek
Espainia eta Euskal Herriaren arteko gatazkan lehian dauden indarren
eta proiekto politikoen arteko erronka eta are =erreferendum
gisa planteatu direla Estatuaren indar faktiko eta beren ordezkarien
aldetik. Eta hala izanik ere Euskal Herriaren eskubideen aldeko
indarrentzat garaipen argia erakutsi dutela. Horrekin konforme
geratzeak hauteskunde hauek ezkutatu nahi duten ustelkeriaren
aurrean begiak ixtea litzateke. Beroietan parte hartzeak eta
baita garaitzeak ez du kentzen iruzur itzela egiten zaiola Euskal
Herriari hauteskunde hauek Euskal Herriaren hitza ordezkatzen
duten hauteskundeak direla esaterakoan.
Ez, ez dira Euskal Herriko hauteskundeak
izan. Ez hauek ez eta Franco hil eta =espainiar erako demokrazia
irentsarazi zigunek ospatzera behartu gaituztenetatik bat ere
ez. Hauteskunde hauei dagokienez hauek dira iruzurraren lau oinarri:
Lehenik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan
egindako hauteskundeok =partizioa ren isla dira. Ez da Euskal
Herriaren hitza edo hautaketa izan, zati batena baizik. Moncloako
Estatutuaren bidez taxuturiko marko estatutario horrek kudeaketa
hutsa eta onura partzial batzuk ekartzearekin batera Euskal Herriaren
herri proiektoa eta etorkizuna bahitu egin du hemeretzi urtez.
Izan ere, Estatutuak mantendu eta garatu duen desbertebrazioaren
isla da. Euskal Herria itotzeko indarrez jarritako marko horrek
aukera bakarra eskeintzen du: kudeaketa ekonomikoaren lehia.
Baina ez herri proiektoa ez eta antzekorik ere. Eta lehia horren
ondorioa da mapa politikoan agertzen den desbertebrazioa.
Bigarren, Euskal Herrian ezer
egiterik ez duten hamarnaka mila batzuk bozka emateko aukera
izateaz gain, gure herriko karriketan ikara barreiatzen jarraitzen
dutelako. Euskal Herrian libreki erabakiak hartu ahal izateko,
Guardia Civil-a, eta Espainiako polizia eta armadak alde egin
behar dute. Kasu honetan bai, maleta hartu eta hemen lapurtu
duten guztia utzita gainera. Eta gauza bera Frantziaren =grandeur
zaharkituaren defendatzaile armatuak. Eta alderantziz, bozka
emateko eskubidea duten euskal herritar andana batek ez du aukera
hori izan, gartzelan edo ihesean daudelako.
Hirugarren, komunikabide atzerritarren
interes eta nagusigoa nabarmen izan da. Horrek utzi die =beste
hauteskunde autonomiko batzuk izan behar zutenak, =Espainiako
Hauteskunde Orokorrez mozorrotzea. Ez da soilik hizkuntza aldetik
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleek jasan behar izan duten
diskriminazioa, hitz garbitan esateko =atzerritar injerentzia
argia bizi izan dute herrialde horietako euskal herritarrek hauteskunde
kanpainan zehar (eguneroko bizitzan jasatera behartuta daudena
biderkatuz).
Eta azkenik, atzerritar presentzia
armatu horrek adierazten duen beste engainua bizi izan dugu.
Hauteskunde garalan oso arinki eta baita iraingarriki erabili
den kontzeptu bat, =bakean ospaturiko lehen hauteskundeak , gezurtatu
beharra dago. Ez da onargarria ere =armen mehatxurik gabeko lehen
hauteskundeak izan direla esatea ere. Agortua dagoen proiektu
politiko zatikatzailearen aldeko indar armatu zipaioen eta aipatu
guardia zibil eta polizia espainiarren kontrol eta babespean
egin dira. Hori ez da askatasun eta bakean bozka ematea.
Beraz, hauteskunde horiek ezin dira Euskal Herriaren hitz gisa
aurkeztu: zati batetan baizik ez dute bozka emateko aukera izan
euskal herritarrek. Hori da konpondu beharrekoa. Euskal Herriak
bere hitza eman behar badu euskal herritar guztiek emateko aukera
izan behar dute, esan nahi baita Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi,
Nafarroa eta Zuberoako biztanleek. Eta bozka horietan, Euskal
Herriaren hitza emateko edota Euskal Herria etxean eta munduaren
aurrean ordezkatuko duen Erakundea hautatzeko orduan euskal herritar
baten bozkak beste edonongo euskal herritarren bozkaren balioa
izan beharko du.
Hauteskunde askeak eta Euskal
Herri osokoak etorkizuneko zerbait dira. Euskadi Ta Askatasunaren
ahalegina da etorkizun hori ahalik eta hurbilen egitea. Borondatea
egotekotan ahalezko baita. Bada Euskal Herrian aski indarrik,
adorerik eta beharrik! Horretarako duela hilabete eta erdi jendeaurrean
agertarazi bezala instituzio bakar eta subirano batetaruntzko
urrats eraginkorrak egin behar dira. Gaur atzo baino aukera hobea
dago. Lizarra-Garaziko Hitzarmenak norabide horretan urratsak
egiteko marko egokia osatzen baitu, eta horren alde egiten duten
indar politikoek atzo baino babes gehiago dute beren atzean.
Ez diezaietela bizkarra eman hartutako konpromezuei. Eskubete
lan dago. Ez da denbora nola doan begira egoteko garaia!
ESTATU ESPAINIAR ETA FRANTSESA
BERRIRO ERE HISTORIATIK AT
Amaitu aurretik, eta aurreratu
bezala, mintza gaitezen apur bat zanpatzen gaituzten Estatu bietako
arduradunek (edo =arduragabeek esan beharko) darabilten jarreraz.
Ilargia seinalatzen duen hatzari
begira egotetik, ibaian ilargiaren isla harrapatu nahiez itotako
zakurrarena egitera igaro dira. Xelebrekeriatzat jo beharko genituzkeen
asko entzun ditu euskal gizarteak hilabete t'erdiren buruan.
Baina manualek aholku ematen dute barrerik egin behar ez zaiola
armak eskutan dituen eroari edo zozoari. Eta Euskal Herriaren
etsaiek arma lanjerosak dituzte eskutan. Ongi erakutsia digute
bai azken mendeotan.
Eta horretan diraute. Irtenbide
errepresiboa inolaz ere baztertu gabe, Euskadi Ta Askatasunari
emandako kolpe errepresibo handi baten bidez sortu den aro berri
hau oztopatuko duten ustean eta saio amorratuan. Urtez urte,
hilabetez hilabete, egunez egun eta baita orduz ordu eta minutuz
minutu ereiten duten sufrimenduaren hazia eskeiniz irtenbide
bakar gisa.
ETAk iragarritako su-etenaren
ondoren munduko eritzi publikoa eta are herri eta estatu desberdinetako
arduradunak begira dituzte. Espainiak eta Frantziak Euskal Herriarekin
arazo bat dutela hedatu da mundu osoan zehar eta orain arte beren
=lorategi sekretuan burutu dituzten eta burutu asmo dituzten
=balentriak agerian daude.
Pixkanaka-pixkanaka, eskuak erretzen
dizkien =euskal arazoaren konponketari bestelako begirada zentzuzkoagoa
emateko asmotan deudela dirudi batzutan. Baina arrazoiaren izpi
gutxi agertu dute orain artean. Guztiz alderantziz, Euskal Herrian
bizi eta lan egitera Frantzia eta Espainiatik etorritakoak =berreskuratu
nahi dituzte, =unionisten lerroak osatzeko, ez =en Alava como
en Navarra egiteko, baizik eta =en el Pa s Vasco como en M rida
, edota =au Pays Basque comme en Correze egiten saiatzeko. Hori
bai dela Historiaren gurpiletik at kokatzea!
Horretarako beren tresna eraginkorrenetakoa
erabiltzeari ekin diote: probokazioa eta kutsadura besterik hedatzen
ez duten komunikabideak. Laugarren botere gisa izendatu ohi dira.
Eta zinez halaxe direla: botere. Zein mailatako diren kokatzea
besterik da. Euskal Herrian botere gisa aritzeaz gain interes
espainiar eta frantsesen alde lotsagabeki jokatzen duten botere
dira. Edozein kontsulta eta eztabaida politiko demokratikoki
gauzatzeko zinezko oztopo bilakatu dira komunikabide batzuk.
Abertzalerik epelenak ere sutan jartzen dituzte.
Komunikabide horietako batzuk,
DV, El Correo Espa1ol (gurean finkaturik dauden batzuk aipatzeagatik)
gatazkari esker bizi izan dira urtetan, eta orain ere horren
aldeko apostua egina dute. Gai dira beren interes ekonomikoak
mantentzearren enfrendamendua probokatu eta manten dadin zernahi
egiteko. Hori ezin ahantz daiteke. Eraso eta zanpaketaren abangoardia
bilakatu ziren aspaldian, estatuaren babesemaile eta are aholkulari,
bertan ogibidea lapurtzen duten lumadun zakurren bidez. Gizarte
demokratiko baten eraikuntzan jokabide antidemokratiko horiek
errotik mozteko ardura ere badago.
Eragin horren haritik, espainiar
eta frantsesen pentsamoldeak kutsadurarik sortzen du gurean ere,
eta batzuk ETAk eskua luzatu duenean ukondoraino besoa moztuko
diotelakoan omen daude. Beraiek jakingo dute zergatik!
Euskal herritarrek eta indar
politikoek ez dute etsaiak zer egiten duenari begira egon behar.
Geure bidea da ibili behar duguna, geure buruaren jabe izateko
bide horretan geure kabuz Euskal Herria pentsatu eta eraiki behar
dugu. Agintari espainiar eta frantsesek badakite zer den dagokiena:
Euskal Herriaren autodeterminazio eta lurraldetasuna ezagutu
eta euskal gizarteak burutuko duen eztabaida demokratikoari oztoporik
jarri ez eta ondorioak errespetatu.
AZKENIK
ETAk irailaren 18an indarrean
jarri zuen su-etenak bere horretan dirau aipatu genituen baldintza
beretan. Hartara ekintzen etenaldia iragartzerakoan egindako
adierazpena oroitarazi nabi diegu euskal herritarrei eta eritzi
publikoari orohar:
Euskal Herriaren eraikuntzan
herritar guztion lana eta esfortzua ezinbestekoa izanik ere,
orain artean Ezker Abertzaleak soilik erantzun diola jarrera
argi eta sakon batez zeregin horri. Bide luze, gogor eta korapilatsua
ibili behar izan dugu gaur arte, zeregin horren ordainetan, errepresioa
eta era guztietako erasoak jasanez. Baina egindako lan horri
esker ere gaur egun aukera paregabea ikusten dugu aurrerantzean
Euskai Herriaren independentzia bidean ardura eta esfortzuak
konpartitu eta elkarlanerako adostasun eta bilgune berriak sor
daitezen. ETAk, bere aldetik, adostasunezko bide berri horretan
aurrera egiteko erabateko borondatea duela agertarazi nahi du
eta hein bereko borondate eta esfortzuen gauzapenaren beha dagoela
jakinarazten du.
Zentzu horretan, ETAk dei publikoa
egiten die alderdi politiko, sindikatu, kultur bilgune, gizarte
antolakunde eta orohar euskal herritarrei aurrean dugun fase
politikoa subiranotasunarena izan dadin beharrezko konpromezuak
hartu eta urrats zehatzak eman ditzaten. Urrats guztien artean
garrantzi haundienekoa gaur egungo zatiketa instituzional eta
estatuzkoa gainditzebidean jartzea izanen da; horretarako Araba,
Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoa bere baitan
hartuko dituen instituzio egitura bakar eta subiranoa sortzeko
urrats eraginkorrak gaurdanik emanez.
Helburu hori bera duten indar
politiko eta sozial desberdinek bat eginez gero, instituzio egitura
gailen horren sorrera bidean, gaur egungo zatiketa instituzional
eta estatuzkoak gainditzeko asmoa duen ekimen oro txalotu, babestu
eta bultzatzeko konpromezu publikoa hartzen du Euskadi Ta Askatasunak.
Eta hartara, beste hainbesteko konpromezu, esfortzu eta ahalegina
eskatzen orain artean zeregin horretatik urrun edota hurbiltzeko
orduan uzkur eta epel ibili direnei. Euskal Herriaren eskubide
demokratiko eta eraikuntzaren aldeko indarrei oinarrizko eta
gutxiengo beharren inguruan hitzarmenak lotu eta dinamikak eragin
behar dituzte.
Euskal Herria eta Espainia zein
Frantziaren herri proiektoek aurrez aurre jotzen dute. Mende
luzetako gatazkak argiro erakutsi digu euskal herritarroi tarteko
lekurik ez dagoela. Euskal herritar gisa aurrera egin edo Espainia
eta Frantziaren menpean herri gisa desagertu. Beraz, ezinbesteko
deritzogu goiko puntuekin adostasuna agertu duten guztiek Espainia
eta Frantziaren asmo menperatzaileak defendatzen eta bultzatzen
dituztenekiko loturak eta hitzarmenak haustea. Subiranotasunaren
aldeko apostu argi eta erabatekoa egiteko garaia da. Euskal Herria
desagertaraztea helburu duten indar politiko horiekiko akordio
eta loturak hausteko garaia da. Ondorioz, Espainiaren eta Frantziaren
eraikuntza eta Euskal Herriaren deuseztapena helburu duten alderdi,
egitura instituzional eta errepresiozkoekin dagoen hitzarmen
oro bertan behera uzteko garaia da.
Guztion helburua Euskal Herriaren
errealitatea, eskubideak eta askatasunean hartutako erabakiak
errespetatuak izatea delarik , eta Euskadi Ta Askatasunaren helburu
eta desioa euskal gizarteak Euskal Herriaren independentzia eskuratzearen
ardura osoki bere gain har dezan izanik, jasoko dugun erantzuna
emandako urratsaren tamaina eta neurri berekoa izango delako
esperantzaz beterik, jakinarazi nahi dugu une honetatik aurrerako
gertakizun eta urratsek aginduko dutela etenaldi horren behin
betikotasuna.
Bestalde, ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista
iraultzaileak bere gain hartzen ditu honoko ekintzok:
Abuztuaren 23an, Irunen, =Correos
konpainia espainiarraren bulego baten aurka lehergailuz buruturiko
ekintza.
Urriaren 17an, Dominikar Errepublikan
bertako agintarien kolaborazioz espainiar agintariek bederatzi
urte t'erdiz bahiturik eduki dituzten Belen Gonzalez Pe1alva
ETAren mintzakide eta Anjel Iturbe Abasoloren ihesaldia. 
EUSKADI TA ASKATASUNA |